Hala adierazi zuen atzo Carlos Ormazabalek, Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen diputatuak. Prentsaurrekoan azaldu zuenez, Zubietan, urtean, 14.700 tona errauts sortuko dira batez beste eta horiek Euskal Herritik kanpora aterako dituztenez, 2,4 milioi euro beharko dituzte kudeaketarako. Egun, Espainiako hiru enpresak bakarrik dute errauste-plantetako errautsak lurperatzeko baimena, eta Zubietan eraiki nahi duten plantakoak nora eramango dituzten “irizpide ekologiko eta ekonomikoen” baitan erabakiko dute.

Atez ateko bilketak frogatu du errauste-planta ez dela beharrezkoa, dirutan ez ezik osasunean ere irabaziko dugula. Horregatik, Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak giza-katea deitu du datorren iganderako, irailaren 12rako. Kontxako hondartzan izango da goizeko 11:30ean.

Iruzkina gehitu