Orion atez atekoa aztertzen ari dira

ORIO_hGaurko Urola Kostako Hitza egunkarian azaldu denez, Orio atez ateko hondakinen bilketa sistema aztertzen ari da.

Azaroko udalbatzarrean udalerriko hondakinak ez erretzeko eskaria egin zuten eta mozioaren alde bozkatu zuten EAJ eta PSOE ez beste alderdi guztietako ordezkariek. Orduz geroztik, beste egitasmo batzuen artean,  Usurbilgo esperientzia ezagutzen izan dira hainbat udal ordezkari.

 Leire Zinkunegi ingurumen teknikariak (ANV) azaldu duenez, “gure asmoa atez ateko sistemaren aldeko gehiengoa lortzea da, Orion, eta Gipuzkoa osoan orokorrean, errauste plantarik martxan jar ez dezaten”.

Etiketa(k): , , , , , , ,
Saila(k): Berriak, Funtzionamendua, Zer da aab?

2 iruzkin oraingoz

  1. Ez da erabat zuzena ipintzen duzuena. Egia da Orion atez atekoaren aldeko mozio bat onartu zela, baina ez aurreko astean, azaroako plenoan baizik eta PSEko zinegotziak ere ezezko botoa eman zion EAJkoek bezala. Geroztik azterketaren bat edo egin da, baina nahi baino makalago gabiltza kontu honetan.

    Eta nola daude gauzak?

    Ba, printzipioz hilabete honetako plenoan eztabaidatuko dira aurrekontuak eta gehiengoa duen oposizioaren helburuetako bat atez atekoaren inguruko proietua egiteko diru partida bat egotea litzateke.

    Bestalde, Usurbilen izan berri dira Udaleko ordezkari batzuk, oker ezbanaiz teknikariak, udaltzain burua eta EAJkoak izan ezik gainerako udal zinegotzi guztiak, kasu honetan baita PSEkoa ere. Hitzegin ahal izan dudanek inpresio ona jaso zutela esan didate, dena den Orioko Errausketaren Aurkako Taldetik bilera erronda bat egiteko asmoa dugu datozen egunetan atez atekoari atzera bueltarik gabeko bultzada bat emateko asmoz. Ikusiko dugu zer gertatzen den.

    2010 Otsailak 10
  2. Eskerrik asko Egoitz zuzenketa eta zuzeneko informazioagatik. Gauzak aurrera doazen heinean, izango dugu elkarren berri. Animo!

    2010 Otsailak 12

iruzkina gehitu

  1. Konektatu