Atez ateko bilketa martxan jartzeak ahalbidetu du beherakada hori

Atez ateko bilketa martxan jarri zenetik bost hilabete pasatu diren honetan, Oiartzungo Udalak baditu lehenengo datu ofizialak eskura: hilabete hauetan, milioi bat kilo hondakin gutxiago bidalu du Oiartzunek zabortegira. Udala harro eta pozik dago datuak ezin hobeak direlako. Datu horiek halakoak izan badira, argi dugu herritarrei esker izan dela: oiartzuarrek badute harro egoteko motiborik eta zorionak luzatzen dizkiegu Udaletik.

Iruzkina gehitu

2009ko ekainean hondakinen %30.7a bildu zen gaika eta 2010eko ekainean, berriz, %82.7a

Oiartzun pasa den maiatzaren 23an hasi zen hondakinak atez ate biltzen eta jada bere hondakinen %80a baino gehiago birziklatzen du. Hala diote Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketarako Partzuergotik, Sanmarko Mankomunitatetik, Ecovidriotik eta Urnieta zein Martuteneko plantetatik jasotako datu ofizialek.Grafikoa1

Lehen emaitzak izan arren, lortutakoak Oiartzungo Udalaren aurreikuspenak bete eta gainditu ditu. Astez asteko datuak egonkortzen ari dira eta esanguratsuak dira: hondakinak atez ate biltzen hasiz geroztik, 52 puntuko jauzia egin du Oiartzunek birziklapenean. Atez ate biltzen diren hondakin atal guztien birziklapen- eta garbitasun-mailak gora egin du orduz geroztik. 

 

Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu

Iruzkina gehitu

Goizeko 11:00tik aurrera, hemendik jarraitu ahal izango da emaitzen prentsaurrekoa.

Iruzkina gehitu

Halaxe dirudi behinik behin. Leku askotan ari dira baserriko esnea saltzeko makinak jartzen eta arrakastatsua izaten ari da esperientzia; Oiartzunen bai, behintzat.

esne makina konparaketa copia

Ordutegirik gabe, edonor nahi duen orduan joan daiteke kalitatezko baserriko esnea erostera. Erosoa da, eta herritarrek eskertzen dute hori. Eskura egoteaz aparte, esne tetrabrick mordoa ekiditeko ere balio du. Izan ere, egunean 150 litro saltzen direla kontuan izanik, astean 1050 eta hilean 4200 tetrabrick ekiditea lortzen da.

Atez atekoa martxan jarri berria den honetan, gure hondakinak ondo sailkatzeaz gain, ahalik eta hondakin gutxien sortzen ere saiatu behar dugu. Esne makina da horren adibide; elkarlanean inori kalterik egin gabe proiektu politak aurrera atera daitezkeenaren adibide, alegia.

Iruzkina gehitu

Oiartzunen atez ate 5220 kilo materia organiko bildu dira gau batean. Azpeitian, berriz, 4363 kilo jasotzen dituzte hamabost egunean 5. edukiontziarekin 

Emaitza bikainak lortu dituzte oiartzuarrek hondakinak atez ate biltzen hasi eta lehen egunetan. Igande gauean 1300 kilo materia organiko bildu zuten biltzaileek eta asteazken gauean, berriz, 5220 kilo; igandean bildutakoaren laukoitza, alegia. Ontzi arinen bilketak ere goranzko bidea hartu du: astelehenean 1000 kilo bildu ziren eta ostegunean, aldiz, 2060. Asteartean 3120 kilo paper eta kartoi bildu ziren. 

100526 biltzaileak organikoa web

Oiartzungo Udala oso pozik dago orain arte lortutako emaitzekin. “Herritarrak hasiera-hasieratik hasi dira gauzak behar bezala egiten eta biltzaileak ere normaltasun osoz ari dira lanean”, adierazi dute udal teknikariek. Aitor Etxeberriak alkateak oiartzuar oro zoriondu nahi izan du. Izan ere, “norberaren asmo onaz eta denon elkarlanaz jada frogatu dugu atez atekoaren eraginkortasuna”.

 Oiartzunek 9945 biztanle ditu eta gau batean atez ate, Azpeitiak 14054 biztanlerekin 5.edukiontzian hamabost egunean baino materia organiko gehiago bildu du. Udal teknikariek jakinarazi dutenez, kalitate oso oneko materia organikoa bildu da, bai igandean eta bai asteazkenean. Oiartzungo 650 familiak beren kabuz kudeatzen dituzte beren hondar organikoak. Datu horien arabera, egunean 622 kilo materia organiko autokonpostatzen da eta bertatik ongarria lortzen dute etxean konpostatzen duten familiek. Udalak ez du gasturik autokonpostatzen den materia organiko hori jasotzen eta tratatzen. Orain aste bete, materia organiko hori guztia zabortegira eramaten zen eta osasun zein ingurumen arazoak besterik ez zituen sortzen bertan. Orain, konpostatu eta ongarria lortuko da hondar organiko horietatik; izan konposta plantan edo izan norberak bere etxean.

  Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu

Emaitza onak, kontenedore guztiak erretiratu gabe egonik eta 650 familia autokonpostatzaile izanik 

Atzo gaueko 22:00an jarri zen abian hondakinen atez ateko bilketa Oiartzunen eta udalean gustura daude “bilketarekin berarekin eta lortutako emaitzekin”. Biltzaileak normaltasun osoz aritu dira lanean eta “kalitate oneko” 1300 kilo materia organiko bildu dute. 

100523 elizalde1_2

Herriko kontenedore guztiak erretiratu gabeak direla kontuan izanik eta Oiartzungo 650 familiak beren materia organikoa beren kabuz kudeatuko dutela jakinda, udala gustura dago herritarrek eman duten erantzunarekin. Izan ere, edukiontziak eskura izanda, atzo gauean oraindik egon bazegoen zaborpoltsa kontenedorera botatzeko aukera. Herritar askok, ordea, beren kubo marroia “txukun eta egoki” zintzilikailuan uztea aukeratu zuen. Gaur eta bihar jasoko dituzte kontenedore guztiak herriko kaleetatik, eta bihartik aurrera Oiartzungo karriketan beirarentzako iglu berdea soilik egongo da.  

Hobekuntzak, gaurtik bertatik hasita 

“Atez ateko bilketa sistema malgua da eta hobekuntzarako aukerak baditu”. Bilketa sistema berriari ekitea da lehen pausoa, eta hemendik aurrera atez atekoa doitzen joatea da udalaren helburua; “herritarren beharretara gero eta gehiago egokitu eta emaitzak hobetzeko”. 

Gaurtik bertatik hasi da Oiartzungo Udala bide hori jorratzen. Bart arratseko bilketaren ostean izan diren jazoerak (20 eskas guztira) jada konponduta daude, eta bide honetatik jarraituz “gero eta zerbitzu hobea” eskaini nahi die herritarrei udalak. Beren hondakinak biltzeko garaian arazoren bat izanez gero, horren berri emateko eskatu diete atez ateko informazio bulegotik herritar guztiei.

Iruzkina gehitu

Emaitza bikainak lortu ditu atez atekoak lehen astean Hernanin. Igande gauean 3.500 kilo gai organiko jaso ziren. Asteazkenean berriz 11.100 kilo. Astelehenean 2.800 kilo ontzi arin eta ostegunean 3.920. Asteartean 3.540 kilo paper/kartoi jaso ziren. Hernaniko Udalak 10 biltzaile kontratatu ditu bilketa egiteko eta gauez jasotzen dituzte hondakinak. 

100516 hernani datuak kuadroa

Izaskun Txintxurreta ingurumen zinegotziaren arabera “irtenbidea aurkitu diogu hondakinen arazoari. Herritarrak lehen egunetik hasi dira hondakinak behar bezala ateratzen. Pozik gaude eta eskerrak eman nahi dizkiogu jende guztiari, oso ondo egiten ari direlako”. 

Asteazkenean 11.100 kilo organiko jasotzeak erakusten du atez atekoak Hernanin hasieratik izan duen arrakasta. Konparazio baterako, Hernanik egun bakarrean jaso du Zarautzek hilabetean jasotzen duena (11.023 kilo) baino gehiago eta Aretxabaletak hilabetean jasotzen duenaren (5.875 kilo) bikoitza. 

Atez atekoa martxan jarri eta hirugarren egunerako horrelako emaitzak lortzeak erakusten du atez atekora moldatzea erraza dela eta ahalegin txiki batekin sekulako jauzia eman daitekeela birziklatzen den hondakin kopuruan.

Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu

1.orrialdea123Hurrengoa »