Debagoienako Mankomunitateak aho batez onartu du hondakinak atez ate biltzen hasteko erabakia eta aste honetan bertan egin du publiko. Bi urteko epean, mankomunitateko zortzi udalerriek (62.000 biztanle) ekingo diote beren hondakinak atez ate biltzeari. Antzuola izango da lehena urtea bukatu baino lehen eta atzetik etorriko dira Elgeta, Bergara, Eskoriatza, Aretxabaleta, Leintz-Gatzaga, Arrasate eta Oñati. Irakurri albistea Berria egunkarian.
Horren guztiaren harira, Antzuolako Udaleko ordezkariak Oiartzunen izango dira gaur atez atekoaren funtzionamendua eta azpiegiturak ezagutzen.
RSS









oiartzungo udala
informazio bulegoa | ordutegia: astean zehar 09:00-13:30 eta 15:30-19:00 | Done Eztebe Plaza 11 • Sarastiene | Telef.: 900 49 11 11 |
0 iruzkin oraingoz
iruzkina gehitu