Eztabaidatze eta erabakitze prozesua abian da

Udalak, San Markoseko Mankomunitateko ordezkariekin batera, atez ateko hondakinen gaikako bilketa aurkeztu die herritarrei udaletxeko pleno aretoan izan den 1. osoko batzarrean.091111 1. osoko batzarra

 Oiartzungo udalak atez ateko hondakinen bilketaren aldeko apustua egin du, hori delako egungo hondakinen kudeaketa sistemak dakartzan osasun, ingurugiro, ekonomia eta lege arazoak konpotzeko irtenbiderik egokiena.

 

 

Jordi Colomer teknikariak azaldu duenez “gaur egungo hondakinen kudeaketa sistemari irtenbidea emateko gakoa bilketan dago. Hau ondo eginez gero, ez da errauskailua bezalako tratamendu finalisten beharrik eta, beraz, herritarron osasuna ez da arriskuan jarriko. Gaur egun, hiru gai edo frakzio birziklatzen dira (beira, papera-kartoia eta ontziak) eta materia organikoa, etxeko hondakinen %42a, ez da birziklatzeko moduan biltzen”. Bereizketa hori egitea oso garrantzitsutzat jo du eta atez atekoak horretarako aukera sendoak dituela azpimarratu.

Oiartzungo hondakinen atez ateko bilketa

Jon Kortajarena Oiartzungo atez atekoaren arduradunak azaldu bezala, Oiartzunen 5 frakzio bilduko dira gaika: materia organikoa, papera-kartoia, ontzi arinak, beira eta errefusa (birziklatu ezin dena). Beiraren bilketa, orain arte bezala, iglu berdeen bitartez egingo da. Honez gain, Oiartzunen bakarkako etxebizitza eta gune berdeak dituzten bizilagun asko dagoenez, autokonposta ere bilketa sistema berriaren oinarrietako bat izango da. Aipatu denez, hala nahi duten herritarrei etxean bertan konposta egiteko ikastaroak emango zaizkie eta baita horretarako beharrezkoa den makina ere. Egitasmo honetan parte hartzen duten oiartzuarrek zaborrraren tasan hobaria izango dute beren materia organikoa ez delako bildu beharrik izango.

 091111 1. osoko batzarra2

Aspektu ekonomikoez ere aztertu dira. Alkateak eta udaleko teknikariak aitatu moduan, “atez atekoan bilketa garestiagoa da, baina udalak bestelako ekarpenak ere izango ditu. Hala nola, ontzi arinen eta paperaren salmentatik etorritakoak eta hondakinen gaur egungo tratamenduak izango duen merketzetik datozenak”. Gainera, egungo sistema eta honi irtenbidea emateko planteatzen diren beste alternatiben gastuak gero eta altuagoak izango dira etorkizunean eta atez ateko bilketarenak, aldiz, gutxienez, mantendu egingo dira.

Etiketa(k): , , , , ,
Saila(k): Berriak, Parte-hartzea

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu