Erraustegiaren aurkako plataformek bere babesa eskaini diote Usurbilgo alkateak publikoki Gipuzkoako Foru Aldundiari egindako moratoria eskaerari. Hernaniko alkateak egin bezala, erraustegiaren aurkako plataformek ere Zubietako errauste plantaren egitasmoa 6 urtez atzeratzeko eskatu dute.incineradora no 

6 urteko epe horretan atez ateko bilketaren aldeko apustua egitearen alde azaldu dira. “Usurbilgo esperientziak emaitza onak” izan dituela nabarmendu dute eta atez atekoa herri gehiagotan martxan jarri ahal izateko “denbora” ezinbestekoa dela gogorarazi nahi izan dute. Moratoria eskaerak, hain justu, horretarako aukera emango du beren iritziz. 

Horren guztiaren harira, hemen duzue munduan zehar HONDAKINEN ERRAUSKETA DEBEKATZEN duten hainbat herrialderen, probintziaren, herriren, hiriren… zerrenda. Jaso berri dugun notizia da Aragoiko komunitate autonomoak errausketa alde batera utzi duela eta atez ateko proba pilotuak martxan jartzea aurreikusten duela; hala azaltzen da bere hondakinen kudeaketarako plan integralean (GIRA 2009-2015).

Iruzkina gehitu