Azken urteetako ohiturari jarraiki eta jasotako erantzuna zein izaten den ikusita, datorren urtarrilaren 10an (igandea) izango da Oiartzunen ospatzen den urteroko bertso saioa.

Egun hauetan errausketaren aurkako plataformak Zubietako errauste plantaren ingurumen azterketari alegazioak aurkeztuko dizkio. Ahalik eta atxikimendu gehien lortzeko helburuarekin, Oiartzungo bertso saioan ere izango dira sinadurak biltzen. Kiroldegian izango da saioa eta bertako sarreran egongo dira 16:00etatik 18:00etara.

Iruzkina gehitu

Hernani eta Oiartzungo jubilatuak Usurbilen izan dira atez atekoa bertatik bertara ikusten. Gaur, astelehena, organikoa tokatzen zen eta zintzilikarioak kubo marroiez jantzita topatu dituzte. Kaleak garbi eta txukun, eta usainik ez.

100104 erretiratuak bisita1

Goizeko 9:30etan Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak egin die agurra. Atez atekoarekin lortu dituzten emaitzen berri eman ostean, usurbildarrek ere zalantza asko zituzten fasea pasa dutela, eta Hernaniko eta Oiartzungo bizilagunak ere atez atekora erraz asko moldatuko direla esan du.

Ondoren kalez kale ibili dira erretiratuak kuboak eta zintzilikarioak ikusten. Larrialdi gunea eta garbigunea ere bisitatu dituzte. Goiza ederra izan arren hotza ere atzean geratzen ez zenez, 11ak alderako bulegoan sartu dira, babes bila. Han hamaiketako txiki bat zuten zain. 

  Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu

Haurtzaro Ikastola eta Elizalde Herri Eskolaz gain, Abaraxka udal ludotekak ere landuko du birziklapenaren gaia herriko txikienekin. Urtarrila osoan zehar izango da horretarako aukera arratsaldeko 16:30etatik aurrera. 

Iruzkina gehitu

Urte berri osasuntsu on!

“Oiartzun, osasuna atez ate” lelopean, Oiartzungo Udalak eta atez ateko informazio bulegoak osasuna opa dizue herritar guztiei.

Iruzkina gehitu

1709 helegite jarri dizkiote Zubietan egitekoa den erraustegiari hondakinak erretzearen aurka dauden ekimen eta talde ekologistek. Helegite hauen helburua, Eusko Jaurlaritzak informe negatibo bat egitea da, honek ingurumenean eta herritarren osasunean sor ditzakeen kalteak direla-eta.

Helegiteak aurkeztu dituen Juanmi Galatasen esanetan, erraustegian urtero “200.000 tona zabor masa erreko lirateke banandu gabe”.

Berri hau irakurri:
Berria egunkarian
Noticias de Gipuzkoa egunkarian
Diario Vasco egunkarian
 

Iruzkina gehitu

Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko datuen arabera, kontenedore horia da bertan egon behar ez lukeen hondakin gehien izaten duen edukiontzia: bertan botatzen denaren %10a ez da egokia. Paperaren nahiz beiraren kasuan, inpropioak ez dira %5era iristen. 

Hondakinak dagozkien edukiontzietan ez botatzeak hondakin horiek ez birziklatzea dakar. Kontenedore horiari dagokionez, inpropioen %10ari birziklatze plantan birziklatzeko gaitasunik ez duten hondakinen %10a gehitu behar zaio. Honen arabera, edukiontzi horira botatzen denaren %20a ez da birziklatzen.

Estatu espainiarreko datuekin konparatuz gero gipuzkoarrok gauzak nahiko ondo egiten ditugun arren, asko dago hobetzeko. Horretara dator atez ateko bilketa: azpiegiturak hobetzera, inpropioen maila %1,5era jaistera, eta materia organikoa ere gaika bildu eta birziklatzera.

Irakurri albiste osoa DVn.

Iruzkina gehitu

Ibon Zapiain Hernanin Zero Zabor taldeko kideak hondakinak atez ate biltzen dituzten hainbat hiri aipatzen ditu “Hernaniko Kronika” egunkarian. Monza, Gavà… eta beste hainbaten kasuak azaltzen ditu. Posible da hondakinak atez ate biltzea eta gu ez gara lehenak izango gaikako bilketarako sistema hau martxan jartzen.

Irakurri testu osoa kronika.net webgunean.

Iruzkina gehitu

Olentzero maitea…

2010 egutegiaOlentzerok badaki nonbait datorren urtean Oiartzunen atez atekoa martxan jarriko dela eta kubo marroiez kargatuta azaldu zaigu udaletxeko balkoian eta herritarrei alkateak bidali dien agurrean. Etxeetara heldu den 2010eko egutegia ere arrosez jantzita eta “Oiartzun, osasuna atez ate” lelopean iritsi da.

Iruzkina gehitu