ATE JOKA… Aberystwyth-en (Gales)

jurdana_martin

JURDANA MARTIN RETEGI.

23 urte. Ingeles filologian lizentziatua

Aberystwyth: 20.000 biztanle.

Aberystwyth Galeseko kostaldeko herria da. Unibertsitate garrantzitsua du eta herriko biztanleen artean 8.000 ikasleak direla kalkulatzen da. Urte eta erdiz bizitu da Jurdana bertan, ingeles filologiako ikasketak bukatzera joan ondoren. Duela gutxi itzuli da berriz herrira.



DSC09208Birziklapenaren inguruan, estremoak daude Aberystwyth-en. Unibertsitateko liburutegian, esate baterako, ontzi asko daude zabor mota ezberdinentzat: cd-ak, plastikoa, latak, organikoa, papera, beira, pilak… Unibertsitateko egoitzetan bizi direnei, unibertsitateak berak poltsa gardenak banatzen dizkie, birziklatzeko (batez ere papera, plastikoa eta zaborra). Leku batzuetan, plastikoa eta papera poltsa berean sartzen dituzte. Arraroa da. Guri hori egitea burutik ere ez litzaiguke pasatuko.



Kalean ez dira edukiontziak ikusten. Etxez etxeko bilketa egiten dute Aberystwhyten. Posta kodearen arabera, egun ezberdinetan biltzen dituzte hondakinak; gure etxean adibidez, astearte goizetan 9ak aldera pasatzen ziren. Guk hemengo frakzioak birziklatzen genituen etxean: papera, plastikoa, beira eta zaborra. Astelehen gauean edo astearte goizean jaisten genuen, poltsa ezberdinetan.



Black_Plastic_Bin_w_Clip_on_LidAsteartea heldu bitartean, etxean eduki behar dituzu hondakinak. Normalean, etxeen atzealdean edukiontzi ttiki bat izaten da, hondakinak bertan uzteko (film amerikarretan agertzen diren edukiontzi beltz biribil horien tankerakoak). Gero, hori atera behar zenuen zegokizun egunean. Errepidea etxearen atzealdetik pasatzen bazen, beraiek hustutzen zituzten edukiontziak zuzenean.



Eskola batean lanean aritu nintzen. Han ere, unibertsitatean bezala, ontzi ezberdinak zeuden hondakin mota bakoitzarentzat.



Taberna batean ere egin nuen lan, eta hori kuriosoa zen: birziklatzen zen, baina modu arraroan. Kartoia alde batetik; plastikoa eta tabernan sortzen ziren gainontzeko hondakinak bestetik eta beira aparte.



Botilatan edari asko saltzen da Galesen. Botilak koloretakoak dira eta kolorearen arabera sailkatu behar genituen: gardenak eta urdinak alde batetik; berdeak bestetik eta marroiak bestetik.



Orokorrean, herrian jendea kontzientziatua dago eta birziklapena bultzatzen dute. Baina uste dut kanpoko ikasleek ez dutela gehiegi ulertzen sistema. Astean behin bakarra zakarra atera behar horren kontura, dena batera doala dirudi. Eta betiko kontua… askoz erosoagoa da dena boltsa bakarrean sartzea askorentzat…”



Informazio gehiagorako:

-http://news.bbc.co.uk/2/hi/uk_news/wales/2231015.stm

-http://wastedirectory.netregs.gov.uk/

http://www.environment-agency.gov.uk/netregs/legislation/current/63638.aspx

-http://wales.gov.uk/docs/statistics/2010/100121sb692009ren.pdf

-http://www.foe.co.uk/resource/briefings/zero_waste_wales.pdf

Etiketa(k):
Saila(k): atejoka

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu