Ate joka…Sidney-en (Australia)

polaroid australia copia

GARAZI GARNIKA

23 urte. Ikaslea.

Sydney: 4.336.374 biztanle.

Bizi-kalitatea: Sidney 10. hiria da mundu mailako ranking-ean. Australia 3. herrialdea da mundu mailan, bizi-kalitateari dagokionez.

Sydney Australiako hiririk handiena eta zaharrena da, baita herrialdeko bihotz finantzieroa ere. Munduko hiririk multikulturalenetako bat da. Parke naturalez inguratutako hiria da eta udan, zoritxarrez, maiz hartzen dute su parkeek.

Hiriko edifizio handietan zaborra solairu bakoitzean dagoen gela batera ateratzen da, bakoitzak nahi duen orduan eta zabor-jasotzaileak egunean behin jasotzen dute kontainerretan dagoena. 

Hala ere, lehenengo hilabetean beste etxe batean bizi nintzen, hiritik kanpo, eta astean behin etortzen ziren zaborra eramatera, beraz, nik uste auzo edo distrito bakoitza desberdin antolatuta dagoela hondakinak jasotzeko moduan bertan. 

Birziklapenari buruz, ikasleen kasuan ez da asko egiten… festetan sortzen den zaborra bakarrik, eta, astean zehar, gehienez plastikoa eta beira. 

Baina australiarrek birziklatzeko ohitura handia daukate, ingurumena asko zaintzen dute eta naturarekiko errespetu handia dute”.

Etiketa(k): , , , , , , ,
Saila(k): atejoka

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu