Autokonposta egiten duten herritarrek teknikarien bi bisita jasoko dituzte etxean bertan zalantzak argitu eta aholkuak eskatzeko

100630 konposta kaxa bisita

Atez ateko informazio bulegoko teknikariak hasiak dira herritarren konposta kaxak bisitatzen. Etxeko konposta bultzatzeko kanpainan esan bezala, autokonposta egiten duten herritarrek zazpi bat hilabeteko aholkularitza teknikoa jasoko dute, eta horren parte dira teknikarien bisitak. Familia autokonpostatzaileen zalantzak argitu eta aholkuak ematea, eta burutzen ari diren lanaren jarraipena egitea da bisita horien helburua.

Honez gain, laster, berriro ekingo zaie konposta ikastaroei. Izan ere, oraindik ere, herritar asko ari da etxean konpostatzen hasteko izena ematen. Atez ateko bilketaren zutabe nagusienetako bat da autokonposta, hondar organikoak etxean bertan kudeatzea ahalbidetzen baitu. Horregatik, udalak etxeko konposta bultzatzeko eskura dituen baliabide guztiak eskaintzen dizkie herritarrei.

Iruzkina gehitu

Debagoienako Mankomunitateak aho batez onartu du hondakinak atez ate biltzen hasteko erabakia eta aste honetan bertan egin du publiko. Bi urteko epean, mankomunitateko zortzi udalerriek (62.000 biztanle) ekingo diote beren hondakinak atez ate biltzeari. Antzuola izango da lehena urtea bukatu baino lehen eta atzetik etorriko dira Elgeta, Bergara, Eskoriatza, Aretxabaleta, Leintz-Gatzaga, Arrasate eta Oñati. Irakurri albistea Berria egunkarian.

Horren guztiaren harira, Antzuolako Udaleko ordezkariak Oiartzunen izango dira gaur atez atekoaren funtzionamendua eta azpiegiturak ezagutzen.

Iruzkina gehitu

polaroid suitza

EGOITZ UNSAIN

28 urte. Trenbideen mantenurako makinak egiten ditu.

Lausana: 122.290 biztanle.

Bizi-kalitatea: Suitza 7. herrialdea da mundu mailako ranking-ean.

Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu

Hondakinak atez ate biltzen aritzen diren langileek biharko greba deialdiarekin bat egitea erabaki dute.

Bihar gauen ez da etxeetako papera/kartoia jasoko eta, beraz, datorren asteartea (uztailaren 6a) izango da horretarako hurrengo eguna.

Hala behar duten herritarrek, “Talaia” poligonoko larrialdi-gunea erabil dezakete.

2 iruzkin

Agenda ekintzaz betea!

Astea interesgarria izaten ari da, eta ostirala aprobetxatuko dugu, agenda kulturalen moduan, horren guztiaren berri emateko.

“Gipuzkoa Zero Zabor”, mugimendu soziala: Atez atekoaren aldeko eta erraustearen aurkako taldeek bat egin, eta Gipuzkoa Zero Zabor gizarte mugimendua sortu dute. Talde oiartzuarrak ere badira tartean. Gipuzkoa “Zero Zabor” lurraldea izatea bultzatzeko asmoz eta errauste-planta beharrezkoa ez dela frogatzeko sortu da taldea. Asteazken arratsaldean aurkeztu zuten beren burua. Ikusi hemen bideoaSMM konferentzia ekonomikoa

Atez atekoaren abantaila ekonomikoen gaineko konferentzia: Gaur goizeko 11:00an Jordi Colomer teknikari kataluniarrak atez atekoaren abantaila ekonomikoez hitz egingo du Gipuzkoako Merkataritza Ganberan. Hainbat udaletako ordezkariak eta ingurumen teknikariak izango ditu entzule. Sanmarko Mankomunitateak antolatu du eta zuzenean emango du Interneten.

Errauste-plantarentzat sei urteko moratoria eskatzeko manifestazioa: Igandean (ekainak 20) izango da Donostian: eguerdiko 12:00an abiatuko da Boulevard-etik. Usurbilgo Itunak eta Errausketaren Aurkako Koordinakundeak deituta, Zubietako errauste-plantarentzat sei urteko moratoria eskatzea da helburua. Antolatzaileek herritar guztiei egin diete bertaratzeko deia.

Iruzkina gehitu

Aportazio-guneak itxi dira

talaia etxolaAportazio-guneak landa eremuko oiartzuarren zerbitzura dauden hondakinak egoki sailkatzeko etxolak dira; beren hondarrak ez baitira atez ate jasotzen. Beraz, aportazio-guneak hirigunean bizi ez diren herritarrek soilik erabiliko dituzte, eta oraindik bertako giltza jaso ez dutenek atez ateko informazio bulegora etorri behar dute bila.

Talaia poligonoko (Arragua) etxola da irekita utzi den bakarra, eta hala geratuko da. Izan ere, Talaiakoa, aportazio-gunea izateaz gain, larrialdi-puntua ere bada. Oiartzuar guztiek dute ezohiko kasuetan beren hondakinak larrialdi-gunean uzteko aukera.

Argazkian, Talaiako aportazio eta larrialdi gunea; irekita geratu den bakarra, hain zuzen.

Iruzkina gehitu

Amasa-Villabona, Aduna, Anoeta, Alegia eta Ikaztegietako alkateek adierazi dutenez, hondakinak atez ate biltzen hasteko pausoak ematera doaz. Tolosako Mnakomunitatea 5. kontenedorea zabaltzekotan dela jakin arren, beren erantzuna “argia” da: “Gure udalerrietan atez ateko sistema jarri nahi dugula esan dugu Mankomunitatean”. Mankomunitatetik atez atekoaren aurkako erantzuna jasotzen badute ere “udalen bidez atez atekoa martxan jartzeko pausoak” emango dituztela iragarri dute.

import_10039394_11_tolosaldea AAB

Atez atekoaren eta 5.edukiontziaren emaitzak alderatzea nahikoa da hondakinen arazoari soluziobidea emateko jarraitu beharreko bidea zein den argi jakiteko. Horren harira, Usurbil, Hernani eta Oiartzunen lortutako emaitzak “zoriontzekoak” direla gaineratu dute.

Gipuzkoan “urrats sendoak” egiten ari dira ahalik eta gehien birziklatu eta ZeroZabor programa bat martxan jartzeko. Horregatik, bat egin dute Usurbilgo Itunak Foru Aldundiari egin zion Zubietako errauste-plantarentzako moratoria eskaerarekin eta herritarrak datorren ekainaren 20an Donostian egingo den manifestaldira deitu dituzte; Zubietako errauste-planta sei urtez atzeratzeko eskatuko da berriro manifestaldi horretan, hain justu.

Ikusi albistea Berrian, Noticias de Gipuzkoan eta Garan

Oharra: argazki hau “Noticias de Gipuzkoa” egunkarian argitaratuta dago.

Iruzkin bat

Akats bat egon da egunean, astean eta hilabetean ekiditen diren tetrabrick kopuruan. Zuzendu dira datuak. Barkatu eragozpenak.

Iruzkina gehitu