100326 tost hitzaldia1Pasa den ostiralean, martxoaren 26an, Josep María Tost Borrás ekonomista kataluniarraren hitzaldia izan zen Oiartzunen. Tost Borrás Riudecanyes-ko alkatea eta Associació de Municipis per a la Recollida Porta a Porta elkarteko lehendakaria da. Asteburuan ospatu diren “Atez ateko bilketatik zero zaborrerako bidean” nazioarteko jardunaldien egitarauaren baitan izan da Oiartzunen. 

Herrian atez ateko bilketa datorren maiatzaren 5ean martxan jartzekoa den honetan, entzule ugari bildu zen pleno aretoan. Josep María Tost-ek azaldu zuenez, “atez atekoaren emaitzak nabarmenak dira eta hondakinak biltzeko sistema honek ez du kolore politikorik. Onartezina da berez ona den sistema bat politizatzea eta udalak higatzeko tresna gisa erabiltzea”. Katalunian ez da horrelakorik gertatu eta beste batzuen artean CIU, PSC, ERC eta ICV alderdietako udalek biltzen dituzte beren hondakinak atez ate. 

100326 tost hitzaldia2“Ez da guk bezainbeste zabor sortu eta hainbeste baliabide hondatzen duen zibilizaziorik” Tost-en iritziz. “Herritarrak burutsuak dira eta berehala hartzen dute hondakinekin dugun arazoaren kontzientzia”. Herritarren partehartzearekin eta borondate politikoarekin, atez ateko bilketak lortzen dituen emaitzak “oso onak eta nabarmenak” dira. Sistema malgua da eta ezaugarri ezberdinak dituzten herrietara egokitzeko aukera ematen du. 

Katalunian ia 100 herrik biltzen dituzte beren hondakinak atez ate 

Riudecanyes-en orain hamar urte hasi ziren beren hondakinak atez ate biltzen eta lehen hamabost egunetan hondakinen %7a birziklatzetik %75a egitera heldu ziren. Emaitza hauek ikusita, “herritarrek burutsu eta arduratsu izatearen harrotasuna berreskuratu dute”. 

Associació de Municipis Catalans per a la Recollida Porta a Porta elkartean egindako lanari esker, egun Kataluniako ia 100 herri txiki nahiz handitako 300.000 biztanlek egiten dute atez atekoa. Hainbat herritan, beren hondakinen %88a bereizita biltzera ere heldu dira eta “interes ekonomikoak besterik ez dituzten errauskailuak ekiditea posible da”, Josep María Tost Borrás-en hitzetan.

Larunbatean, martxoak 27, Hernanin ospatutako mahai inguruan ere izan zen Tost eta hemen ikus daiteke bere hitzaldiaren bideoa.

Iruzkina gehitu

Atez ateko bilketa, herritarren lana eta kontzientziazioa, errauste-planta, moratoria, herri-kontsulta,… Dena dago lotuta. Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkatea hari horiekin guztiekin sarea josten saiatu zen pasa den ostiralean Info7 irratian egin zioten elkarrizketan.

Iruzkina gehitu

Izenburu hau jarri dio Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak atzo Berria egunkarian argitaratu zuen iritzi arikuluari. Pasa den astean erraustegiaren gaineko sei urteko moratoria eskatu zion publikoki Gipuzkoako Foru Aldundiari eta horretaz dihardu bere idatzian. Hainbat pisuzko arrazoi jartzen ditu mahai gainean atez atekoarentzat, usurbildarrentzat eta gipuzkoar guztientzat aukera osasuntsu bat eskatzeko; oraindik aukeran baikaude.

Iruzkina gehitu

Hemen duzue Aitor Etxeberria alkateak lehengo azaroaren 12an Hitzan bertan azaldu zen beste iritzi artikulu baten harira egindako ausnarketa. Ea zer iruditzen zaizuen.

Oiartzunen, osasuna atez ate.

Egungo hondakinen kudeaketa sistemak goia jo du eta irtenbidea eman behar diogu. Irtenbideak bilatzeko garaian Oiartzungo Udalak herritarron osasuna bermatzea lehenetsiko du, beste edozein irizpideren gainetik. Horregatik jo dugu atez ateko bilketa selektibora, sistema horrek bakarrik bermatzen duelako herritarren osasuna: zabortegiak eta erraustegiak oso kaltegarriak dira herritarren eta ingurugiroaren osasunerako.

  Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu