Atez ateko bilketa martxan jartzeak ahalbidetu du beherakada hori

Atez ateko bilketa martxan jarri zenetik bost hilabete pasatu diren honetan, Oiartzungo Udalak baditu lehenengo datu ofizialak eskura: hilabete hauetan, milioi bat kilo hondakin gutxiago bidalu du Oiartzunek zabortegira. Udala harro eta pozik dago datuak ezin hobeak direlako. Datu horiek halakoak izan badira, argi dugu herritarrei esker izan dela: oiartzuarrek badute harro egoteko motiborik eta zorionak luzatzen dizkiegu Udaletik.

Iruzkina gehitu

2009ko ekainean hondakinen %30.7a bildu zen gaika eta 2010eko ekainean, berriz, %82.7a

Oiartzun pasa den maiatzaren 23an hasi zen hondakinak atez ate biltzen eta jada bere hondakinen %80a baino gehiago birziklatzen du. Hala diote Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketarako Partzuergotik, Sanmarko Mankomunitatetik, Ecovidriotik eta Urnieta zein Martuteneko plantetatik jasotako datu ofizialek.Grafikoa1

Lehen emaitzak izan arren, lortutakoak Oiartzungo Udalaren aurreikuspenak bete eta gainditu ditu. Astez asteko datuak egonkortzen ari dira eta esanguratsuak dira: hondakinak atez ate biltzen hasiz geroztik, 52 puntuko jauzia egin du Oiartzunek birziklapenean. Atez ate biltzen diren hondakin atal guztien birziklapen- eta garbitasun-mailak gora egin du orduz geroztik. 

 

Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu

Iruzkina gehitu

Goizeko 11:00tik aurrera, hemendik jarraitu ahal izango da emaitzen prentsaurrekoa.

Iruzkina gehitu

Oiartzunen atez ate 5220 kilo materia organiko bildu dira gau batean. Azpeitian, berriz, 4363 kilo jasotzen dituzte hamabost egunean 5. edukiontziarekin 

Emaitza bikainak lortu dituzte oiartzuarrek hondakinak atez ate biltzen hasi eta lehen egunetan. Igande gauean 1300 kilo materia organiko bildu zuten biltzaileek eta asteazken gauean, berriz, 5220 kilo; igandean bildutakoaren laukoitza, alegia. Ontzi arinen bilketak ere goranzko bidea hartu du: astelehenean 1000 kilo bildu ziren eta ostegunean, aldiz, 2060. Asteartean 3120 kilo paper eta kartoi bildu ziren. 

100526 biltzaileak organikoa web

Oiartzungo Udala oso pozik dago orain arte lortutako emaitzekin. “Herritarrak hasiera-hasieratik hasi dira gauzak behar bezala egiten eta biltzaileak ere normaltasun osoz ari dira lanean”, adierazi dute udal teknikariek. Aitor Etxeberriak alkateak oiartzuar oro zoriondu nahi izan du. Izan ere, “norberaren asmo onaz eta denon elkarlanaz jada frogatu dugu atez atekoaren eraginkortasuna”.

 Oiartzunek 9945 biztanle ditu eta gau batean atez ate, Azpeitiak 14054 biztanlerekin 5.edukiontzian hamabost egunean baino materia organiko gehiago bildu du. Udal teknikariek jakinarazi dutenez, kalitate oso oneko materia organikoa bildu da, bai igandean eta bai asteazkenean. Oiartzungo 650 familiak beren kabuz kudeatzen dituzte beren hondar organikoak. Datu horien arabera, egunean 622 kilo materia organiko autokonpostatzen da eta bertatik ongarria lortzen dute etxean konpostatzen duten familiek. Udalak ez du gasturik autokonpostatzen den materia organiko hori jasotzen eta tratatzen. Orain aste bete, materia organiko hori guztia zabortegira eramaten zen eta osasun zein ingurumen arazoak besterik ez zituen sortzen bertan. Orain, konpostatu eta ongarria lortuko da hondar organiko horietatik; izan konposta plantan edo izan norberak bere etxean.

  Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu