Iruzkina gehitu

YouTube Preview ImageKubo marroian biltzen diren hondar organikoak Azpeitiko “Lapatx” konposta plantara eramaten dira; hangoa baita Gipuzkoa osoan dagoen konposta planta bakarra. Materia organiko horretatik ongarria lortzen dute bertan.

Bideoan, atzo (asteazkena) bildutako materia organikoa “Lapatx”-en nola hustu duten azaltzen da. Materia organiko hori guztia konposta makinan sartzen dute eta bertatik lurra aberasteko ongarria lortzen da.

Iruzkina gehitu

Atzoko eguna emankorra izan zen; gauza mordoa dugu kontatzeko.

Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako ikasleek hondakinen gaia jorratu dute aurtengo ikasturtean Agenda21-en bitartez, eta atzo Aitor Etxeberria alkateari eta Jon Kortajarena teknikariari beren ondorio eta proposamenak aurkeztu zizkieten udaletxean.

Ikasleeak jakitun dira hondakinen arazoaren larritasunaz, eta ulertzen dute udalak hondakinak biltzeko sistema aldatzeko hartutako erabakia. Beraiek ere beren hondar alea jartzeko prest daude eta horregatik, “gurasoei lagunduko diegu hondakinak egoki sailkatzen eta ahal dugunak konposta egingo dugu gure hondar organikoekin”.

Alkateak beren proposamenak eta ondorioak jakanarazi izana eskertu zieten. Finean, “atez ateko bilketa etorkizuneko apustua da, eta zuek zarete herri honen etorkizuna”. Bide beretik jarraitzeko eskatu zien Etxeberriak ikasleei, “zuek erakusten baitiezue askotan gurasoei hondakinak egoki sailkatzen”. Ikusi bideoa

100526 destruktora

Ikasleek udal ordezkariek izan zuten bileraz gain, atez ateko informazio bulegoko teknikariek paperarentzako birringailua jarri dute Manuel Lekuona bibliotekan. Herritarren eskaerari jarraiki, konfidentzialak diren dokumentuak paperetara bota aurretik birrindu ahal izateko jarri da eta herritar ororen eskura dago.

Baina oraindik badago gehiago, atez atekoaren bidean beste pauso bat gehiago eman dugu: Orioko Udalak ere bat egin du Usurbilgo Itunarekin; errauste-plantarentzat sei urteko moratoriarekin eta Usurbilgo hondakinak biltzeko eredua (orain Hernani eta Oiartzungoa ere badena) eraginkorra dela esatearekin, alegia. 

Iruzkina gehitu

YouTube Preview ImageAstearte, asteazken eta ostiraletan bilketa zerbitzu gehigarriak izango dituzte merkatari eta ostalariek. Beraz, asteko hiru egunetan goizez eta gauez ibiliko dira bilketa lanetan; lehenik komertzioetan eta gauez etxeko ohiko zerbitzuan.

Asteartetan, goizez organikoa biltzen zaie merkatari eta ostalariei (asteazkenetan errefusa eta ostiraletan papera), gauez papera eta kartoia jasotzen dira. Gaueko bilketaren bideoan ageri denez, plastikozko poltsetan ateratako papera bereizi egiten du biltzaileak eta pixoihal nahiz konpresak ere beste ontzi batean botatzen ditu.

Iruzkina gehitu

Txukun ari gara

YouTube Preview ImageAtzo gauean, bilketaren bigarren egunean, ontzi arinak bildu ziren. Datu ofizialen zain, kamioian ibili ziren teknikariak “material dezente eta kalitate onekoa” bildu zela esan dute.

Honez gain, gaua aprobetxatu eta herriko aportazio eta larrialdi guneak ere bisitatu genituen. Txukun-txukunak daude eta kontenedore barruko hondakinak ere egoki sailkatuta daude.Ikusi hemen argazkiak

Iruzkina gehitu

YouTube Preview ImageTxukuna eta garbia. Horrela zegoen atzo Oiartzungo plaza kubo marroiak zintzilikailuetan jarrita.

Iruzkina gehitu

YouTube Preview ImageElizalde auzoko “Beheko Plaza”n atzo gauean hartutako irudiak dira honakoak.

Iruzkina gehitu

Lehenengo kubo marroiak

Ikusi auzoz auzoko lehenengo kubo marroien argazkiak.

Iruzkina gehitu

1.orrialdea123Hurrengoa »