100217 zintzilikailuen epeaDatorren ostirala da (otsailak 19) ekarpenak egiteko azken eguna. Lehengo otsailaren 8an ireki zen zintzilikailuen gaineko udal proposamenak ezagutu eta herritarrek horri buruzko beren ekarpenak egiteko epea.

Azken aste eta erdi honetan jende ugari pasatu da informazio bulegotik, eta bertako hiru teknikariak buru-belarri dabiltza guztien iritziak jaso eta, ahal den kasuetan, udal proposamenak horretara egokitzen. Herritarren proposamenak lagungarriak izaten ari direnez, bulegoko teknikariek “oraindik hona gerturatu ez diren auzotarrak bertaratzera animatu nahi ditugu”.

Iruzkina gehitu

ORIO_hGaurko Urola Kostako Hitza egunkarian azaldu denez, Orio atez ateko hondakinen bilketa sistema aztertzen ari da.

Azaroko udalbatzarrean udalerriko hondakinak ez erretzeko eskaria egin zuten eta mozioaren alde bozkatu zuten EAJ eta PSOE ez beste alderdi guztietako ordezkariek. Orduz geroztik, beste egitasmo batzuen artean,  Usurbilgo esperientzia ezagutzen izan dira hainbat udal ordezkari.

 Leire Zinkunegi ingurumen teknikariak (ANV) azaldu duenez, “gure asmoa atez ateko sistemaren aldeko gehiengoa lortzea da, Orion, eta Gipuzkoa osoan orokorrean, errauste plantarik martxan jar ez dezaten”.

2 iruzkin

sidneySidney, Jakarta, Taipei, San Francisco (Kalifornia – AEB), Seattle (AEB), Halifax (Kanada), Boulder (Kolorado – AEB), Ontario (Kanada), Markham (Totonto – Kanada) dira, beste hainbaten artean, mundu osoan zehar beren hondakinak kudeatzeko sistema desberdinak erabiltzen dituztenak. Baliabideak era askotakoak bezain berritzaileak dira, baina denen helburua bat eta bakarra: hondakinak gutxitzea, berrerabiltzea eta ahalik eta gehien birziklatzea.

Iruzkina gehitu

zintzilikailuak2Oiartzungo Udalak badu hondakinak atez ate biltzen hasteko etxe atarietan jarriko diren zintzilikailuen kokapen-proposamena. Irizpide teknikoetan oinarrituta, etxe atari bakoitzerako proiektu bana landu du, eta herritarrek gaurtik otsailaren 19ra arteko epea dute proposamenak ezagutu eta ekarpenak egiteko. Hala nahi duena, Done Eztebe plazako atez ateko informazio bulegotik pasa liteke 09:00tik 13:30era eta 15:30etik 19:00ra. 

Bizilagun bat baino gehiago diren etxeetako lehendakari eta administrariek eskutitza jaso dute, honen guztiaren berri izan dezaten. Helburua udal proposamenak ezagutu eta bizilagun guztien artean adostutako ekarpenak egitea da. Etxebakarren kasuan, norberak bere kabuz egin dezake proposamena ezagutu eta aportazioak egiteko bidea. 

Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu

Datorren udaberritik aurrera gastronomia- elkarteetan ere hondakinak atez ate biltzen hasiko da Oiartzungo Udala. Jada martxan diren esperientziak bertatik bertara ezagutzeko asmoz, Artaso, Girizia, Aldeguna, Ibargain, Zelai Taldea eta Iturri Berri-ko bazkideak Usurbilen izan ziren pasa den larunbatean. Usurbilgo Udaleko ordezkariak lagunduta, Andazpe gastronomia-elkarteko funtzionamendua ezagutzeko aukera izan zuten.

100130 elkarteak usurbilenEtxebizitzetan ez bezala, elkarteek bazkide mordoa izaten dute eta horien guztien koordinazio egokia behar da hondakinak atez ate txukun biltzen hasteko. Andazpe elkarteko ordezkariak esan bezala, “egia da antolaketa aldetik aldaketak egin behar direla, baina erraz egokitzeko moduko sistema da atez atekoa”. Beren kasuan, hondakin bakoitza zein frakzioren parte den azaltzen duten karteltxoak jarri dituzte kuboen alboan, eta adostutako bazkide bat arduratzen da egoki sailkatutako hondakin horiek atarira ateratzeaz. 

Oiartzungo udal teknikariak hasiak dira herriko elkarteen behar eta zalantzak jasotzen. Lokalek dituzten aukerak ezagututa eta bazkideen iritzi nahiz ikuspuntuak entzunda, Udalak elkarte bakoitzari bere beharretara ongien egokitzen den zerbitzu-proposamena egingo dio.

Iruzkina gehitu

Argiako azala 100131Aste honetako Argia aldizkarian atez atekoaren gaineko erreportaia idatzi du Urko Apaolaza kazetariak. Herri handi nahiz txikietarako baliagarria den sistema eta kolore politikorik behar ez lukeen egitasmoa moduan definitzen du atez atekoa. Luze eta zabal hitz egiten Europan zehar martxan diren esperientziez eta, nahi izanez gero, hemen duzue erreportaia osoa irakurtzeko aukera.  

Iruzkin bat

100_1504 capannoriCapannori Italia iparraldean dagoen 45.700 biztanleko hirigunea da. Toskanako eskualdean dagoen herri honek 2007an hartu zuen “Zero Zabor” (Zero Waste) ekimenari heltzeko konpromiso ofiziala eta orduz geroztik bide honi ekin eta jarraitzeko hainbat pauso eman dituzte. Horietako bat da hondakinen atez ateko bilketa. Hemen duzue Rossano Ercolini irakasleak esperientzia azalduz landutako aurkezpena: “Picture of Zero Waste Italian Activities”.

Etorkizuneko erronkei helduta, hurrengo urtarrilaren 23an ikerketa zentru bat martxan jartzekotan dira. Birziklagarriak ez diren materialen erabilera murrizteko iniziatibak garatzeko helburua du eta ezaugarri hauek dituen bakarra izango da Italia osoan.

Iruzkina gehitu

Hernani eta Oiartzungo jubilatuak Usurbilen izan dira atez atekoa bertatik bertara ikusten. Gaur, astelehena, organikoa tokatzen zen eta zintzilikarioak kubo marroiez jantzita topatu dituzte. Kaleak garbi eta txukun, eta usainik ez.

100104 erretiratuak bisita1

Goizeko 9:30etan Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak egin die agurra. Atez atekoarekin lortu dituzten emaitzen berri eman ostean, usurbildarrek ere zalantza asko zituzten fasea pasa dutela, eta Hernaniko eta Oiartzungo bizilagunak ere atez atekora erraz asko moldatuko direla esan du.

Ondoren kalez kale ibili dira erretiratuak kuboak eta zintzilikarioak ikusten. Larrialdi gunea eta garbigunea ere bisitatu dituzte. Goiza ederra izan arren hotza ere atzean geratzen ez zenez, 11ak alderako bulegoan sartu dira, babes bila. Han hamaiketako txiki bat zuten zain. 

  Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu