Akats bat egon da egunean, astean eta hilabetean ekiditen diren tetrabrick kopuruan. Zuzendu dira datuak. Barkatu eragozpenak.

Iruzkina gehitu

…oinarrizkoa da hezkuntzak pertsonon izaera eta jokatzeko modua eraikitzeko garaian duen garrantzia. Oinez, idazten, irakurtzen… ikasten dugun bezala, hondakinak egoki eta zentzuz tratatzen ere ikasi egiten da; eta ez da inoiz ahazten.

Eskolak horretan duen eragina begi bistakoa da, eta ikastetxe eta irakasleen ardura ere bada hondakinen gaia ikasleekin lantzea. Esan gabe doa gurasoen lana ezinbestekoa eta behar-beharrezkoa dela.

“Hondakinak hezkuntzan” izena du Maider Iantzi kazetaria pasa den apirilaren 23an Gaur8 astekarian argitaratu zuen erreportaiak. Bertan, Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Herri Eskolan hondakinen gaia nola lantzen duten azaltzen dute Sorkunde Lekuonak eta Arantza Elortzak; bi ikastetxeetako zuzendariek.

Iruzkina gehitu

Hemen aukera ederra! Datorren apirilaren 28an, eguerdiko 12:00an, elkarrizketa digitala egingo diote Aitor Etxeberria alkateari Oarsoaldeko Hitzan.

Hemen duzue aldez aurretik galderak egiteko aukera. Eta nahi izanez gero, zuzen-zuzenean ere izango duzue horretarako aukera datorren asteazkenean, apirilaren 28an.

Iruzkina gehitu

Zabortegiak: bai ala bai

Izenburu hau jarri dio José Luis Paulín Seijas medikuak azkena idatzi duen iritzi artikuluari. Oiartzun ke?-ko kide ere bada eta bere iritzi artikuluan atez atekoak ez ezik errauste-plantak ere zabortegi bat behar duela dio. Zabortegiaren izaeran dago aldea: atez atekoak inerteen arriskurik gabeko errefusategi bat behar du eta erraustegiak, aldiz, sortutako errautsak pilatzeko zabortegi toxiko bat.

Gehiago irakurri

Iruzkin bat

Oihan Ostolaza ekonomilari oiartzuarrak atez atekoaren gaineko analisi ekonomikoa egin du Oarsoaldeko Hitzan.

Osasun eta ingurumen ikuspegitik ez ezik, alor ekonomikotik ere atez ateko bilketa bideragarria eta egungo 4 kontenedoreko sistema baino ekonomikoagoa dela ondorioztatu du ekonomilariak.

Oihan ostolaza ekonomiarenkz.eu

Gakoa hondakinen bilketan bertan eta sortutako errefusa kantitatean dago. Egia da bilketa nekezagoa dela, hondakinak puntu gehiagotan bildu behar baitira. Gauzak horrela, egungo 4 edukiontzien sistema baino 276.000€ garestiagoa da atez atekoaren bilketa. Hala ere, kontuan izan behar da 5 lanpostu sortuko dituela eta egungo krisi egoeran, ez da berri txarra.

Bilketa bera garestiagoa izango den arren, errefusagatik ordaindu beharrekoa 358.410€ merketuko da. Izan ere, birziklapen-maila igo egingo da eta, beraz, errefusa askoz gutxiago sortuko dugunez, errefusagatik ordaindu beharrekoa ere nabarmen merketuko da.

Oinarrizko bi puntu hauez gain, badira bestelako diru partida batzuk ere. Horien artean daude materia organikoaren tratamendu gastuak (100.000€) eta Oiartzungo Udalak hondakinak birziklatzeagatik jasoko dituen diru sarrerak (102.960€). Kontuan izan behar dugu udalak hondakinen bilketa eta tratamendu eskumenak berreskuratuko dituela eta orain arte jasotzen ez zituen diru-sarrerak jasoko dituela birziklagarriak diren hondakinengatik.

datu ekonomikoak kuadroak eguneratua2 eusk

Kontuak ateraz gero, urtero 85.370€ko diferentzia aterako da atez atekoaren alde. Diferentzia honek etorkizunean gora egitea espero da, errefusaren tratamendua gero eta garestiagoa izango baita.

5 edukiontzien sistemaz ere aipua egiten du Ostolazak. Bere hitzetan, ez da atez ateko bilketa baino merkeagoa: bilketa 4 kontenedoreen sistema baino garestiagoa da, materia organikoaren tratamendu gastuak ere baditu, eta, printzipioz, ez du diru-sarrerarik izango eta ez du lanposturik sortuko. Honez gain, sistema honek ez du errauste-planta ekidingo. Atez atekoak lortuko du hori eta horretan datza bi sistema horien diferentzia nagusia.

Oharra: argazki hau www.ekonomiakz.ue webgunean argitaratua dago 

Iruzkina gehitu

OMEren (Osasunaren Mundu Erakundea) arabera, munduan hiltzen diren 10 milio haurretik 3 ingurumen-arrazoiengatik zentzen da. Horrelako datu eta egoera kezkagarriak aztertu eta konponbidean jartze aldera, datorren martxoaren 10etik 12ra Ingurumen eta Osasunaren Gaineko 5. Ministro Biltzarra ospatuko dute Parman (Italian).

Batzar honen kontura, Aser García Radak horri guztiari buruzko bere gogoetak egin ditu El País egunkarian.

Iruzkina gehitu

100214 eragileak usurbilDatorren otsailaren 20an, larunbata, hala nahi duen oro Usurbilgo atez atekoa ezagutzera gonbidatuta dago. Goizeko 11:00an jarri dute zita Frontoian. Izena atezatedudipe@gmail.com helbidean eman behar da, eta horretarako epea bihar eguerdiko ordubietan bukatzen da. 

Iruzkina gehitu

“Birikak”

pello_zubiria_txikiBirikak. Hori gabe nekez helduko gara inora. Burusoil, miope zein, zital xamarra izanda, hanka edo besorik gabe bizi gaitezke; baina birikarik gabe alferrikakoak ditugu gainontzeko guztiak.

Pello Zubiria kazetariak bere aita zenaren eta osaba Eustakioren esperientziak kontatu zituen atzoko Euskadi Irratiko “Albiste Faktoria”-ako iritzi tartean eta Argia aldizkariko bere blogean. Orain, silikosi eta amiantoaren erreleboa errauste-plantak hartu nahi duen honetan, birikak behar ditugu horren aurka gure ahotsa sendo eta ozen entzun dadin; behin gaixotuta alferrik izango baititugu.

Oharra: argazki hau www.argia.com webgunean argitaratua dago.

Iruzkina gehitu

1.orrialdea123Hurrengoa »