Atzoko eguna emankorra izan zen; gauza mordoa dugu kontatzeko.

Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako ikasleek hondakinen gaia jorratu dute aurtengo ikasturtean Agenda21-en bitartez, eta atzo Aitor Etxeberria alkateari eta Jon Kortajarena teknikariari beren ondorio eta proposamenak aurkeztu zizkieten udaletxean.

Ikasleeak jakitun dira hondakinen arazoaren larritasunaz, eta ulertzen dute udalak hondakinak biltzeko sistema aldatzeko hartutako erabakia. Beraiek ere beren hondar alea jartzeko prest daude eta horregatik, “gurasoei lagunduko diegu hondakinak egoki sailkatzen eta ahal dugunak konposta egingo dugu gure hondar organikoekin”.

Alkateak beren proposamenak eta ondorioak jakanarazi izana eskertu zieten. Finean, “atez ateko bilketa etorkizuneko apustua da, eta zuek zarete herri honen etorkizuna”. Bide beretik jarraitzeko eskatu zien Etxeberriak ikasleei, “zuek erakusten baitiezue askotan gurasoei hondakinak egoki sailkatzen”. Ikusi bideoa

100526 destruktora

Ikasleek udal ordezkariek izan zuten bileraz gain, atez ateko informazio bulegoko teknikariek paperarentzako birringailua jarri dute Manuel Lekuona bibliotekan. Herritarren eskaerari jarraiki, konfidentzialak diren dokumentuak paperetara bota aurretik birrindu ahal izateko jarri da eta herritar ororen eskura dago.

Baina oraindik badago gehiago, atez atekoaren bidean beste pauso bat gehiago eman dugu: Orioko Udalak ere bat egin du Usurbilgo Itunarekin; errauste-plantarentzat sei urteko moratoriarekin eta Usurbilgo hondakinak biltzeko eredua (orain Hernani eta Oiartzungoa ere badena) eraginkorra dela esatearekin, alegia. 

Iruzkina gehitu

100119 elizalde agenda 21_2Eskola Agenda 21-en bitartez, Elizalde ikastetxeko adin guztietako haurrek hondakinen gaia jorratu dute lehengo astetik hona.

Sortzen ditugun momentutik hondakinek  zer nolako bizitza duten eta honek zein arazo sortzen dizkigunaren inguruan aritu dira. Ahalik eta gutxien pilatzetik abiatuta, hondakinen tratamendu bide edo sistema ezberdinak zein diren ezagutzeko parada izan dute. Horietako aukera bat da atez ateko bilketa, eta sistema honi buruzko informazioa jaso eta beren iritzia emateko baliagarria izan da Eskola Agenda 21-ek antolatu duen erakusketa hau.

Iruzkina gehitu

Aurpegi berri asko

Asteazkenean hasi genuen eztabaida eta erabakitze prozesuko auzoz auzoko bileren 2. erronda. Elizaldetarren txanda izan zen udaletxeko pleno aretoan. Elkartu ginetatik batzuk ez ziren 1. bileran izan eta ez da seinale txarra, horrek herritar gehiagori informazio zuzena helarazteko eta ekarpen gehiago jasotzeko aukera izaten ari garela esan nahi baitu.

091213 bilera elizalde

Talde lanetik ateratako ondorioen arabera, auzotarrek papera/kartoia eta ontzi arinentzako poltsa estandar batzuk edo eskatu dituzte txukuntasuna eta erosotasuna argudiatuz. Jakitun dira honek dakartzan kostuez, baina proposamen egokia dela uste dute. Gauzak horrela, udalak aztertuko ditu horretarako aukerak.

Zintzilikailuen bidezko bilketa sistema eta emergentzi guneen funtzioa begi onez ikusi badira ere, izan da ekarpenik. Pertxen eta emergentzi guneen arrakasta, hein handi batean, kokapenaren baitan dago. Pertxei dagokionean, etxeko ataritik ahalik eta gertuen eta biltzaileentzako leku erosoan jarri behar dira. Bi faktore horien arteko oreka topatu behar da. Portaletik zenbat eta urrunago eduki gantxoa, orduan eta inpertsonalagoa izango da eta horrek arazoak sor diezazkiguke.

091209 bilera elizalde2

Emergentzi guneak, aldiz, eskura ez ditugun tokietan egon behar lukete. Izan ere, horixe bera da beren funtzioa, emergentzi kasuetarako izatea. Bileren 1. errondan irekita edo itxita egon beharko luketen eztabaidatu da. Elizaldeko bizilagunek irekita egotearen aldeko jarrera azaldu dute. Egoera okertzen hasiz gero, izango da denbora ixteko.

Argi dago gauzak ondo egiten badakigula eta konfiantzaz ekin behar zaio erronkari. Denok eta denon artean egin behar dugu aurrera.

Iruzkina gehitu

Haurtzaro ikastolak eta Elizalde ikastetxeak urte osoan zehar landuko dutelogoa eta leloa hondakinen gaia Eskola Agenda 21en baitan.

Gaia lantzean ikur gisa erabiltzeko, logotipo eta lelo lehiaketa antolatu dute bi ikastetxeetako DBHko ikasleen artean, eta Haurtzaroko Lide Ibarguren izan da garaile. “Hondakinak bereizi eta osasuna irabazi” da leloa eta logotipoa, berriz, hondakin frakzio bakoitzak hosto bat irudikatzen duen lorea.

Iruzkina gehitu

Udalak, pleno aretoan, bere proposamena azaldu die elizaldetarrei auzotarrek egindako ekarpenak ere jasoz.

091116 elizaldeko bilera

Egungo egoeraren arazoak eta honi irtenbidea emateko irtenbiderik osasungarriena atez ateko bilketa dela azalduta, udal ordezkariek eta informazio bulegoko teknikariek udalaren proposamena aurkeztu eta arrazoitu zuten. Bilketa gauez eta hondakinak pertxetan zintzilikatuta egitea proposatu zen. Frakzioei dagokionez, organikoa astean hirutan, ontziak bitan eta errefusa nahiz papera-kartoia astean behin jasotzea egokia izango litzatekeela esan zuten.

Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu