Jatetxe, taberna eta komertzioek badute atez atekoaren berri

Atzo jatetxe, taberna (goizean) eta komertzioekin (arratsaldean) bilerak izan ziren udaletxeko pleno aretoan.

091120 jatetxeekin bilera

Egungo egoerak ekarri eta ekarriko dizkigun osasun, ingurumen, ekonomia nahiz lege arazoei irtenbidea emateko sistemarik onena atez atekoa dela azalduta, udalak beren beharretara egokitzen den zerbitzua eman nahi diela adierazi zien ostalari eta merkatariei; gaur egun gertatzen ez den bezala. 

Arrazoi horregatik, ezinbestekoa da Oiartzungo Udalak komertzio, jatetxe nahiz taberna bakoitzaren beharrak zein diren ezagutzea eta datorren urtea trantsizio epe bat izatea proposatu zen. 2010a etorkizunean hartuko diren erabakiak oinarritzeko eta berauek zuzenak izateko denbora tarte moduan planteatzen da, hain zuzen ere.

 

Udalak asmoa duen bezala eta jatetxe, taberna zein komertzioe091120 komertzioekin bilerai asmoa egokia irudituta, informazio bulegoko teknikariak (Ainara, Guruzne eta Eneritz), datorren astetik aurrera, herriko jatetxe, taberna eta komertzio guztietara joango dira. Bisita hauen helburua beharrak definitzen joatea eta sortzen diren zalantza, galdera, ekarpenak… jasotzea da.

Hainbat jatetxe eta tabernek autokonpostaren gaineko interesa azaldu zuten eta udalak horretan ikasteko izango diren ikastaroetara eta ondoren praktikan jartzera animatu zituen.

Etiketa(k): , , , , , , , ,
Saila(k): Berriak, Funtzionamendua, Parte-hartzea

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu