Izenburu hau jarri dio Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak atzo Berria egunkarian argitaratu zuen iritzi arikuluari. Pasa den astean erraustegiaren gaineko sei urteko moratoria eskatu zion publikoki Gipuzkoako Foru Aldundiari eta horretaz dihardu bere idatzian. Hainbat pisuzko arrazoi jartzen ditu mahai gainean atez atekoarentzat, usurbildarrentzat eta gipuzkoar guztientzat aukera osasuntsu bat eskatzeko; oraindik aukeran baikaude.

Iruzkina gehitu

oiartzunkeErrauskailua guztion ahotan bolo-bolo dabilen honetan eta Oiartzungo Udala hondakinak atez ate biltzen hastear dela, José Luis Paulín Seijas medikuak orain 7 urte Oiartzungo osasun arloko ia 50 langilek erraustegiaren aurka sinatutako manifestua berrargitaratu du Berria egunkarian.

Orain zortzi urte Txingudin eraiki nahi izan zen errauskailuaren aurka,Gipuzkoako ia 500 sendagile eta erizainek manifestu bat sinatu zuten. ”Oiartzun ke?”k Oiartzungo errealitatera egokitu zuen eta harrera zabala izan zuen herriko osasun arloko langileen artean. Bere asmoa oiartzuar guztiek manifestu hau eskura izatea da eta gure webguneko “Ikasi: dokumentuak” atalean jarri dugu.

Errauskailuak herritarren osasunerako dakartzan kalteak ezagututa, “Oiartzun ke?”k eta Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformak atez atekoaren aldeko apustua egiten dutela dio sendagileak. Izan ere, egiaztatuta dago birziklatze eta berrerabiltze mailarik altuenak lortzen dituen eta osasun zein ingurumenarekiko adeitsua den sistema dela.

Hala ere, Gipuzkoako Administrazioaren asmoen aurka, atez atekoan eredu izateagatik ez ezik erraustegiaren aurka ere borroka egin behar dugula dio. Horregatik, Soriako herri txiki bateko sarreran irakurritako esaldi batekin bukatu nahi izan du bere idatzia: “Bizitza leku arriskutsua da, ez gaizkia egiten duten pertsonengatik, gertaerei eserita begiratzen dietenengatik baizik”

Iruzkin bat

“Separar la basura”

logo-el-paisValladolid aldeko Pedro Serrano Martínez-ek izenburu honekin kaleratu du bere iritzi artikulua El País egunkarian.

Esaten ari garen moduan, hondakinena denon arazoa da; Oiartzun eta Euskal Herriko mugak gainditzen dituen arazo eta ardura da hondakinena. 

Iruzkina gehitu

karlos ibarguren2“Atez ate osasuna banatzen” izenburupean, Karlos Ibarguren Olalde mediku oiartzuarrak iritzi artikulua argitaratu du.

Atez atekoaz dihardu eta ondorengo lerroetan duzue oso-osorik. Hala nahi duenak, hemen du irakurri eta bere iritzia ere emateko aukera.

Oharra: erabilitako argazkia www2.deia.com webgunean argitaratua dago.

Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu

Urte berri osasuntsu on!

“Oiartzun, osasuna atez ate” lelopean, Oiartzungo Udalak eta atez ateko informazio bulegoak osasuna opa dizue herritar guztiei.

Iruzkina gehitu

Zorionak eta urte berri on!

19272_218226950741_155083970741_2926375_4384588_n

Iruzkina gehitu

Herritarrek esan bezala, webgune honetako galderen atalak arazo batzuk izan ditu. Konponduta daude eta berriro ere herritarren galdera, iritzi eta ekarpenak jasotzeko prest dago. Barkatu eragozpenak.

Iruzkina gehitu

bideo peio lozanoHemen dugu Peio Lozano ingurumen-antolaketan aditua den irakaslearen hitzaldia. Hainbat medikuren ekarpenekin osatzen du bere ponentzia. 6 kapitulutan banatuta dago (1, 2, 3, 4, 5, 6) hitzaldiaren bideoa.

 

Iruzkina gehitu