Errauskailuaren aurkako sinadurak bilduko dituzte datorren igandeko bertso saioan

Azken urteetako ohiturari jarraiki eta jasotako erantzuna zein izaten den ikusita, datorren urtarrilaren 10an (igandea) izango da Oiartzunen ospatzen den urteroko bertso saioa.

Egun hauetan errausketaren aurkako plataformak Zubietako errauste plantaren ingurumen azterketari alegazioak aurkeztuko dizkio. Ahalik eta atxikimendu gehien lortzeko helburuarekin, Oiartzungo bertso saioan ere izango dira sinadurak biltzen. Kiroldegian izango da saioa eta bertako sarreran egongo dira 16:00etatik 18:00etara.

Etiketa(k): , , , , , ,
Saila(k): Berriak

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu