Usurbilgo alkateak 6 urteko moratoria eskatu dio Diputazioari atez atekoa Gipuzkoa osora zabaltzeko

100211 moratoria XMXabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak errausketa programa 6 urtez atzeratzea eskatu dio Diputazioari udaletxean eman duen prentsaurrekoan. Gipuzkoako ahaldun nagusi den Markel Olanori “usurbildarrak egiten ari diren lana kontuan hartzeko eta atez ateko bilketari nahiz Gipuzkoa osoari aukera bat emateko” eskatu dio. Errekondoren hitzetan, “onartezina da erraustegia bezalako makro-poiektuetan 400.000 euro, lehengo 67.000 milioi pezeta inguru, gastatzea. Are onartezinagoa, egitasmo horrek herritarren osasunari eta ingurumenari kalte egingo badio”. 

Atez ateko hondakinen bilketak ematen dituen emaitzak frogatu dituzte Usurbilen bertan eta munduko hainbat txokotan. Horregatik, “moratoria atez atekoa Gipuzkoa osora zabaldu ahal izateko eskatzen dut. Orain arteko emaitzek eta esperientziak posible dela erakusten dute eta egun dugun arazoa konpontzeko irtenbidearen aurrean gaude”. Usurbilgo alkatearen iritziz, herritarrak dira arrakastaren giltza eta ez tratamendu finalistak. “Herritarrak dira dugun punta-puntako teknologia, eta ez erraustegia”.

Moratoriaz gain, Errekondok Batzar Nagusietan gaia jorratzeko eskaera egingo duela eta Markel Olano ahaldun nagusiarengana zuzenean joko duela adierazi du.

Etiketa(k): , , , , ,
Saila(k): Berriak

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu