Hernani eta Oiartzungo jubilatuak Usurbilen izan dira atez atekoa bertatik bertara ikusten. Gaur, astelehena, organikoa tokatzen zen eta zintzilikarioak kubo marroiez jantzita topatu dituzte. Kaleak garbi eta txukun, eta usainik ez.

100104 erretiratuak bisita1

Goizeko 9:30etan Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak egin die agurra. Atez atekoarekin lortu dituzten emaitzen berri eman ostean, usurbildarrek ere zalantza asko zituzten fasea pasa dutela, eta Hernaniko eta Oiartzungo bizilagunak ere atez atekora erraz asko moldatuko direla esan du.

Ondoren kalez kale ibili dira erretiratuak kuboak eta zintzilikarioak ikusten. Larrialdi gunea eta garbigunea ere bisitatu dituzte. Goiza ederra izan arren hotza ere atzean geratzen ez zenez, 11ak alderako bulegoan sartu dira, babes bila. Han hamaiketako txiki bat zuten zain. 

  Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu

001222 gazte izanakGaur goizean “Gazte Izanak” elkartean izan gara herriko erretiratuei atez atekoaren nondik norako orokorrak azaltzen. Hala ere, egokiena esperientzia bertatik bertara ezagutzea da eta, horretarako, Usurbil aldera irtenaldia antolatu da urtarrilaren 4rako. Nahi duenak aukera du “Gazte Izanak”en bertan izena emateko. Goizean aterako dira Oiartzundik eta eguerdian bueltatuko dira Usurbilgo atez atekoaren funtzionamendua ezagututa.

Iruzkina gehitu