Udalak garbiguneko ordutegia errespetatzeko eskatu die herritarrei, guneak behar bezala funtziona dezan           

Talaia poligonoko garbiguneak aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Behin-behinean jarritako gunea herritar askok eta askok erabili dute martxan jarri zenetik, eta lehen zabortegira joaten ziren hondakin asko behar bezala jaso eta birziklatzen dira orain. Garbigunea txiki geratu da, ordea. Zerbitzu hobea eta osoa emate aldera, udala lehenbailehen hasiko da gunea egokitzen, beharretara moldatzeko eta behin betiko gunea baldintza egokietan jartzeko.

Herritarrek asko erabiltzen duten azpiegitura bihurtu da Talaiako garbigunea. Oro har, herritarrek funtzionamendua ulertu eta ikasi dute, baina gutxi batzuek hondakinak garbigunearen kanpoan utzi izan dituzte. Honen aurrean, zerbitzuaren ordutegia errespetatzeko eskaera egiten die udalak herritar guztiei. Asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara dago irekita Talaiako Garbigunea.

Garbigunea atez ateko bilketaren zerbitzu osagarrietako bat da, herritarrek noiz behinkako etxeko hondakinak ahalik eta egokien eta errazen kudeatzeko jarri zuena udalak. Bertan biltzen dira, besteak beste, altzariak, egurra, txatarra, ibilgailuetako bateriak, plastiko gogorra, poliespana, lorategiko hondarrak, Sanmarkoko kamioi ibiltarian jasotzen dena, oihalak…

Era berean, konposta egiten dutenek garbigunean jaso dezakete inausketa birrindua.

Iruzkina gehitu

lu-15-garbigune-3095.JPGSanmarko mankomunitateak gaur inauguratu du Garbera merkataritza-gunearen alboko garbigunea.

Etxean sortzen diren hainbat hondakin ezin dira kaleko ohiko kontenedoreetara bota, eta hondakin horiek jaso eta behar bezala kudeatzeko guneak dira garbiguneak.

Garberakoaren kasuan, etxeko obra txikien hondarrak, hondakin arriskutsuak, tamaina handiko tresnak, etxetresna elektrikoak, inausketak, egurra, kristala, jostailuak… eraman ahal izango dira bertara.

Asteartetik larunbatera egongo da irekita honako ordutegian: lan-egunetan 10:00tik 13:00ra eta 15:00tik 20:00ra. Larunbatetan, berriz, 10:00tik 14:00ra eta 16:00tik 20:00ra.

Informazio gehiagorako deitu 943 21 49 77 telefono zenbakira, idatzi mezua garbigunea-donostia@sanmarko.net helbide elektronikora edo bisitatu www.sanmarko.net webgunea.

Oharra: argazki hau www.diariovasco.com webgunean argitaratua dago.

Iruzkina gehitu