Benidorm-en ez ezik, Usurbilen ere bai

Hernani eta Oiartzungo jubilatuak Usurbilen izan dira atez atekoa bertatik bertara ikusten. Gaur, astelehena, organikoa tokatzen zen eta zintzilikarioak kubo marroiez jantzita topatu dituzte. Kaleak garbi eta txukun, eta usainik ez.

100104 erretiratuak bisita1

Goizeko 9:30etan Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak egin die agurra. Atez atekoarekin lortu dituzten emaitzen berri eman ostean, usurbildarrek ere zalantza asko zituzten fasea pasa dutela, eta Hernaniko eta Oiartzungo bizilagunak ere atez atekora erraz asko moldatuko direla esan du.

Ondoren kalez kale ibili dira erretiratuak kuboak eta zintzilikarioak ikusten. Larrialdi gunea eta garbigunea ere bisitatu dituzte. Goiza ederra izan arren hotza ere atzean geratzen ez zenez, 11ak alderako bulegoan sartu dira, babes bila. Han hamaiketako txiki bat zuten zain. 

 Jubilatuetako batek honela laburtu du bisita: “Asko ikasi dugu100104 erretiratuen bisita2. Atez atekoaren alde edo kontra egon zintezke, baina iritzi bat edukitzeko ikusi egin behar da. Nik ez nuen iritzi jakinik gai honen inguruan, horregatik etorri naiz ikustera. Orain gutxienez badakit nola funtzionatzen duen, zintzilikarioak nolakoak diren, kuboak nola jartzen diren eta abar. Hainbeste gauza entzuten dira atez atekoaren eta Usurbilen inguruan…! Beldurra kentzeko bisita izan da niretzat. Otsoa ez da esaten duten bezain basatia.

Etiketa(k): , , , , , ,
Saila(k): Berriak, Funtzionamendua

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu