zintzilikailuak2Oiartzungo Udalak badu hondakinak atez ate biltzen hasteko etxe atarietan jarriko diren zintzilikailuen kokapen-proposamena. Irizpide teknikoetan oinarrituta, etxe atari bakoitzerako proiektu bana landu du, eta herritarrek gaurtik otsailaren 19ra arteko epea dute proposamenak ezagutu eta ekarpenak egiteko. Hala nahi duena, Done Eztebe plazako atez ateko informazio bulegotik pasa liteke 09:00tik 13:30era eta 15:30etik 19:00ra. 

Bizilagun bat baino gehiago diren etxeetako lehendakari eta administrariek eskutitza jaso dute, honen guztiaren berri izan dezaten. Helburua udal proposamenak ezagutu eta bizilagun guztien artean adostutako ekarpenak egitea da. Etxebakarren kasuan, norberak bere kabuz egin dezake proposamena ezagutu eta aportazioak egiteko bidea. 

Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu