Atzo Gurutzen bildu ginen

Atzo, Bizardia elkartean, gurutzetarren txanda izan zen.

091117 gurutzeko bilera

Atez ateko bilketaren funtzionamendua esplikatzerakoan, jendeak bere dudak azaldu zituen 5. kontenedorearen inguruan. Gaur egungo sistemari 5. kontenedorea (organikoa selektiboki biltzeko erabiltzen dena) eta kontrol gehiago aplikatuz gero, atez atekoa beharrezkoa ez dela planteatu zen. Hala ere, Udalaren hitzetan, kontuan izan behar dira honek dakartzan zailtasunak.

 

 

5. kontenedorearekin, batez beste, materia organikoaren %35a birziklatzen da eta atez atekoarekin bikoitza. Izan ere, kontenedore marroia jarrita ere, dena irensten duen edukiontzi grisak hor jarraituko du eta, anonimotasunagatik, honen guztiaren kontrola eramatea oso zaila da. Egoera honetan, udaleko ordezkariek azaldu bezala, herritarron osasuna kaltetzen duten tratamendu finalistak beharrezko izaten jarraitzen dute eta horregatik egin da atez atekoaren aldeko apustua.

Bakarko etxe eta gune berdea duten etxebizitza asko dagoen auzoa izanik, autokonpostaz ere hitz egin zen. Ekimen honetan parte hartzen duenak hobaria izango du bere zabor-tasan (ez baitzaio materia organikoa bilduko) eta auzotarrak konpostatzera animatu nahi izan ziren.

Etiketa(k): , , , , , , ,
Saila(k): Berriak, Funtzionamendua, Parte-hartzea

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu