Atez Ateko hondakinen bilketa Oiartzunen: aurrekariak

2009ko martxoan Usurbilen atez ateko bilketa abian jarri zenetik, batez beste, etxeko hondakinen %82,33 birziklatzen da; iaz, garai berean, %28,43 birziklatu zuten. Emaitza hauek ikusita, Gipuzkoako beste udalerri batzuk hondakinen kudeaketarako sistema hau abian jartzeko asmoa agertu dute. Gure eskualdeari dagokionez, Oiartzungo Udalak Usurbilek emandako pausoak jarraitu nahi dituela adierazi du.

komertzio txikia

Oiartzungo Udalak eta Tokiko Agenda 21en Aholku Kontseiluak hondakinen kudeaketa sistema ezberdinak aztertzea adostu zuten iazko bilera batean. Aukerak aztertu ostean, urriaren 8an, Udala Tokiko Agenda 21en Aholku Kontseiluarekin bildu zen atez ateko hondakinen bilketa azaldu eta beren egitasmoak ezagutarazteko.

Proiektuari ekin aurretik, Oiartzungo Udaleko alkate, zinegotzi, teknikari eta Tokiko Agenda 21en Aholku Kontseiluko zenbait kide Usurbilgo atez ateko bilketaren funtzionamendua bertatik bertara ezagutzen izan ziren pasa den urriaren 15ean. Gerturatutakoek bilketa prozesuaren nondik norakoak eta herritarren beraien esperientziak ezagutzeko parada izan zuten. Biltzaileek hondakin organikoak nola jasotzen zituzten ikusita, larrialdi gunea, garbigunea eta atez ateko bilketarako herritarren zerbitzura jarri den informazio bulegoa ere ezagutu zituzten.

bilketa organikoa2

Bisitaren ostean Oiartzungo alkateak adierazi zuenez, Usurbilgo esperientziak hondakinen atez ateko gaikako bilketa aurrera eraman litekeen proiektua dela erakusten du. Oiartzunen abian jartzear den ekimenak ñabardurak izango dituela ahaztu gabe, atez ateko hondakinen bilketan herritarren parte-hartzea funtsezkoa izango dela azpimarratu zuen.

Etiketa(k): , , , , , , ,
Saila(k): Berriak

2 iruzkin oraingoz

  1. Egunon.

    Lehen baino lehen aukeztu egingo naiz. Iñaki Irigoyen Aizarna naiz, behin alkate izandakoaren semetarik zaharrena.

    Nire postura atez atezko bilketaren aurkakoa da, baino ala eta guztiz adierazi nahi nizueke, gauetan pasatzen den kamioiaren soinua jasangaitza egiten zaidala.

    Egunero-egunero goizean goiz jeikitzen naiz, beraz lo kalitatea niretzat garrantzitsua da, atez ateko bilketa egiten duen kamioia juxtu ni bizi naizen etxe azpian gelditzen da (inguruko zaborrak jasotzera) eta … egunero egunero 01.00 eta 02.00 tartean esnatu egiten dit, nire lo kalitatea asko jeitxiaz.

    Hinela horrela jarraitu ezkero, egunen batean administrazioaren aurrean salaketa bat jartzeko asmotan nago, baino neurri hoietara iritxi aurretik, nahiago dut zuei jakinaraztea sortzen hari zareten arazoaz, epe txukun batetan ea arazo hau zuzentzeko gai zaretan

    Nire eskaera kontutan edukiko duzuelakoan.

    Agur bat.

    2010 Ekainak 24
  2. Kaixo Iñaki,

    Eskertzen dugu zure arazoaren berri eman izana. Lehenik ere jakinaren gainean gaude, eta badakigu kamioiak zaratatsuak direla eta horri soluzioa eman behar diogula.

    Jakizu orain bilketan erabiltzen diren kamioiak behin behinekoak direla. Udala berrien zain dago, txikiagoak eta isilagoak diren kamioien zain hain justu. Iritsi bezain pronto jarriko dira martxan.

    Besterik gabe, beste arazorik izanez gero esan lasai eta saiatuko gara konpontzen.

    2010 Ekainak 24

iruzkina gehitu

  1. Konektatu