YouTube Preview ImageHeldu da atez atekoa Hernanira. Atzo eguerdian ongietorria eman zioten Porrotx pailazoarekin eta gauean materia organikoa biltzen hasi ziren udaletxeko langileak.

Iruzkin bat

Kataluniako TV3 telebista lokalak etxeko konpostari buruzko erreportaia bat bota zuen atzo “Espai Terra” programaren barne. Oso interesgarria da etxean konpostatzen dutenentzat, baita konpostari buruzko informazioa nahi duen ororentzat ere.

Ikusi bideoa

Iruzkina gehitu

Atez ateko bilketa, herritarren lana eta kontzientziazioa, errauste-planta, moratoria, herri-kontsulta,… Dena dago lotuta. Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkatea hari horiekin guztiekin sarea josten saiatu zen pasa den ostiralean Info7 irratian egin zioten elkarrizketan.

Iruzkina gehitu

sidneySidney, Jakarta, Taipei, San Francisco (Kalifornia – AEB), Seattle (AEB), Halifax (Kanada), Boulder (Kolorado – AEB), Ontario (Kanada), Markham (Totonto – Kanada) dira, beste hainbaten artean, mundu osoan zehar beren hondakinak kudeatzeko sistema desberdinak erabiltzen dituztenak. Baliabideak era askotakoak bezain berritzaileak dira, baina denen helburua bat eta bakarra: hondakinak gutxitzea, berrerabiltzea eta ahalik eta gehien birziklatzea.

Iruzkina gehitu

“No a la incineración” webgunean errausketak gure osasunean dituen kalteen gaineko hainbat ikerketa zientifiko ageri dira. Guri oso interesgarriak iruditu zaizkigu eta gure webguneko “ikasi: dokumentuak” atalean ere jarri ditugu, hala nahi duenak eskura izan ditzan.

Iruzkin bat

Planeta bat eta bakarra dugu, eta gutako bakoitza bat eta bakarra gara. Annie Leonard-ek egungo kontsumo sistemaren gainbehera azaltzen digu honako bideo honetan. YouTube Preview Image

Iruzkina gehitu

xabiermikel-errekondo320Kirolaz, politikaz eta, beste hainbat gaien artean, Usurbilgo atez atekoaren gainean ere hitz egiten du

Irakurri hemen elkarrizketa osoa. 

Oharra: argazki hau Argia aldizkarian argitaratu da.

Iruzkina gehitu

“Lego”ren azken bertsioa

YouTube Preview Image Beirazko eta plastikozko botilek hamaika erabilera izan ditzakete! Ikusi, ikusi honako bideo hau.

Iruzkina gehitu