Ate joka… Erroman (Italia)

polaroid erroma

GARAZI ANSA ARBELAITZ

21 urte. Ikaslea.

Erroma: 2.743.796 biztanle.

Bizi-kalitatea: Erroma 62. hiria da mundu mailako ranking-ean.

Erromaren erdigunea Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk, garrantzia historiko handiko hiria baita.

“Ezaguna egin zen, duela urte batzuk, Italiako hegoaldean (Napoli inguruan) basurarekin gertatu zen arazo larria. Erromako egoera ez da hain muturrekoa, baina bide beretsutik doa, eta bertan ere, arazoak larria izaten jarraitzen du.

P1070054

Orokorrean, Erroma, gai honi dagokionez, kontrastez betetako hiria dela esan beharra dago. Alde batetik, zentro historikotik urrunduta, zaborrez beteriko auzoak ikusi daitezke, zeintzuetan birziklatzeko edukiontziak oso eskasak baitiren. Hori horrela, jendeak etxe azpian duen edukiontzira botatzen ditu hondakin guztiak batera, birziklatu gabe.

Hala eta guztiz ere, hiri erdialdean eta beste zenbait auzotan egoera guztiz ezberdina da, izan ere, atez ateko hondakin bilketarekin hasi baitira azken urte hauetan, birziklapenaren kontzientzia hiritarren artean zabalduz.

Urte honen buruan, metroko edukiontzi txikien aldaketa ere ikusi dugu: hondakin atal bakarra jasotzen zuten edukiontziak kendu eta birziklatzeakoak ipini dituzte bertan. Hala ere, aipatzekoa da hemen horkoaren sailkapen ezberdina egiten dutela birziklatzeko orduan. Hiru edukiontzi ezberdin ipintzen dituzte: txurian, papera eta kartoia biltzen dute; urdinari multimaterialekoa deitzen diote eta bertan beira, plastikoa eta metalak biltzen dituzte; eta beltzean, gainontzeko materiala.

Bestalde, hau guztia Erroman nahiko berria izanik, udaletxeak sariak, isunak, webguneak… abian jarri ditu, hiritarrek birziklapenari arreta handiago jar diezaioten”.

Etiketa(k): , , , , , , ,
Saila(k): atejoka

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu