Un médico repartiendo salud puerta a puerta

karlos ibarguren2Bajo el título “Repartiendo salud puerta a puerta”, el médico oiartzuarra Karlos Ibarguren Olalde ha publicado un artículo de opinión.

Trata el tema del puerta a puerta y lo tenéis en las siguientes líneas para que quien quiera pueda leerlo y, cómo no, dar su opinión.

Nota: la foto utilizada está publicada en la página web www2.deia.com

Ibarguren ha publicado su artículo en euskera. No obstante, quien lo quiera en castellano, lo puede solicitar en esta web o por email para recibirlo traducido.

Atez ate osasuna banatzen (Karlos Ibarguren Olalde, medikua)

Ez, ezin dut esan errazagoa eta erosoagoa izango denik. Ikasi eta ohitu arte behintzat zaramatika itzela aurreikusten dut. Alde ederra gaur egunekoarekin: zaborra egunero atera, eroso zaiguna soilik birziklatu eta zerga jasangarri baten truke arazoa beste norbaiti endosatu.

Horrela da gaia, sinple-sinplea. Gure kontsumo-ohiturek sortu duten zabor pila kudeatzeko aukera asko ez dago. Gaur egungo erosotasuna mantentzeko aukera ere eskaintzen digute noski. Bizi zaitez lasai! Segi zaborra sortu eta nahi duzun bezala botatzen, guk zure bista aurretik kendu eta erre egingo dugu!

Zaborra erretzea osasungarria ez dela denok badakigu. Ez dago dioxinak osasunarentzako mesedegarri direla defendatzen duen inor. Denok dakigu azken belaunaldiko erraustegien azken belaunaldiko filtroek ez dutela arazoa neurri txiki batean murriztu besterik egiten. Zaborra erretzea problema begi bistatik kentzeko modu errazagoa izan daiteke. Baina kontuz, nahiz egiak erreko duen norbaiten begia, arazoa begien aurretik kendu eta gure biriketara, gure zelula eta seme-alaben geneetara eramaten ari gara.

Autozainketa edo norbere osasunaren zaintza gaur egun Osasun sailburua den Rafael Bengoaren ahotik maileguan hartu ditudan hitzak dira. Guk inplikatu behar dugu gure osasunaren zaintzan, ezin dugu dena Osakidetzaren esku utzi. Eta ahal dela gaixotu aurretik egin behar dugu. Filtro eraginkor bakarra hau da, ez tximinia puntan jarritakoa.

Frogatu da gu inplikatuz gero birziklatutako kopurua %20tik gutxienez %80ra igo daitekeela. Zoritxarrez hau lortzeko zorrotz jarri beharra dago, eta zailagoa egiten zaiolako honetan inplikatzen ez denari belarritik tira egin beharko zaio. Baina beti izan da berdin gure gizartean. Istripuen ondorioz hildakoen kopurua jaisteko alkohola eta abiaduran muga handiak inposatu zaizkigu. Ausartzen al da norbait mozkorturik gidatzeko eskubidea defendatzera? Zergatik defendatu orduan gure erosotasunaren truke inguruan minbizia barreiatzeko eskubidea? Osasunerako eskubidea ez baldin badugu, zein eskubide geratzen zaigu?

Ez dezagun gure osasuna zabortegira bota.Ez dezagun gure osasuna erre. Ni behintzat, gehiago kostatuko zaidan arren, buru-belarri murgilduko naiz atez ateko proiektuan. Benetan eskertzen diot gainera nire udalari nire osasuna kudeatzeko eman didan aukera. Milesker benetan atez ate osasuna banatzeagatik.

Etiketa(k): , , , , , ,
Saila(k): Sailkatugabeak

0 comentarios por ahora

Añadir comentario

  1. Konektatu