Oiartzungo Udalak berreskuratu ditu hiri hondakinak biltzeko eskumenak Sanmarko Mankomunitatetik. Egitasmoak ez du alegaziorik jaso eta atzoko ezohiko udalbatzarrean hartu zen hiri hondakinak biltzeko eskumenak berreskuratzeko erabakia. Beira ez beste hondakin atalak biltzea Oiartzungo Udalaren eskumena izango da aurrerantzean. 

100504 ezohiko batzarra

Horrez gain, Usurbilgo eta Hernaniko Udalekin batera hondakinak kudeatzeko enpresa bat sortzea ere erabaki du Oiartzungo Udalak. Oiartzungo Udalak kapitalaren %33a jarriko du bertan eta enpresak hainbat zerbitzu eskainiko dizkio Oiartzuni. Aitor Etxeberria alkatea izango da bertako Batzar Nagusian Oiartzungo ordezkari.

Hiru udalen arabera, atez atekoari jarritako trabak gainditzeko eratu da entitate hau, trabak gainditzeko aukera bakarra da. Izan ere, “Gipuzkoako Foru Aldundiak eta beste zenbait udalek atez atekoa atzera bota nahi dute ekonomia, azpiegitura… trabak jarriz. Horren guztiaren adibide dira Usurbilgo konposta-planta atzera bota izana eta konposta-kaxak eskuratzeko zailtasunak jartzea, besteak beste”.

Iruzkina gehitu

100210 akordioa usurbilUsurbilgo Ezker Abertzaleak, Aralarrek eta EAJk hiri hondakinen gaineko agiria sinatu dute aste honetan. Testuan adierazten denez, hiru alderdiek herritarren osasuna eta ingurumena ahalik eta gehien zaintzearen aldeko apustua egiten dute. Usurbildarrek egindako lanaz harro daudela eta eta hiri hondakinen kudeaketan ohitura aldaketa sinple batek zer nolako eragina izan dezakeen aipatzen dute. Honetaz guztiaz gain, herri galdeketa egunetan bozka ematera deitu nahi izan dituzte usurbildarrak.

Talde bakoitzeko bozeramaileek sinatu dute agiria: Xabier Mikel Errekondok Ezker Abertzalearen izenean, Lontxo Zubiriak Aralarrenean eta Iñaki Illarramendik EAJren izenean. Irakurri agiri osoa www.noaua.com webgunean.

Oharra: argazki hau www.noaua.com webgunean argitaratu da.

Iruzkina gehitu