Ate joka… Lisboan (Portugal)

polaroid lisboa

OLAIA SUSPERREGI IRAGORRI

21 urte. Ikaslea.

Lisboa: 565.000 biztanle.

Bizi-kalitatea: Portugal 44. herrialdea da mundu mailako ranking-ean.

Lisboa Portugalgo hiriburua eta bertako hiririk handi zein aberatsena da. Portugalgo biztanleriaren %27a bizi da Lisboako hirigunean eta Europan azkarren hazten ari den hirigunea da Lisboakoa. PS-k (Alberdi sozialistak) du agintea. Portugalgo birziklatze tasa %9koa da.

“Birziklapenak eta zaborrak Lisboan, Oiartzunen orain gutxi arte funtzionatu bezala funtzionatzen dute.

Gainera, nik ezagutu ditudan portugaldarrek ez dute birziklatzeko ohitura handirik: dena ontzi berera botatzen dute.

portugal hondartzaAdibidez, ni ez naiz ikasle-egoitzan bizi, baina baditut lagunak hala bizi direnak. Eurengana joan garenetan konturatu naiz Portugalen ez dagoela birziklatzeko kontzientziarik. Zaborrontzi bakarra dago sukaldeetan eta inork ez du ezer birziklatzen. Eta birziklatu nahi duenak, ez ditu erraztasun asko: egoitzaren sarreran edukiontzi grisak bakarrik daude. Gertu, ez dago birziklatzeko edukiontzirik.

Gainontzekoan, zaborraren edukiontziaren ondoan, hiru kontenedore ezberdin daude: paperarena, beirarena eta ontzi arinena.

Olioa biltzeko, merkatalgune batzuetan ontzi berezi batzuk daude, baina nik ez dut jende asko ikusi hori erabiltzen…

Deigarria egiten zait kalean botata pila mordoa ikustea. Penagarria da, ez baitute ikusten pila batek sor dezakeen kaltea.

Hondartza inguruak eta erreka bazterrak ere nahiko zikinak egoten dira.”

Etiketa(k): , , , , , , ,
Saila(k): atejoka

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu