091214 iturriozko bileraIturriozko Iturri-Berri elkartean bi taldetan aritu ginen lanean atzo ilunabarrean. Auzotarrek hondakin batzuk zein frakzioren parte ote ziren galdetzen zuten. Hainbat ez ditugu egunero sortzen eta beste batzuek, berriz, material asko izaten dituzte nahastuta. Normala denez, zalantzak sortzen zaizkigu hondakin hauek nola birziklatu behar ditugun jakiteko garaian. Baditugu gauzak erraztuko dizkiguten oinarrizko irizpide batzuk (material birziklagarriak identifikatzen dituzten geziak…), baina, bestela, beti izango dugu gure hondakinak garbigune mugikor zein finkora eramateko aukera. 

Papera eta kartoia zintzilikailura nola ateratzearen kontua da bileretan bolo-bolo dabilen gaietako bat. Auzo askotan ari gara horretaz hizketan. Iturriotzen, nagusiki, herriko komertzioetan paperezko poltsak salmentan jartzea eskatu zuten. Argi dago udalak gai hau landu eta alternatibak proposatu behar dituela. Horretan dabil, herritarren ekarpenak aztertzen eta aukerak lantzen.

Iruzkina gehitu

Atzo ilunabarrean Iturriozko Iturri Berri elkartean bildu ginen atez atekoaz hitz egiteko.

091123 iturriozko bilera

Gerturatu zirenek interes osoz jarraitu zituzten udal ordezkarien azalpenak eta proposamenak. Nabaria zen herritarren artean jakinmina nahiz zalantzak bazirela. Zintzilikailu eta kubo marroiek izango dituzten kodeez, ordutegiaz, behin martxan jarrita izan daitezkeen ezbehar txikiez… aritu ginen. Honen guztiaren harira, Enrike Lekuona hirigintza zinegotziak lasaitasun mezua transmititu nahi izan zien auzotarrei. Dugun erronka nagusia birziklatze maila ahalik eta altuenetara heltzea da, eta bidean sortuko zaizkigun ezusteko txikiak denon artean konponduko ditugu. Izan ere, atez ateko bilketarekin, denon ohitura aldaketa txiki batekin,egungo egoera larriari buelta emango diogu eta denon osasunak zinez eskertuko digu.

Iruzkina gehitu