Hala adierazi zuen atzo Carlos Ormazabalek, Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen diputatuak. Prentsaurrekoan azaldu zuenez, Zubietan, urtean, 14.700 tona errauts sortuko dira batez beste eta horiek Euskal Herritik kanpora aterako dituztenez, 2,4 milioi euro beharko dituzte kudeaketarako. Egun, Espainiako hiru enpresak bakarrik dute errauste-plantetako errautsak lurperatzeko baimena, eta Zubietan eraiki nahi duten plantakoak nora eramango dituzten “irizpide ekologiko eta ekonomikoen” baitan erabakiko dute.

Atez ateko bilketak frogatu du errauste-planta ez dela beharrezkoa, dirutan ez ezik osasunean ere irabaziko dugula. Horregatik, Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak giza-katea deitu du datorren iganderako, irailaren 12rako. Kontxako hondartzan izango da goizeko 11:30ean.

Iruzkina gehitu

Urtero egiten den gisan, herritarrek Xanistebanetan omenaldia merezi duten herritarrak aukeratu dituzte. Oiartzuarrek hala erabakita, aurten atez ateko bilketa posible egin duten eragileak eta Zaharren Egoitzako mojak omenduko dituzte.

Omenaldia igande honetan izango da, abuztuaren1a, 18:00ean, udaletxeko pleno aretoan, eta omenduek Antton Mendizabal eskultoreak egindako oroigarria jasoko dute.

Zorionak denoi eta gozatu Xanistebanak!

Iruzkina gehitu

2009ko ekainean hondakinen %30.7a bildu zen gaika eta 2010eko ekainean, berriz, %82.7a

Oiartzun pasa den maiatzaren 23an hasi zen hondakinak atez ate biltzen eta jada bere hondakinen %80a baino gehiago birziklatzen du. Hala diote Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketarako Partzuergotik, Sanmarko Mankomunitatetik, Ecovidriotik eta Urnieta zein Martuteneko plantetatik jasotako datu ofizialek.Grafikoa1

Lehen emaitzak izan arren, lortutakoak Oiartzungo Udalaren aurreikuspenak bete eta gainditu ditu. Astez asteko datuak egonkortzen ari dira eta esanguratsuak dira: hondakinak atez ate biltzen hasiz geroztik, 52 puntuko jauzia egin du Oiartzunek birziklapenean. Atez ate biltzen diren hondakin atal guztien birziklapen- eta garbitasun-mailak gora egin du orduz geroztik. 

 

Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu

Iruzkina gehitu

Autokonposta egiten duten herritarrek teknikarien bi bisita jasoko dituzte etxean bertan zalantzak argitu eta aholkuak eskatzeko

100630 konposta kaxa bisita

Atez ateko informazio bulegoko teknikariak hasiak dira herritarren konposta kaxak bisitatzen. Etxeko konposta bultzatzeko kanpainan esan bezala, autokonposta egiten duten herritarrek zazpi bat hilabeteko aholkularitza teknikoa jasoko dute, eta horren parte dira teknikarien bisitak. Familia autokonpostatzaileen zalantzak argitu eta aholkuak ematea, eta burutzen ari diren lanaren jarraipena egitea da bisita horien helburua.

Honez gain, laster, berriro ekingo zaie konposta ikastaroei. Izan ere, oraindik ere, herritar asko ari da etxean konpostatzen hasteko izena ematen. Atez ateko bilketaren zutabe nagusienetako bat da autokonposta, hondar organikoak etxean bertan kudeatzea ahalbidetzen baitu. Horregatik, udalak etxeko konposta bultzatzeko eskura dituen baliabide guztiak eskaintzen dizkie herritarrei.

Iruzkina gehitu

Debagoienako Mankomunitateak aho batez onartu du hondakinak atez ate biltzen hasteko erabakia eta aste honetan bertan egin du publiko. Bi urteko epean, mankomunitateko zortzi udalerriek (62.000 biztanle) ekingo diote beren hondakinak atez ate biltzeari. Antzuola izango da lehena urtea bukatu baino lehen eta atzetik etorriko dira Elgeta, Bergara, Eskoriatza, Aretxabaleta, Leintz-Gatzaga, Arrasate eta Oñati. Irakurri albistea Berria egunkarian.

Horren guztiaren harira, Antzuolako Udaleko ordezkariak Oiartzunen izango dira gaur atez atekoaren funtzionamendua eta azpiegiturak ezagutzen.

Iruzkina gehitu

Hondakinak atez ate biltzen aritzen diren langileek biharko greba deialdiarekin bat egitea erabaki dute.

Bihar gauen ez da etxeetako papera/kartoia jasoko eta, beraz, datorren asteartea (uztailaren 6a) izango da horretarako hurrengo eguna.

Hala behar duten herritarrek, “Talaia” poligonoko larrialdi-gunea erabil dezakete.

2 iruzkin

Agenda ekintzaz betea!

Astea interesgarria izaten ari da, eta ostirala aprobetxatuko dugu, agenda kulturalen moduan, horren guztiaren berri emateko.

“Gipuzkoa Zero Zabor”, mugimendu soziala: Atez atekoaren aldeko eta erraustearen aurkako taldeek bat egin, eta Gipuzkoa Zero Zabor gizarte mugimendua sortu dute. Talde oiartzuarrak ere badira tartean. Gipuzkoa “Zero Zabor” lurraldea izatea bultzatzeko asmoz eta errauste-planta beharrezkoa ez dela frogatzeko sortu da taldea. Asteazken arratsaldean aurkeztu zuten beren burua. Ikusi hemen bideoaSMM konferentzia ekonomikoa

Atez atekoaren abantaila ekonomikoen gaineko konferentzia: Gaur goizeko 11:00an Jordi Colomer teknikari kataluniarrak atez atekoaren abantaila ekonomikoez hitz egingo du Gipuzkoako Merkataritza Ganberan. Hainbat udaletako ordezkariak eta ingurumen teknikariak izango ditu entzule. Sanmarko Mankomunitateak antolatu du eta zuzenean emango du Interneten.

Errauste-plantarentzat sei urteko moratoria eskatzeko manifestazioa: Igandean (ekainak 20) izango da Donostian: eguerdiko 12:00an abiatuko da Boulevard-etik. Usurbilgo Itunak eta Errausketaren Aurkako Koordinakundeak deituta, Zubietako errauste-plantarentzat sei urteko moratoria eskatzea da helburua. Antolatzaileek herritar guztiei egin diete bertaratzeko deia.

Iruzkina gehitu