Badator zintzilikailuak jartzeko ordua… eta herritarrek badute zer esanik

zintzilikailuak2Oiartzungo Udalak badu hondakinak atez ate biltzen hasteko etxe atarietan jarriko diren zintzilikailuen kokapen-proposamena. Irizpide teknikoetan oinarrituta, etxe atari bakoitzerako proiektu bana landu du, eta herritarrek gaurtik otsailaren 19ra arteko epea dute proposamenak ezagutu eta ekarpenak egiteko. Hala nahi duena, Done Eztebe plazako atez ateko informazio bulegotik pasa liteke 09:00tik 13:30era eta 15:30etik 19:00ra. 

Bizilagun bat baino gehiago diren etxeetako lehendakari eta administrariek eskutitza jaso dute, honen guztiaren berri izan dezaten. Helburua udal proposamenak ezagutu eta bizilagun guztien artean adostutako ekarpenak egitea da. Etxebakarren kasuan, norberak bere kabuz egin dezake proposamena ezagutu eta aportazioak egiteko bidea. 

Landa eremuko bizilagunen kasurako, aportazio guneak 

Landa eremuan bizi diren bizilagunei ez zaizkie beren hondakinak etxe atarian jasoko, eta horregatik izango dituzte eskura aportazio-guneak. Herritar hauen mungimendu ohiturak kontuan izanda, udalak landa-eremuko etxe bakoitzari bere aportazio-puntua izendatu dio. Zintzilikailuen kasuan bezala, egoera honetan dauden herritarrek ere otsailaren 8tik 19ra arteko epea izango dute beren aportazio-gunea zein den jakiteko eta, hala bada, beren proposamenak atez ateko informazio bulegoan aurkezteko.

Etiketa(k): , , , , , ,
Saila(k): Berriak, Funtzionamendua

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu