Leku honetan maiztasunez egiten diren galderak erantzungo ditugu.
Sistema berria da, eta dudak ugariak dira. Baina denen artean gure kezka eta galderak aztertuko ditugu, sistemaren onerako.
Bidali zure galdera HEMEN
Ikusi: Herritarren galderak | Zalantzak argitzen | Denak
para cuando los contenedores de org?co con pedal para abrir??? eso de tener que abrir con la mano es antihigienico total y una cochinada xno decir m?.
?????????????
Hola. La utilización correcta del cubo marrón es necesario para que el cubo esté más limpio y no se forman malos olores. Si tenemos el cubo abierto, en vez de cerrado, no se condensa la humedad dentro y conseguimos que no se produzca olor y tampoco se pegue tanto la materia orgánica en las peredes del cubo. Por lo tanto, te aconsejamos que tengas siempre el cubo abierto y que sólo lo cierres para sacarlo a la percha.
¿por qu?o se puede poner en el cubo marr?na bolsa el?ica que no se desprende cuando vuelcan la basura?
Esa bolsa no llegar?a las m?inas de compostaje.
Por otra parte una vecina de Zarautz me comenta que all?l ayuntamiento les reparte bolsas para el org?co para todo el a?su reciclaje es diferente al nuestro? ¿qu?ipo de bolsas son?
Gracias
cubo marron
Hola,
En primer lugar, perdón por la tardanza de la respuesta.
La labor de recogida de los residuos es competencia de cada Ayuntamiento, por lo que cada institución decide cuáles son el sistema y la mecánica más idóneos para ello. Desconocemos las mecánicas y las decisiones de Zarautz, por lo que nos ceñiremos al caso de Oiartzun.
El Ayuntamiento de Oiartzun ha decidido no utilizar bolsas para la recogida de la materia orgánica, porque dificultan la labor de los operarios y perjudican la calidad de los restos orgánicos recogidos.
Han proliferado los casos en los que la bolsa no está bien sujeta al cubo, e incluso, de bolsas cerradas dentro del cubo. Ante esta situación, el Ayuntamiento ha decidido no aceptar bolsas para recoger la materia orgánica.
Para poder mantener limpio el cubo marrón, se recomienda utilizar papel de cocina. Si aún así sigue habiendo problemas porque el cubo no está debidamente vaciado, agradeceríamos ponerse en contacto con la oficina de información del puerta a puerta.
Esperamos haber aclarado tus cuestiones, gracias.
VHS bideo zintak eta aspaldiko musika kaseteak errefuxa dira? Ez al dira oso kutsagarriak?Ez genituzke garbigunera eraman beharko? Mila esker.
Arantza
Kaixo Arantza,
Lehenik eta behin, barkamena eskatu nahi dizugu erantzunaren atzerapenagatik.
Zuk esan bezala, VHS zintak eta garai bateko musika kaseteak garbigunera eramatea da onena. Halaber, kantitate txikian errefusarekin batera atera daitezke; VHS zinta edo kasete bakarrerekin garbigunera ez joatearren, batez ere.
Besterik gabe, eskerrik asko.
Galdera bat baino, kexa bat. Organikoaren kuboa ez da beti ondo ustutzen kamioetan. Askotan gertatu izan zait, horrengo egunean kuboa etxera igo, eta erdia beteta dagoela (ez dagoela ondo ustuta). ¿Zertarako jeitxi oganikoa? Hurrengo egunean erdia berriz ere etxera ekartzen dut. Jasotzaileak, hobeto begiratu beharko lukete. Mila esker.
Aran
Kaixo Aran,
Zure kexa erabat ulergarria da, eta sentitzen dugu.
Arazoa konpontzeko atez ateko informazio bulegora deitzea eskertuko genizuke. Izan ere, bertan inzidentzien berri emanez gero, bulegoko teknikariek abisua pasatzen diete biltzaileei eta arazoaren jakitun izaten dira.
Besterik gabe, eskerrik asko zure ekarpenagatik eta beste bat arte.
Kaixo,
Koltxoi 1 bota beharra dut, baina ezin naiz etxean egon kamioa pasatzen den ordutan (1. eta 3. asteartetan Altzibarko plazatik).
Zer egin dezaket?
Mila esker
Xole
Kaixo Xole,
Hileko 1. eta 3. arteartetan Altzibarko plazatik pasatzen den kamioiak (Sanmarkoko kamioiak) ez du koltxoirik hartzen.
Koltxoiak garbigunera eraman behar dira. Garbigunea Talaiako poligonoan dago (Arragua) eta asteartetik larunbatera egoten da irekita, 10:00tik 13:00ra eta 17:00tik 20:00ra. Hara joateko zailtasunak izanez gero, udalak badu etxeko zerbitzua. Atez ateko informazio bulegora deitu (900 49 11 11), eta bertan emango dizute zita.
Egokiago bazaizu, Garbera merkataritza-gunearen alboan dagoen Garbigunera ere joan zaitezke. Asteartetik larunbatera egoten da irekita: asteartetik ostiralera, 10:00tik 13:00ra eta 15:00tik 20:00ra, eta larunbatetan 10:00tik 14:00ra eta 16:00tik 20:00ra.
Besterik gabe, eskerrik asko eta nahi duzun arte.
Cuando se va a MULTAR a las que sacan y cuelgan la basura a las 5 de la tarde?????????
Juani
Hola Juani,
Los técnicos municipales están trabajando en la optimización de la recogida puerta a puerta, y uno de los aspectos que están analizando es el tema del horario de depósito de los residuos.
Si tienes algún problema concreto con ese tema, te agradeceríamos que te acercaras o llamaras a la oficina de información del puerta a puerta. Desde allí, intentaremos solucionar el problema.
Gracias y hasta la próxima.
Gauero, 1:30etan kamioa etxe azpian geratzen da eta izugarrizko zarata ateratzen du. Etxeko txikiak askotan esnatzen dira. Kamioak nolakoak diren udalaren konpetentzia ez diren arren, gauean herritarren deskantsua ziurtatzea bai, zaratak ekidituz. Hilabete ugari daramazkigu gauetan esnatuz. Noizko konponbidea?
Mikel
Kaixo Mikel,
Jakitun gara aipatu diguzun arazoaz eta sentitzen dugu zuk ere horren ondorioak jasan izan beharraz. Udala jarri da harremanetan bilketaz arduratzen den enpresarekin eta azaroarako kamioi berriak ekarriko dituztela ziurtatu dute. Kamioi berriak txikiagoak eta isilagoak izango dira.
Udala egin ahalak egiten ari da arazo hori konpontzeko.
Besterik gabe, jaso ezazu agur bero bat.
Zer egin behar da marrubiekin, gereziekin... etortzen diren egurrezko kaxa txikiekin?
Zalantzak argitzen
Gehienak birziklagarriak dira eta hori adierazten duen ikurra izaten dute bilgarrian; bi geziren itxura duen ikurra, hain zuzen ere. Frutarekin etortzen diren egurrezko kaxa txiki birziklagarriak ontzi arinak dira, eta gainontzeko plastikozko eta metalezko ontziekin batera atera behar dira.
Garbigunea itxita dagoen egunetan larrialdi-gunean utzi daitezke etxeko noiz behinkako hondakinak?
Zalantzak argitzen
Ez. Larrialdi-gunea atez ate biltzen diren hondakinak jasotzeko prestatuta dago, eta ez etxeko noiz behinkako hondakinak uzteko. Garbigunea asteartetik larunbatera egoten da irekita 10:00tik 13:00ra eta 17:00tik 20:00ra.
Non bota behar dira hainbat janarirekin etortzen diren porexpanezko erretilu zuri horiek?
Zalantzak argitzen
Gainontzeko ontzi arinekin batera, tamaina txikikoak baldin badira. Etxeko hainbat jaki (haragia, arraina, opilak...) biltzeko erabiltzen diren
erretilu zuri horiek birziklagarriak dira.
plastikozko platerak eta edalontziak zer kontsideratu behar dira errefusa ala enbase arinak?
Bestalde arrain eta haragia biltzen den paper enzeratu hori banatutako liburskan errefusa bezala trata daiteke ete gero zalantzak argitzerakoan esaten da garbitu eta paper bezala, nola tratatu behar dira. Mila esker
txaro
Kaixo Txaro,
plastikozko platerak eta edalontziak birziklagarriak dira eta gainontzeko ontzi arinekin batera atera behar dira.
Arrain eta haragiaren bilgarria pixka bat garbitu eta papera/kartoiarekin batera sailkatzea gomendatzen da, hori baita hondakin hori birziklatzeko modurik egokiena argizariduna baldin bada ere.
Besterik gabe, nahi duzun arte.
¿En el garbigune de Talaia, puedo depositar mi basura a cualquier hora?
maria jose
Hola María José,
El garbigune de Talaia es para los residuos voluminosos y ocasionales que no se recogen puerta a puerta. Se pueden llevar allí los muebles, los pequeños aparatos electrónicos... de martes a sábado, de 10:00 a 13:00 y de 17:00 a 20:00.
Al lado del garbigune está la zona de emergencia (una caseta verde) y allí sí que puedes depositar tu bolsa de basura cualquier día y a cualquier hora.
Gracias y hasta la próxima.
Etxean konposta egiten hasteko epeak irekita jarraitzen du?
Zalantzak argitzen
Bai. Hala nahi duenak atez ateko informazio bulegoan bertan edo telefonoz (900 49 11 11) eman behar du izena. Ikastaroa egin ostean konposta-kaxa jaso eta etxean konpostatzen has daitezke herritarrak. Zalantzak argitzeko eta aholkuak jasotzeko atez ateko informazio bulegora dei daiteke. Honez gain, teknikariak etxera bertara ere joaten dira laguntzera.
Oiartzunen garbigunea egonagatik, Garberako merkataritza-gunean dagoena erabil daiteke?
Zalantzak argitzen
Bai. Oiartzungo garbigunea atez ateko zerbitzua osoagoa eta erosoagoa izateko jarri da martxan. Garberako merkataritza-gunean dagoena
Sanmarko Mankomunitatearena da eta oiartzuarrek ere erabil dezakete; Oiartzungo Udala mankomunitateko kide baita.
Zer gertatuko da kaleko zakarrontziekin?
Zalantzak argitzen
Ez dira kenduko, baina hondakinak egoki sailkatzeko moduan jarriko dira.
Nola kudeatu behar dira auzoetako jaietan... sortutako hondakinak?
Zalantzak argitzen
Udalak kontenedoreak ditu horrelako egoera berezietarako eta atez ateko infromazio bulegoan egin behar horiek erabili ahal izateko eskaera.
Behin eskaera egin ostean, brigadako langileak arduratzen dira kontenedoreak entregatu eta bueltan jasotzeaz.
Los envases de cart?ue se utilizan en los establecimientos de comida para llevar (burgers, pizzerias, chinos...) suelen acabar llenos de restos de comida y manchados de grasa. ¿Con qu?os sacamos? Gracias
Burger Queen
Hola,
Los envases de cartón de la comida para llevar se deben sacar con el resto de papeles y cartones los martes a la noche, aunque estén manchados de grasa. Antes de sacarlos, se recomienda quitarles los restos de comida.
Nora bota behar dira itsaskien oskolak?
Zalantzak argitzen
Itsaskien oskolak, fruitu lehorren azalen moduan, materia organikoa dira eta kubo marroian atera behar dira. Beste hondar organikoak baino gogorxeagoak izan arren, ez dago inolako arazorik oskol eta azal horiek konpostatzeko.
Kubo marroian plastikozko poltsa bat jar daiteke?
Zalantzak argitzen
Ez. Plastikozko poltsek, baita biodegradarriek ere, arazoak ematen dituzte konposta-plantetan: makinen ardatzetan trabatuta geratzen dira. Plastikozko poltsen ordez sukaldeko papera nahiz zerrautsa erabil daiteke.
Kubo marroia egun guztian zintzilikailuan utzi daiteke?
Zalantzak argitzen
Ahal baldin bada behintzat, ez. Udalak kubo marroia hurrengo egunean ahalik eta lasterren jasotzea gomendatzen du; eta ez ilunabarrean,
hurrengo hondakin atala zintzilikailuan uztean.
zein ontzietara bideratua behar da arraindegietan, arraia biltzeko papera?
OSKAR AYLL? MUJIKA
Kaixo Oskar,
Arrandegi eta harategietako papera papera eta kartoiarekin batera atera behar da. Komeni da pixka bat uretan pasatzea, baina ez da lehortzen ibili beharrik. Berdin-berdin birziklatzen paper bustia.
Besterik gabe, nahi duzun arte.
Ogi zaharrekin zer egin behar da? Zerrendan ez da ageri eta orgenikoen artetik bereisten ote duten iruditu zaigu
izaskun
Kaixo Izaskun,
Ogi zaharra, berria bezala, organikoa da. Lasai bota kubo marroira sukaldetik ateratzen dituzuen hondar guztiekin batera. Fruitu lehorren nahiz itsaskien oskolak ere materia organikoa dira.
Eskerrik asko eta nahi duzun arte.
Kaixo.Seguraski ez da zuen konpetentzia, kuboak eta zaborra jasotzen duen empresarena baizik, baina zergaitik dira kamioiak horren zaratatsuak? gauero kriston zarata ateratzen dute bai pasatzean, eta bai gure zaborra jasotzera gelditzen direnean. Mila esker.
Arantza
Kaixo Arantza,
Hala da bai. Gauero hondakinak biltzeko erabiltzen diren kamioien kontua CESPArena da; hondakinak atez ate biltzeaz arduratzen den enpresarena, alegia. Hala ere, jakizu kamioi horiek behin behinekoak direla. Udala txikiagoak eta isilagoak diren berrien zain baitago.
Eskerrik asko eta nahi duzun arte.
Non dago Oiartzungo garbigunea eta zein ordutegi du?
Zalantzak argitzen
Oiartzunen, oraingoz, behin behineko garbigune bat jarri da martxan; behin betikoa eraiki bitartean. Hasieran “Gaetxe” pabiloian (Iturriotz) jartzekoa bazen ere, “Talaia” poligonoan (Arragua) ireki da azkenean. Asteartetik larunbatera egoten da irekita 10:00tik 13:00ra eta 17:00tik 20:00ra.
Organikorako ontziaren azpiko aldean sukaldeko papera edo zerrautsa jartzea gomendatzen duzue. Horien ordez egunkari- papera jar daiteke?
Guru
Kaixo Guru,
ez da zuzena kubo marroiaren azpialdean egunkari-papera jartzea. Izan ere, egunkariak inprimitzeko erabiltzen diren tintak toxikoak dira eta organikoarekin nahastuz gero, lortutako ongarriaren kalitatea ere ez da ona izango.
Iruditxoak dituzten sukaldeko paper eta koloretako eskuzapiekin ez dago arazorik. Horiek dituzten tintak ez dira toxikoak, eskuak eta aurpegia garbitzeko erabiltzen baititugu.
Eskerrik asko eta hurren arte.
Pues si que es caro...
98,40 euros el recibo de basura ????????
Cuanto valen los cubos????
Tomas
Kaixo Tomas,
El recibo de la basura es anual y esos 98,40 euros no corresponden al puerta a puerta. En efecto, ese importe corresponde a la recogida y tratamiento de residuos de este último año mediante los contenedores.
Uno de los objetivos del puerta a puerta es económico. La fracción más problemática es el rechazo, porque el Ayuntamiento debe pagar 135 euros por tonelada de rechazo; importe que va en continuo ascenso ya que el pasado julio se pagaban por tonelada 75 euros.
Por esta razón, se pagan 700.000€ por llevar nuestros residuos al vertedero. Sabiendo que el Ayuntamiento ingresa 350.000€ a través de las tasas, la recogida y el tratamiento de residuos es deficitario. Con el puerta a puerta reduciremos considerablemente la cantidad de rechazo que generamos, y hay está la clave: conseguiremos reducir el déficit y por consiguiente, no aumentar la tasa a los ciudadanos.
Eskerrik asko eta hurren arte.
Con el puerta a puerta conseguiremos reducir considerablemente la cantidad de rechazo, separando incluso la materia orgánica.
Excrementos de animales: rechazo.
No se pueden tener durante 1 semana en casa, los excrementos. ¿Qu?olucci?e podeis dar a esto?
MARIA JOSE
Kaixo María José,
Como bien nos dices, no se pueden tener los excrementos de los animales en casa durante toda la semana.
Los pañales y las compresas se recogen a diario, y los excrementos de los animales también. Puedes sacarlos todos los días siempre y cuando los deposites en una bolsa separada. Los excrementos sí se recogen todos los días, pero por ejemplo la arena para el gato se recoge los sábados junto con el resto del rechazo.
Eskerrik asko eta beste bat arte.
¿que horario tiene el garbigune? ¿ puedo llevar al garbigune de garbera ?
Ezkerrik asko por todo.
jose angel
Kaixo Jose Angel,
El garbigune de "Talaia" (Arragua) abre de martes a sábado, de 10:00 a 13:00 y de 15:00 a 20:00.
Además del garbigune de Oiartzun, puedes llevar tus residuos domésticos voluminosos y peligrosos al garbigune de Garbera. En efecto, el garbigune de Garbera pertenece a Sanmarko y está al servicio de todos los vecinos de la mancomunidad. El garbigune de Garbera también abre de martes a sábado, pero el horario varía ligeramente con respecto al de Oiartzun: de martes a viernes, de 10:00 a 13:00 y de 15:00 a 20:00; y los sábados, de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 20:00.
Eskerrik asko eta beste bat arte.
kaixo danoi! lehenik eta behin eskerrak eman proiektu hau aurrera ateratzea ahalbidetu duten herritar guziei eta oiartzungo udalari.
Egun euritxuetan nola gomendatzen da papera ateratzea?
milesker eta urrenarte
erramun
Kaixo Erramun,
Egun euritsuetan papera ohi bezala atera liteke: paperezko poltsan, kartoizko kaxan edo soka batekin fardel moduan lotuta atera daiteke. Izan ere, paper eta kartoi bustiak ez dute arazorik birziklatzeko.
Hala ere, kontu honekin arazorik izanez gero, etorri edo deitu atez ateko informazio bulegora eta konponduko dugu zuen kasu konkretua.
Eskerrik asko eta nahi duzun arte.
Arratsaldeon. Arrosadi kanpinean etxetxo bat dut, bere lorategi txikiarekin. Gustatuko litzaidake konposta egitea, Udalak utziko dit hori egiteko tresna, etxe arrunta izango balu (barkatu nire euskera). Agur bero bat
Marian
Kaixo Marian,
Udalak konposta egiteko aukera duten herritar guztiei konposta kaxa uzten diete doan.
Horretarako, informazio bulegoan izena eman behar da eta ordubeteko ikastaro baten ondoren, herritarrek beren konposta kaxa jasotzen dute. Hurrengo zazpi hilabetean aholkularitza teknikoa jasotzeko aukera dute etxean konpostatzen dutenek.
Interesik izanez gero, eskertuko genizuke atez ateko informazio bulegora etortzea (Done Eztebe plaza; astelehenetik ostiralera 09:00tik 13:30era eta 15:30etik 19:00ra) edo telefonoz deitzea (900 49 11 11)
Eskerrik asko eta hurren arte
Kaixo!
Galdera batzuk...
1- Ergoien auzotik ez dira kontenedore urdina eta horia desagertu, bertan utziko al dira?
2- Pagoaldea poligonoaren sarreran iglu berdea jarri behar zigutela esan ziguten eta oraindik ez dago, noizko espero da?
3- Auzotar batzuk garbigunera hurbildu nahi izan dute zenbait gauza eramatera baina oraindik itxita omen dago. Hori ere noiz da irekitzekoa?
4- Detergente kaxa papera egunean ala ontzi arinen egunean atera behar al dut?
Ikusten duzuenez zalantza ugari sortzen dira baina honen bitartez konponduko ditugulakoan, mila esker!
Bakartxo Mitxelena
b.mitxelena@yahoo.es
Kaixo Bakartxo,
Zalantzak argitze aldera, galderak banaka-banaka erantzungo ditugu:
1.- Ez, herri guztiko kontenedore hori eta urdinak ere kendu egingo dira. Aste honen amaierarako beirarentzako iglu berdea soilik geratuko da kalean.
2.- Iglu berdearen eskaera guztiak biltzen ari gara eta hori kudeatzen duen enpresarekin dugun hurrengo bileran entregatuko ditugu. "Ecovidrio" da iglu berdeak jartzeaz eta hustutzeaz arduratzen den enpresa eta haiei dagokie lan hori; guk pasatuko dizkiegu eskaera guztiak hurrengo bileran.
3.- Garbigunean lanean ari gara eta, asko jota, datorren asterako prest izango da. Gogoratu behin behineko garbigunea "Talaia" poligonoan dagoela (larrialdi gunearen alboan), eta ez Gaetxen hasieran esan genuen moduan. Astelehenetan itxita egongo da; asteartetik larunbatera egongo da zabalik goiz eta arratsalde.
4.- Garbigarriaren kaxaren materialaren arabera, paperarekin edo ontzi arinekin atera behar da: kaxa kartoizkoa baldin bada, paperarekin atera behar da eta plastikozkoa bada, aldiz, ontzi arinekin.
Eskerrik asko eta beste bat arte.
Kaixo!
Nere galdera edo kezka ondorengoa da. Papera atera behar dugun egunean, askotan paperezko poltsarik gabe aurkitzen gara eta gainera, batzuetan, paper pusketa oso txikiekin. Zer egin genezake??
Mila esker.
Larraitz
Larraitz
Kaixo Larraitz,
Papera eta kartoia ateratzeko modu bat baino gehiago dago:
1.- Zuk esan bezala, paperezko poltsetan.
2.- Soka batekin lotu eta paketetxo bat eginda.
3.- Esnearen, zerealen, gaileten, garbikariaren... kaxan sartu eta zintzilikailuaren alboan utzita.
4.- Plastikozko poltsetan; biltzaileak arduratzen dira papera poltsatik atera eta gauza bakoitza bere lekura botatzeaz.
Zure zalantzak argitu ditugulakoan, beste bat arte
Kaixo: Agerrealden, gure kuboak ateratzeko tokiaren ondoan kriston "macetero" handia dago eta traba egiten du zaborra eta kuboa zintzilikatzeko (haur parkearen sarreran); mugitzea pentsatu duzue? Mila esker eta aurrera!
miren
Kaixo Miren,
Bai, badakigu zuen zintzilikailuen alboan lorontzi handi bat baino gehiago daudela. Eskertzen dugu batek traba egiten duela abisatu izana, eta lehenbailehen saiatuko gara arazo hori konpontzen.
Eskerrik asko eta beste bat arte.
Egun On denoi. Quería consultar sobre la recogida de muebles o productos voluminosos. Ya no se va ha recoger como hasta ahora? Los tenemos que transportar nosotros al garbigune con el transtorno que ello conlleva? Si no tenemos coche, o vehículo de transporte o somos mayores y no tenemos medios para llevarlos, que hacemos con ellos? Creo que se debería permitir el depositar los muebles y artículos voluminosos una vez por semana como hasta ahora, ya que no es algo tan facil de manipular, que una cosa es acostumbrarse a reciclar y otra complicarse la vida.
X-fera
Kaixo,
La recogida semanal de muebles y residuos voluminosos se suprimirá. Quien no pueda llevarlos al garbigune por su propioa cuenta, tendrá un servicio a domicilio. Los operarios recogerán los voluminosos en los portales con cita previa.
Muchas gracias.
Solucionado lo de los numeros, con rapidez y eficacia.
Miller ezker.
Aita
Kaixo,
Nos alegramos de haber podido solucionar tu problema con rapidez y eficacia.
Sabes que cuando tengas cualquier otra cuestión puedes ponerte en contacto con nosotros.
Muchas gracias y hasta la próxima.
Han colocado en mi fachada particular, numeros que no son mios. Porque no puedo saber de quien son.
aita
Kaixo,
Sí puedes saber de quién son los números que se han colocado en tu fachada, pero necesitamos saber a qué colgadores y números te refieres para poder darte esa información.
Te agradeceríamos que pasaras por la oficina de información, llamaras al número de teléfono gratuito 900 49 11 11 o nos mandaras otro mail facilitándonos dicha información.
Muchas gracias.
Errefusa ateratzeko egun bakar bat dago (larunbatak); ordutegi horretan (20:00-22:00) ezinezkoa zait errefusa ateratzea ez baitnago etxean. Zer egin behar det?
Kristina
Kaixo Kristina,
Larunbat ilunabarretan errefusa etxe atarira ateratzeko arazoak baldin badituzu, larrialdi gunera eraman dezakezu.
Larrialdi gunea "Talaia"-ko poligonoan (Arragua) egongo da eta irekita egongo da; edonork erabili ahal izango du. Hondakin atal guztiak egoki sailkatzeko prestatu egongo da, eta bertan hondarrak uzteko ez da ordutegi eta egutegirik egongo.
Besterik gabe, zure zalantzak argituko genitukeelakoan, jaso ezazu agur bero bat.
atzo maiatzak 5 kontenedore marroia atera nuen gaueko 21:30 eta gaur goizean lanera nindoala hor zegoen oraindik zergaitik ? halako kampaina egin ,horrenbeste diru erabili ta non dira emaitzak ,gaizki hasi gara ezta , hurrengoan herriari galdetu mesedez...
josean
Kaixo Josean,
lehengo asteburuan herriko etxe guztietara eskutitza bidali genuen hondakinak atez ate biltzen hasteko eguna maiatzaren 23ra atzeratzen zela jakinarazteko. Prentsan ere eman dute honen guztiaren berri. Sentitzen dugu zuregana informazioa heldu ez izana eta barkamena eskatzen dizugu.
Egiaz, merkatari nahiz ostalarien kuboak ez dira garaiz iritsi eta ez dugu astirik izan banatzeko. Bestalde, emergentzi gunea, aportazio puntuak eta garbigunea oraindik ez dago prest. Gauzak horrela, Oiartzungo Udalak herritarrei zerbitzu osoa eta erosoa ematearen mesedetan hartu du atez ateko bilketa atzeratzeko erabakia. Ordutik aurrera hasiko gara emaitzak jasotzen eta emango dugu horren guztiaren berri.
Besterik gabe, barkatu eragozpenak eta nahi duzun arte.
Kaixo, nere galdera da: beira-ren ontzia mantenduko den bezela, ezin da paperana mantendu ere? paper poltsak edukitzea zaila iruditzen zait eta kordoi batekin lotzia imposiblea zeren paper txikiak beti ditugu eta kordoi tartean erori itten dira. Errezago ikusten dut denontzarako kontenedorea mantentzea(denok badakigu nola funzionatzen duen)
bego
Kaixo Bego,
Beiraren ontziak ondo funtzionatzen du eta horregatik mantenduko da herriko kaleetan. Izan ere, beiraren birziklapen maila ona da eta gainera, beira ez diren hondakin gutxi topatzen da iglu berdean.
Paperaren kasua ez da bera. Zabor poltsan beira baino dezentez paper eta kartoi gehiago botatzen dugu zabortegira, eta kontenedore urdinean, beirarenean ez bezala, papera edo kartoia ez diren beste hainbat hondakin ere topatzen dira. Arrazoi horregatik kenduko da edukiontzi urdina Oiartzungo kaleetatik.
Atez ateko bilketa martxan jartzean, papera ateratzeko modu bat baino gehiago izango ditugu aukeran. Horietako bi zuk aipatzen dituzunak dira: paperezko poltsak eta lokarria. Aitzitik, badira beste bi aukera ere. Kartoizko kaxak (esnearena, gailetena, zerealena...) erabil daitezke papera bertan sartu eta zintzilikailuaren alboan uzteko. Honez gain, aurretik aipatutako aukerak eskura ez ditugunean, plastikozko poltsatan ere atera daiteke papera; biltzailea arduratuko da plastikozko poltsa eta papera/kartoia bereizteaz.
Besterik gabe, zure zalantzak argituko genituelakoan, hurren arte
Kaixo, nik galdetu nahi dut ea Oiartzungo merkatalguneetan, beste hainbat herrialdetan egiten den bezala, latak eta plastikozko botilak jasotzeko makinak jartzea aurreikusi den. Oso ideia ona iruditzen zait.
Ixiar
Kaixo Ixiar,
Arrazoia duzu, oso ideia ona da merkataritza-guneetan latak... jasotzeko makinak jartzea.
Atez ateko bilketa, birziklapen maila altua eta hondakinak murriztea lortzeko lehenengo pausoa da. Sistema malgua da eta etengabeko hobekuntzak egiten joateko aukera ematen duenez, etorkizunean zuk aipatutakoa bezalako proiektu bat baino gehiago martxan jartzeko parada izango dugu.
Besterik gabe, eskerrik asko zure proposamenagatik eta nahi duzun arte.
Astelehen goizean jaso nituen nire baldeak eta lagun batek esan dit kodigo edo zenbaki batzuk banatzen zabiltzatela. Nik ez nuen zenbakirik jaso. Ez dut behar?
Marian
Kaixo Marian,
Hala da kubo marroiekin batera kodigoak banatzen ari gara, baina astelehen goizean ezin izan genituen banatu. Horregatik, kuboak astelehen goizean jaso zenituzten guztioi etxera bidaliko dizkizuegu zuen kodigoak; posta bidez jasoko dituzue norberak bereak.
Eskerrik asko eta nahi duzun arte.
1. Que se hace con el corte de cesped?
2. A los que no se ha colocado colgador, donde se dejan las bolsas? Zona Mendin.
3. Hay que sacar a unas horas concretas?
4. Todo lo que hay que llevar al garbigune, es a Garbera?
5. El garbigune movil, en Mendin cuando pasa?
Aurelio
Hola Aurelio,
1. ¿Qué se hace con el corte de césped? La hierba cortada es materia orgánica. Si es en pequeñas cantidades, se puede autocompostar o sacarlo en el cubo marrón. En grandes cantidades, se llevará al garbigune.
2. A los que no se les a colocado el colgador, ¿dónde dejarán las bolsas? En las viviendas unifamiliares, en principio, no se colocará colgador. Se podrán dejar los residuos en la verja, en el pretil o en el suelo. No obstante, los vecinos que vivan en viviendas unifamiliares y deseen colgador lo pueden solicitar en la oficina de información del puerta a puerta.
3.- ¿Hay que sacar los residuos en unas horas concretas? Sí. Los residuos se sacarán a la entrada de casa entre las 20:00 horas y 22:00 horas. A partir de esa hora, el camión de recogida comenzará su recorrido. Los primeros días se aconseja respetar el horario de sacar los residuos, pero una vez se sepa a que hora pasa el camión por cada zona, los vecinos podrán sacar los residuos más tarde de las 22:00 horas siempre y cuando lo hagan antes del paso del camión de recogida.
4. ¿Los residuos que se deben llevar al garbigune, hay que llevarlos a Garbera? No. Se pueden llevar a Garbera, pero Oiartzun tendrá su propio garbigune. Ese garbigune se ubicará en el polígono "Talaia" (Arragua). Durante las labores de construcción del garbigune de "Talaia", habrá uno provisional en el pabellón "Gaetxe" de Iturriotz (en la entrada del bidegorri).
5.- ¿Cuándo pasa el garbigune móvil por Mendin? El garbigune móvil no tendrá parada en Mendin. El primer y tercer martes de cada mes estará en Arragua de 12:00 a 12:20 (en las escuelas de arriba), de 12:25 a 12:40 (al lado del frontón) y de 12:45 a 13:00 (en la torre Lartzabal, al lado del ambulatorio). El segundo y cuarto martes de cada mes estará en la plaza Done Eztebe de 16:00 a 19:30. Los sábados estará en los centros comerciales de Carrefour (el segundo sábado de cada mes) y Alcampo (tercer sábado de cada mes).
Esta semana en Arragua un operario del ayuntamiento en vez de poner un trozo de plastico grande en su contenedor lo puso en el gris y cuando le llamaron la atencion el se?to se puso chulito, esta denunciado en los municipales.
Mi pregunta es asi es como van a reciclar ustedes ?
pepita
Hola Pepita,
No ponemos en duda que un operario del ayuntamiento no haya reciclado unos residuos reciclables, y además haya reaccionado de forma incorrecta cuando se le ha llamado la atención por hacerlo mal.
No obstante, no creemos que lo que haya hecho un operario se pueda generalizar y decir que ésta es la forma de reciclar del ayuntamiento. Todos y cada uno de nosotros aprenderemos a hacer las cosas bien, y el ayuntamiento intentará poner a mano todos los medios que están a su alcance. El problema de los residuos es de todos y debemos solucionarlo entre todos.
Ontzi marroietan organikoa, poltsarik gabe atera behar da, baina poltsa plastikoa ez den horietako bat baldin bada, hau da, patatazkoa edo horietako "biodegradablea" bada, bota liteke ez?
J.L. Mitxelena
Kaixo,
Oiartzungo Udalak materia organikoa poltsarik gabe bilduko du, zuzenean bota behar da ontzi marroira. Poltsen ordez sukaldeko papera jar daiteke kuboaren azpialdean eta aldeetan.
Egia da poltsa biodegradagarriak badirela, baina konposta makinetan arazoak eman ditzakete. Izan ere, materia organikoak berak baino denbora gehiago behar dute desegiten eta makinaren ardatzetan (ejeetan) trabatzen dira. Horregatik, hobe da materia organikoa poltsarik gabe jasotzea.
Besterik gabe, eskerrik asko zure galderagatik eta beste bat arte.
Kaixo,
Konposta egingo dugunok ere organikoentzat banatzen ari zareten kuboa jaso behar al dugu?
aintzane
Kaixo Aintzane,
Konpostatuko duzuenok ere har dezakezue kubo marroia, baina ez da nahitaezkoa. Kubo marroiarekin batera atez atekoari buruzko informazio praktiko guztia ere banatzen ari dira informazio bulegoko teknikariak.
Besterik gabe, nahi duzun arte
Pertsona bat ezagutzen dut herrian izugarrizko etxe batean bizi dena eta noski konposta egingo du bere lorategi perfektuan. Hori esan nahi du murrizketa bat izango duela bere zabor zergan, "ehuneko hogeia uste dut". Etxe horretan sei pertsona bizi dira.
Orain nire kasua. Plazako pixu batean bizi naiz eta ez daukat lorategi perfekturik konposta egiteko eta bakarrik bizi naiz.
Eta orain nire galderak. Zeinek sortuko du zabor gehiago? eta zeinek ordainduko du gehiago zabor zergan?.
Hau ez dago batere ondo!. Ez zaizue iruditzen?.
Mikel
Kaixo Mikel,
Etxeko konpostaren mekanikarekin ez zaudela ados esaten diguzu eta eskertzen dugu zure ezinegona plazaratzea.
Etxean konpostatzeagatik jasoko den hobaria ez da sortutako hondakin kantitatearen arabera finkatu, sortutako hondakinak bildu eta tratatzeko gastuen baitan baizik.
Sortzen ditugun hondakinen ia erdia hondar organikoak dira eta frakzio hau da, hain zuzen ere, bilketa eta tratamendu gastu altuenak dituena. Etxean konpostatzen duten familiek ez dute hondakin organikorik aterako eta, beraz, udalak ez du hondar organiko horiek biltzen eta tratatzen gasturik izango. Arrazoi horregatik izango dute hobaria, ez sortzen duten hondakin kantitateagatik.
Badakigu atez atekoa martxan jarri ostean hobekuntzak egiten joateko aukera izango dela, eta saiatuko gara poliki-poliki kontu guztiak fintzen. Konpostaren gainean, oraingoz, aipatutakoa da hartutako erabakia.
Besterik gabe, zure zalantzak argituko genituelakoan, nahi duzun arte.
Kaixo,
Donostiako Axular Lizeoa Ikastetxeko DBH 4ko ikaslea nauzue. Euskara arloan bilaketa lan bat egiten ari gara eta nik atez ateko zabor bilketaren inguruan egiten ari naiz. Gustatuko litzaidake gaian aditua den norbaitekin telefonoz elkarrizketa bat egin ahal izatea. Norbaitekin kontaktuan jartze lortuko dudalakoan, agur bero bat.
Axular Lizeoa
Kaixo Aroia,
Ez dago inolako arazorik egin behar duzun lan horretarako teknikari batekin elkarrizketa bat egiteko. Horretarako, deitu 900 49 11 11 telefono zenbakira eta informazio bulegoko teknikariek erantzungo dituzte zure galderak; badakite deituko duzula.
Eskerrik asko eta laster arte!
Zer da larrialdi gunea?
Zalantzak argitzen
Ordutegira eta egutegira egokitzeko arazoak dituzten herritarrentzat egokituko den gunea da larrialdi puntua. Hondakinak zuzen sailkatzeko prestatuta egongo da eta ez giltzarik edo baimenik beharko bertara sartzeko. Arraguako “Talaia” poligonoan egongo da.
Noiz etortzen da Sanmarko Mankomunitateko kamioia (garbigune mugikorra) herrira?
Zalantzak argitzen
Asteartetan izaten da kamioia Oiartzunen, Done Eztebe plazan. Hilabeteko 1. eta 3. asteetan goizez etortzen da eta 2. eta 4. asteetan, berriz, arratsaldez. Atez atekoa martxan jartzean auzoetara ere jaitsiko da.
Zenbat birziklatzen dugu egun?
Zalantzak argitzen
Denok birziklatzen dugu, baina, hala ere, gure hondakinen %29a birziklatzen dugu. Atez ateko bilketarekin %80a birziklatzera hel gintezke.
Arratsaldeon. Egun hauetan ikusten ari naiz hasiak zaretela kuboen kokapenak jartzen etxe baztarretan. Esan nahi nuke zenbateko impaktu bisual txarra ekarriko duten kokapen hauek edo bestela begira Aginaga edo Usurbil. Mota honetako birziklapena gauz guztien gainetik? Oiartzun beti bezain dotore ikusten jarraitu nahi dugunentzat, ez behintzat.
I?
Arratsalde on,
Hala da, bai. Bizilagunekin lekuak adostu ostean, zintzilikailuak jartzen hasiak dira udal langileak. Honek duen inpaktu bisualarena ohitu arteko kontua dela uste dugu. Izan ere, zintzilikailu hauek hiri-altzariteriaren parte dira, eta ohituta gaude farolak, barandak... normaltasun osoz ikusten; ez digute begietan minik ematen.
Politak diren ala ez norberaren baitan dago, baina ez dugu uste gaur egungo kontenedoreak zintzilikailuak baino politagoak direnik. Zintzilikailu gehienak leku disimulatuetan jarri dira eta, bilketa gauez egingo denez, egunean zehar ez dira beteta egongo. Beraz, zintzilikailuengatik behinik behin, beti bezain dotore jarraituko duelakoan gaude.
Dotoretasunak aparte, Oiartzun beti izan da zerbitzun onak (kiroldegia, bidegorria...) izan dituen herria eta bada garaia hondakinena ere maila berera ekartzekoa. Kontenedore sistemak goia jo du; gure hondakinen %29a soilik birziklatzen dugu herrian. Gaur gaurkoz, honi irtenbidea emateko sistema bakarra atez ateko bilketa da.
Besterik gabe, jaso ezazu agur bero bat.
Eskaiola zaborrarekin zer egin behar da? Garbigune bat jarriko dela esan zenidaten,kokapena erabakia dago? eskerrikasko.
Mikel
Kaixo Mikel,
Oiartzungo garbigunea "Talaia" poligonoan (autopistako sarreraren alboko industrigunean) egongo da eta bertan izango da eskaiola uzteko gune bat.
Garbiguneaz langile bat arduratuko da eta berak argituko ditu gerturatzen diren herritarren zalantzak.
Behin betiko garbigune hau eraiki artean behin behineko bat jarriko da Iturriozko "Gaetxe" pabiloian; bidegorriaren sarreran dagoen pabiloian, alegia.
Zure zalantzak argituko genituelakoan, nahi duzun arte.
Zer da errefusa?
Zalantzak argitzen
Gaur gaurkoz birziklagarriak ez diren hondakinak dira errefusa. Hala nola: hautsa, hautsitako platera eta edalontziak, zigarrokinak, pixoihalak, konpresak, tanpoiak...
Ontzi arinak (jogurt poteak, latak, tetabrick-ak...) garbitu egin behar al dira?
Zalantzak argitzen
Ez. Gaur egun bezala egin behar da, ez da derrigorrezkoa ontziak garbitzea. Aldaketa bakarra bilketa sistema izango da: ontzi arinak kontenedore horira bota beharrean etxeko atarian jasoko dira.
Kubo/poltsen bila etxeko ateraino etorriko dira?
Zalantzak argitzen
Ez. Kuboa eta poltsak etxeko atarian jarriko diren zintzilikailuetan utziko dira. Zintzilikailuek hozka bat izango dute kubo marroia jartzeko
eta beste txikiago bat poltsak uzteko. Norberak berea izango du eta zintzilikailuak ez dira atari barruan jarriko.
por que el numero en el cubo? para controlarnos mas no? Por ley hasta que punto es obligatorio el reciclaje? que yo sepa es una cosa que haces por que tu quieres. Tanto decir que los demas partidos nos obligan ha hacer cosas y mira por donde vosotros haceis lo mismo sois los mismos perros pero con distinto collar.
ana
Hola Ana,
Es obvio que el problema de las basuras se nos ha venido encima y que el sistema actual de recogida ha quedado obsoleto. En esta situación, hay dos opciones: decantarnos por tratamientos finalistas como la incineradora o apostar por acatar el problema en su origen. Es decir, en la misma recogida.
El sistema de recogida más conocido es el de los contenedores. Este sistema tiene dos factores principales que impiden mayores niveles de reciclaje. Por una parte, tienen bocas grandes, por lo que se puede verter en los contenedores cualquier tipo de residuo. Por otra parte, está el anonimato. El anonimato está estrictamente unido a la irresponsabilidad que algunos tienen con el tema de los residuos (verter todo tipo de residuos en cualquier contenedor de la vía pública, sin respetar los días y los horarios establecidos...).
Por estas y otras razones, con el sistema de recogida mediante contenedores es imprescindible tirar de tratamientos finalistas como la incineración. Es esto lo que se quiere evitar precisamente con el puerta a puerta.
El código de barras que tendrán los cubos marrones es para evitar las irresponsabilidades. El objetivo es que cada uno de nosotros sea responsable de sus residuos, en absoluto el control de los ciudadanos. No creemos que los convecinos y los operarios de recogida tengan especial interés en los residuos de cada uno de nosotros. No obstante, si este tema se vuelve problemático el Ayuntamiento tomará las medidas oportunas.
También se ha apostado por el puerta a puerta por asuntos legales y económicos. Las directivas europeas y las leyes estatales son severas al respecto. Como ejemplo, podemos afirmarte que desde el 2001 todos los municipios de más de 5000 habitantes están obligados a recoger los residuos orgánicos selectivamente.
Si quisieras más información, estaremos encantados de recibirte en la oficina de información del puerta a puerta ubicada en la plaza Done Eztebe.
Eskerrik asko eta nahi duzun arte.
Kaixo. Basuren potoa jartzeko lekua udaletxeak aukeratzen al du? Hau da: Zein da "legea"? bakoitzak ate parean jarri behar al du? Edo bizilagunek erabakitzen al dute? (nire kasuan: bizilagun guztiak batera jartzen badira jarri al dezakete poto guztien lekua nere ate parean?)
Urruti
Kaixo Urruti,
Hondakinak uzteko zintzilikailuen kokapena ez du udalak erabakiko. Irizpide batzuetan oinarrituz, udal teknikariek proposamenak egin dituzte Oiartzungo etxe guztietarako. 15 eguneko epea egon da proposamen horiek ezagutu eta kontrastatzeko. Epea pasa den ostiralean amaitu bazen ere, oraindik herritar asko ari dira gerturatzen atez ateko informazio bulegora. Horregatik, zure kasua ere halakoa baldin bada, bertatik pasatzera gonbidatu nahi zaitugu.
Bizilagunen erabikiez ere galdetzen diguzu. Adostasunez leku bat erabakitzen bada, proposamen hori atez ateko informazio bulegoan aurkeztu behar da. Udal teknikariek proposamenak aztertzen dituzte eta beren erabakia bizilagunei jakinarazten die. Hala ere, zuk zerorrek arazorik baduzu, etorri lasai informazio bulegora eta saiatuko gara kontuak argitzen.
Besterik gabe, jaso ezazu agur bero bat eta nahi duzun arte.
Zenbat kubo marroi edukiko ditu etxebizitza bakoitzak?
Zalantzak argitzen
Bi. Bat zintzilikailuan dagoen bitartean bestea betetzen joan ahal izateko, familia bakoitzak bi kubo izango ditu etxean. Familia ugariek, nahi izanez gero, kubo handixeagoak izateko aukera izango dute. Kubo arrunta 10l.-koa da eta familia ugariena, aldiz, 25 l.-koa.
Zergatik ezin dira erabili poltsa biodegradagarriak hondakin organikoak jasotzeko?
Zalantzak argitzen
Konposta makinen izaeragatik. Izan ere, makina horiek ardatz bat izaten dute, eta poltsa biodegradagarriak ardatz hori kateatzen dute.
Beira zergatik ez da atez ate bilduko?
Zalantzak argitzen
Gaur egungo sistemak ondo funtzionatzen duelako. Beste kontenedoreek ez bezala, beiraren igluak aho txikia du eta bertan ez da edozer gauza
kabitzen. Hala ere, atez ate biltzen hastean beira gehiago birziklatuko da Oiartzunen eta Udalaren asmoa igluen zerbitzua indartzea da.
Zer da materia organikoa?
Zalantzak argitzen
Garai batean txerrijana zeritzona. Sukaldatu zein sukaldatu gabeko janari soberakinak; arrautza, marisko eta fruitu lehor oskolak; fruitu azalak; kortxo naturala; sukaldeko paper eta zapiak...
Zenbat hondakin frakzio jasoko dira bereizita atez ate?
Zalantzak argitzen
Lau: materia organikoa, papera/kartoia, ontzi arinak eta errefusa (birziklagarriak ez diren hondakinak). Beira iglu berdean botatzen jarraituko dugu, orain arte egiten dugun bezala.
Zer dira aportazio-guneak?
Zalantzak argitzen
Aportazio-guneak landa-eremuko herritarren zerbitzura egongo diren etxola itxiak dira. Zintzilikailurik izango ez duten bizilagunek bertara sartzeko giltza izango dute eta bertan utziko dituzte beren sailkatutako hondakinak.
Nik eskaiolarekin egiten dut lan,eskaiola zabor horrekin zer egin beharko nuke.Mila esker.
Mikel
Kaixo Mikel,
Eskaiola garbigunera eraman behar da. Oiartzunen bertan irekiko da garbigune bat eta bertan utzi ahal izango dituzu zure eskaiola hondakinak.
Eskerrik asko eta nahi duzun arte.
Eta zer gertatzen da gure aiton eta amonekin? Adibidez nere amak ba dittu 84 urte. Orain ni joaten naiz arratsaldean bere zaborra ateratzera baina zuen sistema hori jartzean, zer gertatuko da adineko jendearekin?.
luisma
Kaixo Luisma,
Arazoak dituen adineko jendearentzako soluziobideak egon badaude. Alde batetik, zintzilikailuan hondakinak uzteko ordutegia malgua izango da salbuespen kasu hauetarako. Bestalde, hala nahiago izanez gero, hondakinak larrialdi-gunera eramateko ere ez dago inolako arazorik.
Besterik gabe, jaso ezazu agur bero bat.
Zer egin behar dut sukaldeko paper eta zapiekin?
Zalantzak argitzen
Materia organikoarekin zikinduta baldin badaude, hondakin organikoekin aterako ditugu. Koloretako tinta izanda ere, material honekin kalitateko konposta lortzeko ez dago inolako arazorik.
Hondakin frakzio bakoitzak bere kuboa izango al du?
Zalantzak argitzen
Ez. Kuboa materia organikoarekin bakarrik erabiliko dugu. Ontzi arinak eta errefusa plastikozko poltsetan aterako ditugu, eta papera zein kartoiarentzat honako aukerak izango ditugu: paperezko nahiz plastikozko poltsak, kartoizko kaxak edo fardelak egiteko soka-mutur bat. Beira iglu berdean botatzen jarraituko dugu.
Zer egin dezaket ordutegira egokitzerik ez badut?
Zalantzak argitzen
Ordutegira egokitzerik ez dugunean edo egoera berezi baten aurrean topatzen garenean, larrialdi gunera eraman ahal izango ditugu gure hondakinak. Urteko 365 egunetan 24 orduz irekita egongo den puntua da larrialdi gunea.
Kaixo!
Aurrekoan konpostagailu kutxa bat eskatu nuen eta ez dakit nire eskaera jaso duzuen, ez dut erantzunik jaso.
Susana
Kaixo Susana,
Jaso dugu zure eskaera. Ikastaroen berri emateko, aste honetatik aurrera hasiko gara konposta-kaxa eskatu duzuen guztioi deika. Ikastaro bat baino gehiago antolatuko ditugu inork ordutegi eta egutegi arazorik izan ez dezan.
Besterik gabe, nahi duzun arte.
kaixo!
Usurbilgo atez ateko hitzaldi batean entzun nuenez, gaur egun birziklatzeko edukiontzietan jasotzen denetik ehuneko txiki bat bakarrik (%20a uste dut) birziklatzen dela esan zuten. honen arrazoia birziklaje plantaren gainkarga zela esan zuten. sistema berri honekin jasotzen den guztia birziklatuko dela ziurtatzen al da?
olatz
Kaixo Olatz,
Usurbilgo hitzaldian entzundakoaren harira, azalpen txiki bat eman nahi genuke. %20-%30a ez da birziklatze-plantetan birziklatzen den hondakinen ehunekoa, egungo kontenedore sistemarekin birziklatzen dugunaren erakuslea baizik. Hau da, gure hondakinen %20-%30a egoki sailkatzen dugu eta gainontzekoak zabortegian bukatzen du.
Hondakinen %20-%30 hori birziklatze plantetara joaten da eta bertan, inpropioak (gaizki sailkatutako hondakinak) baztertuta, birziklatze prozesuari ekiten zaio. Ontzi arinen kasuan izan ezik, gainontzeko frakzioen ia %100a egoki birziklatzen da. Ontzi arinen kasuan, birziklagarriak diren hondakinen %70a tratatzen da eta hori horrela izatearen arrazoia planten azpiegitura falta da.
Atez ateko bilketarekin %20-%30a %80ra igotzeko aukera izango dugu eta, beraz, askoz gehiago birziklatuko dugu. Papera/kartoia eta materia organikoaren kasuan, ia %100a eta ontzi arinen kasuan plantara eramaten dugunaren %70a. Honi dagokionez ez dugu ahaztu behar atez ate bilduta inpropio maila ere jaisten dela eta honek planten errendimendua eta tratamendua altuagoa izatea dakarrela.
Besterik gabe, zure zalantzak argituko genituelakoan, jaso ezazu agur bero bat.
kaixo. gazte kuadriya bat ga ta jakin nahi dugu gure lokaleko gauzakin ze in berko dugun geo.
Gorka
Kaixo Gorka,
Zuen lokaleko hondakinak ere atez ateko sistemaren bitartez jasoko dira. Etxeko zerbitzua izango duzue eta, beraz, gauez eta maiztasun jakin batekin bilduko zaizkizue hondakinen frakzio ezberdinak.
Hala ere, zuen lokala non dagoen esango bazenigute, datu zehatzagoak emateko aukera izango genuke.
Besterik gabe, nahi duzuen arte
Zer dira ontzi arinak?
Zalantzak argitzen
Jogurt-poteak, esne-poteak, metalezko poteak, plastikozko tapak, garbiketa produktuen ontziak... Birziklagarriak direla adierazten duen puntu berdea duten ontzi guztiak.
Zein materia organiko bota daiteke konposta-kaxara?
Zalantzak argitzen
Sukaldeko eta lorategiko edozein hondar bota daiteke konposta-kaxara. Besterik esan izan bada ere, sukaldeko hondakinen kasuan sukaldatutakoak eta sukaldatu gabekoak bota daitezke. Konpostarako oinarrizko arauak jarraituz gero, kalitate oneko abonua lortuko dugu.
Pixoihalak eta konpresak errefusa izanik, astean behin bakarrik jasoko dira?
Zalantzak argitzen
Ez. Egia da pixoihalak eta konpresak oraindik ezin ditugula birziklatu, baina errefusa izanik ere, egunero jasoko dira. Poltsa batean atera ahal izango dira egunean eguneko hondakin frakzioarekin batera.
buenas tardes.
por qué un ayuntzamiento compuesto por los politicos a los que más se les llena la boca con el tema de las imposiciones (de los estados opresores y demás..) y con el tema del derecho del pueblo a decidir, nos viene con estos cambios tan radicales? ¿y sin consulta alguna y de forma tan tagante?
en caso de que el tema de la recogida no salga tan bien como teneis (tema de resultados economicos, de salubridad y demás..), todo el dinero invertido habra forma de recuperarlo? (local, pagina web, trabajadores, colgadores, retirada de containeres, har?alta alg?ami?etc etc...)
antonio
Hola Antonio,
La gestión actual de la basura nos acarrea y nos acarreará graves problemas económicos, medioambientales, legales y de salud. El sistema actual no da para más, y debemos buscar alternativas prácticas y eficaces para este problema que nos afecta a todos.
Habiendo analizado y valorado varias alternativas, el Ayuntamiento apuesta por el puerta a puerta porque es la solución más integral.
También es más factible desde el punto de vista económico. Las inversiones necesarias para la implantación son notablemente inferiores a los números que corresponden al proyecto de construcción de la planta incineradora de Zubieta.
Incluso poniendónos en el peor de los casos, el puerta a puerta da la opción de rectificar sin graves consecuencias para nuestra salud, y no podemos decir lo mismo de la incineradora.
Gaur goizean pilak birziklatzera joan nahiz eta duda sortu zait: gero zer egin beharko dugu pilekin? Ontzi horiak kenduko dira?
Pili
Kaixo Pili,
Atez ateko hondakinen bilketa martxan jartzean, pilentzako edukiontzi horiak mantendu egingo dira eta, beraz, pilak bertan botatzen jarraitu ahal izango dugu.
Hala ere, jakizu, pilak saltzen dituzten dendetan bertan ere entrega ditzakegula. Birziklapenaren mesedetan, dendak, legez, guk behar ez ditugun pilak jasotzera behartuta daude.
Ni ere ez nago oso konten sistema honekin. Ez nau osasungarria iruditzun etxe azpian zaborrak poto txiki hauetan uztea, ez poltsak kalean uztea, ez paper pilak...
Ez al da hobea 5. kontainer bat jarri eta organikoa hara botatzea.
Bestalde konposta egiten dutenei deskontuak egitea ez zait justua iruditzen, nere etxea txikia da, eta ez dut tokirik horrelako tramankulurik jartzeko. Orain arte birziklatu dugunoi ez diguzue deskontu berezirik egin. Agur bat.
Zuri?
Kaixo Zuriñe,
Zure galderaren lehen zatiari erantzunez, Udalak aztertu du 5. kontenedore bat jartzearen aukera. Birziklapen mailan dago atez atekoaren aldeko apustua egiteko gakoa. Izan ere, 5. kontenedorearekin ezin dugu atez atekoarekin lor daitekeen birziklapen mailara heldu. Materia organikoarentzat edukiontzi bat gehituta, batez beste, gure hondakinen %35a birziklatzera helduko gara. Atez ate biltzen hasita, aldiz, %75eko langa gaindi dezakegu.
Datuak datu, 5. kontenedoreak errauste planta behar du eta atez atekoak, berriz, ekidin egingo ditu gure osasunarentzat kaltegarriak diren tratamendu finalista hauek.
Etxean materia organikoa konpostatuko dutenek izango duten hobariaz ere galdetzen diguzu. Jakizu hobari hori ez dela hondakinak birziklatzeagatik bakarrik. Etxean beren hondakin organikoak tratatuko dituzten herritarrek ez dute materia organikoaren bilketa zerbitzurik izango eta horregatik izango dute, bereziki, hobaria.
Gainontzeko herritarrei materia organikoa jaso egingo zaie eta bildu ondoren tratamendu bat emango zaio. Honek bilketa, garraio... gastuak dakartza eta Udalak ezin die hobaririk eskaini.
Besterik gabe, zure zalantzak argituko genituelakoan, nahi duzun arte.
kaixo: konposta dugunokin zer gertatzen da? nik ez dut gutunik jaso baina batzuk gutun bat jaso dute zabor zergetan % 20 kenduko zaigula aipatuz. Zer egin behar da aplikapen hori jasotzeko? mila esker
neka
Kaixo Neka,
Lehenik eta behin, sentitzen dugu zuri gutunik bidali ez izana. Diozunez, etxeko konposta jada egiten duzu eta, ondo esan dizuten bezala, %20ko hobaria izango duzue zaborren tasan.
%20ko hobaria jaso ahal izateko informazio bulegoan izena eman eta doakoa izango den ikastaro eguneratu bat egin behar da. Ikastaroaren ostean, konposta kaxak banatuko ditu udalak eta 7 hilabeteko jarraipen teknikoa izango dute beren materia organikoa etxean bertan konpostatzea erabaki dutenek. Jarraipen tekniko honen helburua etxean konpostatzen dutenen zalantzak argitzea da.
Izena ematera informazio bulegora bertaratu ezingo bazenu, lasai. Telefonoz edo webgunearen bitartez egin dezakezu. Ikusi dugunez, eta ez bagara erratu, webgunean eman duzu izena. Beraz, geronek deituko dizugu urtarrilaren amaiera edo otsaila hasiera aldera ikastaroak noiz izango diren esateko.
Besterik gabe, eskerrik asko eta hurrengo bat arte
Nire galdera kubo marroiaren garbitasunari buruz da. Ez al da oso zikiña ta nazkagarria etxean eukitzea kubo hori zabor organikoarekin? Egunero jasotzen bada, gutxienez ez dugu kiratsa hori somatuko etxean. Ta beste lekuetan gordetzen bada, garagetan etabar, ez al da izango arratoiak erakartzeko modua?
Argi dago birziklatzea beharrezkoa dela, baiño kubo marroiarena ez det oso garbia ta osasuntsua ikusten.
Agur bero bat.
Iosu
Kaixo Iosu,
Kubo marroia txukun izateko badira truko batzuk. Azpialdean sukaldeko papera edo zerrautsa jar genezake eta kuboaren tapa irekita mantendu kalera ateratzen dugun arte. Kontua da materia organikoaren hezetasuna dela arazoak sortzen dizkiguna. Hezetasuna da usteltze prozesuaren eragile nagusia eta, beraz, usainarena ere bai. Sukaldeko paperak edo zerrautsak xukatu egingo dute kuboan dugun hondakinen ura eta tapa irekita mantenduta, organikoa lehortzea lortuko dugu. Arrainaren kasuan, aipatutakoaz gain, sukaldeko paperean bil ditzakegu soberan geratu zaizkigun hezurrak... usaina ekiditeko.
Hala ere, egunen batean etxean normalean baino organiko gehiago pilatzen bazaigu (afariren bat edo egin dugulako, edo bestelako arrazoiren bategatik), emergentzi guneak hor izango ditugu.
Zure zalantzak argituko genituelakoan, hurren arte.
¿Los enganches para dejar la basura van a ser personales? es decir, ¿cualquiera va a poder saber qu?esiduos genera cada familiay por tanto qu?roductos consumen?De ser as?se producir?una vulneraci?el derecho a la intimidad.
Jone
Hola,
Sí, en las zonas urbanas de los barrios, cada vecino tendrá su percha personal para depositar en la misma sus fracciones de residuos. El cubo marrón para la materia orgánica y la percha tendrán un código.
El objetivo del puerta a puerta no es dar paso a nadie a rebuscar en la basura de los demás. En efecto, hoy por hoy, es la única alternativa que tenemos para proteger la salud de los ciudadanos y es éste el objetivo principal de la recogida puerta a puerta.
No obstante, si a tu parecer puedes tener problemas con esta situación que planteas, puedes sacar tus residuos a la percha según el horario del camión de recogida. Cuando se ponga en marcha el puerta a puerta, conocerás el horario del camión y podrás depositar tus residuos en la percha de tal forma que estén el menor tiempo posible en la calle.
Esperamos haber aclarado tus dudas.
Gracias y disculpa por el retraso de la respuesta.
Bizilagun bakoitzak bere kuboa uzteko engantxe pertsonala izango du? Eta horrela bada, edozeinek zaborran miatzeko aukera izango du? Inspekzioak eta isunak egongo dira?
Maitane
Kaixo,
Bai, auzoetako gune urbanoan bizi diren bizilagunek beren kuboa (materia organikoarentzat) eta beste frakzioak (ontzi arinak eta papera-kartoia) uzteko zintzilikailu propioa izango dute. Norberaren kubo marroiak eta pertxak kodigo bat izango dute eta beti toki berean utziko ditugu gure hondakinak.
Atez atekoaren asmoa ez da inor inoren zaborra miatzen ibiltzeko aukera ematea. Hemendik haratago, egun, herritarron osasuna berma dezakeen alternatiba bakarra da eta oso gogoan hartu behar dugu kontu hau.
Hala eta guztiz ere, miaketak arazo direla iruditzen bazaizu, bilketa kamioiaren ordutegira egoki zenezake zure hondakinak pertxara ateratzeko momentua eta, horrela, ahalik eta denbora gutxienean eduki zintzilik kalean.
Inspekzio eta isunez ere galdegin diguzu. Argitu nahi dizugu hasiera batean ez dela isunik izango. Lehen aipatu dugun kubo marroiko eta zintzilikailuko kodigo hori da jarraipena egitea ahalbidetzen duena eta, bizilagunen batek gaizki egingo balu, abisatu eta nola egin behar duen azalduko zaio.
Zure zalantzak argituko genituelakoan, jaso agur bero bat eta barkatu erantzunaren atzerapenagatik.
Eztabaidatze eta erabakitze prozesua aipatzen duzue. Baina zer eztabaidatuko dugu? Zein egunetan, zer zaborrak? Zergatik ez dugu eztabaidatzen sistema bera? Ados al gaude herritarrok sistema honekin? Prest al gaude zabor mota bakoitza egun jakinetan botatzea eta, bitartean, zabor hori etxean edukitzea? Zergatik atez ate? Zergatik xintxilikatu? Gu kontrolatzea al duzue helburua?
leire
Kaixo,
Udalak egungo hondakinen kudeaketa sistemak sortzen dizkigun osasun, ingurumen, ekonomia... arazoak konpontzeko alternatiba izan daitezkeen aukera ezberdinen diagnostikoa egin du eta berauen bideragarritasun tekniko nahiz ekonomikoa ere aztertu du. Ateratako ondorioen arabera, atez atekoa da bete beharreko baldintza guztiak (osasun eta ingurumenari dagozkienak, ekonomikoak eta legalak) betetzen dituen bakarra.
Atez ateko bilketaren gaineko eztabaidatze eta erabakitze prozesuaren helburua denon artean proiektua gorpuztea da eta hondakinak zein egunetan atera, zein maiztasunekin bildu, nola jaso (zintzilikatuta edo, beste proposamenik ateraz gero, hori ere kontuan izanda)... bezalako galderak bertatik ateratako iritzi eta ekarpenen baitan definituko dira.
Atez ateko hondakinen bilketa 2010eko udaberrian jarriko da martxan eta ordura arte denon artean egokituko dugu ongien datorkigun modua.
Bestalde, esan nahi dizugu, atez atekoaren helburua ez dela, inondik inora, herritarrok kontrolatzea. Oiartzuarrok gutako bakoitzak sortzen dituen hondakinetatik ahalik eta gehien birziklatzea da helburua.
Besterik gabe, jaso ezazu agur bero bat eta barkatu erantzunaren atzerapenagatik.
web orri honi blog antzeko bat falta zaio... udalak herritarren iritzia jaso beharko luke, sistema hau inposatu baino lehen. Eta, jakina, gure iritzia anonimoa balitz, askoz hobe...
jasone
Kaixo,
web orri hau herritarrek beren iritzi eta zalantzak azaltzeko tresna da, informazio bulegoa eta auzoz auzo egiten ari diren bilerekin batera. Hala ere, webgunean beste atalen bat edo jartzea egokia iruditzen bazaizu, proposatu lasai eta kontuan hartuko dugu.
Atez ateko bilketaren inguruan esan, hasierako txostena Mendi eta Ingurumen Komisioan aho batez onartua dagoela. Jakizu udalak, beste edozein irizpideren gainetik, herritarron osasunaren aldeko apustua egingo duela eta horregatik jo dela atez ateko bilketara. Mahai gaineko beste alternatibek osasun arazo larriak ekartzen dituzten tratamendu finalisten beharra dute, eta atez atekoak ez.
Besterik gabe, jaso ezazu agur bero bat eta barkatu erantzunaren atzerapenagatik.
Herritarren egin beharrak aipatzen dituzue beti, hau da: zein egunetan, zein lekuan eta zer utzi behar dugun. Eta, udalak egin beharrekoa? Jaso bai, eta? noiz? zer maiztasunakin? zenbat denboran egongo da guk utzitakoa poste batean zintzilik? euria egiten badu? beroa egiten badu? haizea egiten badu??? Eta, nora eramango dituzue guk utzitako zaborrak? berziklatuko al dira? non? zein prozesu erabilita?
joseba
Lehen puntuei erantzunez, herritar guztion artean erabaki behar dugu zein egunetan eta zenbateko maiztasunez jaso frakzio bakoitza, non utzi bizilagunok gure kubo edo poltsak, nola egin bilketa (egunez ala gauez)...
Udalak, egindako diagnostikoaren eta alternatiba ezberdinen bideragarritasun tekniko nahiz ekonomikoa aztertuta, atez ateko hondakinen bilketa proiektuaren oinarri bat aurkeztu du. Orain, herritarroi dagokigu sistema definitu eta gorpuztea. Izan ere, bihar bertan hasi eta abendua amaiera arte martxan izango den eztabaidatze eta erabakitze prozesuan gure zalantza, galdera eta ekarpen guztiak egin ahal izango ditugu. Horregatik, bertan parte hartu eta zure aportazio guztiak egitera animatzen zaitugu.
Zure galderaren bigarren zatian aipatzen duzunari erantzunez, atez ateko bilketatik jasotzen den frakzio bakoitzak bere tratamendu prozesua izango du. Materia organikoa Lapatx-era (Azpeitia) eramango da konpostatzera, ontzi arinak Urnietako plantara, beira Laudiokora eta papera-kartoia Lanbarrenera. Errefusa (aitatu berri ditugun frakzioetan jaso ezin ditugun hondakinak) zabortegira eramango dugu. Hala eta guztiz ere, gogoan izan behar da errefusa honek ez duela zer ikusirik orain zabortegietara botatzen dugunarekin. Askoz inerteagoa izango da (ia ez du hondakin organikorik izango...) eta, beraz, kutsadura arazoak ere ez dira hain larriak izango. Jakizu, honetaz guztiaz gain, Udalak frakzio hau gero eta gehiago murrizteko neurriak hartzeko asmoa duela atez ateko bilketan gerora etorriko diren faseetan.
Besterik gabe, zure zalantzak argituko genituelakoan, beste bat arte.
Kaixo,
Gure enpresa Oiartzungo Ugaldetxoko Mamut eraikinean kokatuta dago eta gaur egun, enpresentzako San Markos-eko Mankomunitateak eskaintzen duen zerbitzuak honako hondakinak biltzen ditu: papera-kartoia eta gainerako. Hau da, nahiz eta bulegoetan ere beste hondakin frakzio batzuk sortu (ontziak eta plastikoak, esaterako), ez dago, adibidez edukiontzi horirik. Hori dela eta, atez ateko bilketa industria guneetan aurrera eramatea aurreikusten al da? Izan ere, papera ez da birzikla daitekeen hondakin mota bakarra Mamuteko enpresen bulegoetan (nahiz eta baden handiena kopuruan).
Edurne
Hala da, gaur egun poligonoetan atez ateko bilketa egin, egiten da, baina jasotze-sistema honek ez ditu frakzio guztiak bere gain hartzen.
San Markoseko Mankomunitatea arduratzen da industrialde zein bestelako enpresen hondakinen bilketaz eta, oraingoz, funtzionamendu honekin jarraituko da. Honek esan nahi du Oiartzungo Udala etxez etxeko (erdiguneko nahiz landa eremuko etxebizitzak) eta poligonoetan ez dauden komertzio, jatetxe eta tabernetako hondakinen bilketaz arduratuko dela, eta San Markoseko Mankomunitatea izango dela zuei zerbitzua ematen jarraituko duena.
Hala ere, jakizue, Udalak badakiela gaur egun industrialde eta bestelako enpresetan hondakinak ez direla behar hainbat frakziotan jasotzen. Horregatik, hau guztia kontuan hartua du atez ateko hondakinen bilketaren bigarren faserako.
Zuen zalantza argituko genuelakoan, hurrengo bat arte.
Kaixo, Agenda arazoak tarteko, ezin dut niri dagokidan bilerara joan. Joan naiteke beste auzo bateko bilerara? Informazio berdina emango da bilera guztietan?
joana
Bai, noski Joana, atez ateko bilketaren inguruko informazio beretsua emango da bilera guztietan. Auzorik auzo eztabaidatu beharreko konturik ere izango da, baina horiek entzutea ere komeni da.
Atez ateko bilketa kontu berria da Oiartzunen, eta denoi sortzen zaizkigu zalantzak. Nola antolatu behar dut sukaldea? Nora bota behar dut hondakin hau eta nora hango hura?…
Kontu horiek guztiak argitzeko asmoz, atez atekoari buruzko tailer praktikoak antolatu dituzte Oiartzun ke?, Eguzki eta Oiartzungo Agenda21 taldeek. Datorren maiatzaren 18 eta 20an izango dira tailerrak arratsaldeko 19:00tik aurrera, Manuel Lekuona liburutegian.
Usurbildik etorriko dira beren esperientziak kontatu eta urtebetean ikasitakoa partekatzera. Herritarrentzat, merkatari nahiz ostalarientzat eta elkarteetako bazkideentzat pentsatu eta antolatu dituzte tailer praktiko horiek. “Guztiok ikasi behar dugu, eta tailer hauek guztiontzat interesgarriak izango direlakoan gaudeâ€, adierazi dute antolatzaileek. Horregatik, oiartzuar guztiei egin diete tailer horietan parte hartzeko deia.Â
2 iruzkin