Mamma mia!

100327 italiarrak konposta makinanAsteburuan Usurbil, Hernani, Urnieta eta Oiartzunen “Atez ateko bilketatik zero zaborrerako bidean” nazioarteko jardunaldiak ospatu dira. Kataluniarrak eta italiarrak izan dira hizlariak eta beren bisita ahalik eta gehien aprobetxatu nahi izan dute. Larunbat arratsaldean Haurtzaro Ikastolako konposta makina ikusten izan ziren.

Iruzkina gehitu

Ikusi eta ikasi

Atzo goizean Zarauzko La Salle ikastetxeko haurrak izan ziren Haurtzaro ikastolako konposta makina ezagutzen. Izadi 21 enpresak antolatu du bisita Urola Kostako Udal Elkartearen hondakinen murrizketa, berrerabilpen eta birziklapenaren inguruko egitasmoaren barne. Asko entzun, ikusi eta ikasi zuten.

100127 zarauzko la salle

Goizeko 10:00etan heldu ziren haurrak Oiartzun aldera eta, ezer baino lehen, konpostaren eta atez ateko bilketaren gaineko azalpen labur bat eman zien Jon Kortajarena teknikariak. Interes eta atentzio osoz entzun zituzten Jonen hitzak eta galderak ere egin zizkioten.

Honen ostean, taldeka taldeka, konposta makina ezagutu zuten bertatik bertara. Ezin ukatu gehienak berau ikusteko irrikitan zeudela! Funtzionamendu osoaren berri jaso zuten eta, amaieran, lortutako konposta ikusi, ikutu eta zabaldu ere egin zuten ondoko zelaian.

Iruzkina gehitu

100112 burgosko bisitaAtzo goizean Burgos-ko enpresa bat izan zen Haurtzaro ikastolako konposta makinaren funtzionamendua ezagutzen. Kolvik-eko gerente den Abdon Beitiarekin egin zuten bisita.

Haurtzaroko makina Kolvik etxekoa da eta Beitiak esan zuenez, konposta makinak egungo eta etorkizunerako aukera asko eskaintzen dituzten azpiegiturak dira. Horren adierazle dugu Ikastolako makina jasotzen ari den bisita kopurua!

Iruzkina gehitu

Elegantzia, Frantzia

Jon Kortajarena udal aholkularia aktore lanetan jarri dute. Ipar Euskal Herrian eta Landen hegoaldean emititzen duen  TVPI tokiko telebista Haurtzaroko konposta-makinaren gaineko erreportaia grabatzen aritu da. TVPI “Sud Ouest” taldearen filiala da eta 500.000 biztanleko eremuan emititzen du.

091215 ikastolako makina TVPI

Erreportaiak Biarritz-ko Mundetis enpresaz dihardu. Mundetis hondakinak sortzen diren lekuan bertan tratatzeko eta bilketa kostuak murrizteko makinaria kudeatzen duen enpresa da. Konposta-makina industrialak ere badituzte beren zerbitzuen artean eta Haurtzaro ikastolakoaren funtzionamendua azaldu nahi izan dute erreportaian.

Ikastolako konposta-makina Kollvik etxekoa da eta jangelako hondakin organikoak konpostatzeko jarri zen martxan orain urte bete. Astelehenetik ostiralera egunero ematen diren 400 bazkariren hondarrak tratatuz, 2 hilabeteren buruan sortzen da abonua. Ikastolako ordezkariekin eta jantokiko langileekin egon ostean, Jon Kortajarena udal teknikariak eta Abdon Beitia Kollvik-eko gerenteak azaldu dute Haurtzaroko makinaren funtzionamendua kameren aurrean.

Iruzkina gehitu