Hondakinen arazoa denona da

Atzo ilunabarreko 19:30tan Arraguako elizan elkartu ginen. Gerturatu ziren bizilagunak urduri eta kezkatuta azaldu ziren. Atez atekoaren funtzionamendua egokia eta eraginkorra izango ote den galdetu zuten.

Azaldu zen bezala, egungo hondakinen kudeaketa sistemak goia jo du eta irtenbidea eman behar diogu zaborrak janda geratu nahi ez badugu. Arazo sozial eta ekonomikoa da, ez da arazo politikoa.

Gakoa guztion kontzientziazioan dago.091126 arraguako elizako bilera Birziklatzea da gaur egungo egoerari buelta emateko aukera bakarra eta ohitura aldaketa txiki batekin, lor dezakegu. Atez atekoa da horretarako egun dugun sistemarik onena. Egiaz kontzientziatuta bagaude, birziklatzeko erabiltzen dugun sistema tramite hutsa izango da eta atez atekoa martxan jartzean sortuko zaizkigun arazo txikiak denon artean konponduko ditugu. 

Gainera, atez atekoa ekonomikoki bideragarria den sistema da. Egungo hondakinen kudeaketa eta errauskailua bezalako tratamendu finalistak gero eta garestiagoak izango dira. Atez atekoarekin gastuak mantendu edo gutxitu egingo dira, ordea. Horregatik, arrazoi ekonomikoak ere direla medio, inguruko udalerri asko ari dira sistema hau aztertzen. Hala nola, Lezo, Pasaia, Donostia, Debabarrenako Mankomunitatea…

Etiketa(k): , , , , , , ,
Saila(k): Berriak, Funtzionamendua, Parte-hartzea

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu