Sukaldatutako elikagaiak ere konpostagarriak dira

Ostiral ilunab091127 landa eremuko bileraarrean landa eremuko bizilagunekin elkartu ginen udaletxeko pleno aretoan. Atez atekoaren nondik norako orokorrak azalduta, bilketa sistema honek beren beharretara egokitzeko izango dituen baliabideez aritu ginen.

Autokonposta da atez ateko bilketaren zutabe nagusietako bat eta garrantzi berezia du landa eremuko etxebizitzetan (baita gune urbanoko etxe-bakarretan ere) . Izan ere, materia organikoa sortzen den lekuan bertan tratatzea da egokiena eta landa eremuko bizilagunek beren zelai, lorategi edo gune berdeak erabil ditzakete autokonpostarako.

Konposta etxean bertan erraz egin daiteke. Lorategian edo gune berdean dugun konposta kajara sukaldatutako edo sukaldatu gabeko edozein motatako materia organikoa bota genezake: barazkiak, haragia, arraina… Gakoa materia lehor eta hezearen arteko orekan dago. Kajara botatzen dugun materia organikoa hezea da eta txirbila, lastoa, poda… bezalako materia lehorrekin konpentsatu behar da. Erraz lor daiteke ongarri gisa erabil daitekeen kalitate oneko konposta.

Beren materia organikoa etxean bertan konpostatzen duten bizilagunek hobaria izango dute zaborren tasan. Izan ere, udalak ez du beren hondakin organikoak bildu eta tratatu beharrik izango.

Bestelako gaiak ere jorratu ziren bileran. Batzarrera gerturatu zirenek jakitarako hiltzen dituzten animalien larru, tripa… non bota beharko dituzten galdetu zuten. Gaur egun kontenedore grisean uzten dituzte, baina atez atekoarekin kontu honi soluzio bat eman beharko zaiola azpimarratu zuten. Udal ordezkariek arazo honi irtenbidea emango zaiola esan zuten.

Etiketa(k): , , , , , , ,
Saila(k): Berriak, Funtzionamendua, Parte-hartzea, Zer da aab?

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu