Herritar askok eman du izena etxean bertan beren materia organikoa konpostatzeko, eta Aste Santutik bueltan, ikastaroen bigarren erronda bat egingo da datorren astelehenetik hasita. Hilaren 12tik 23ra egunero-egunero izango dira ikastaroak. 

100315 1. txandako konposta ikastaroa

Oraingo txanda honetan, autokonpostatzen hasteko izena eman berri dutenez gain, lehendik ere etxean konpostatzen dutenengana zuzenduta daude ikastaroak. Izan ere, udal teknikariak hondakin organiko guztia nola konpostatu irakasten ari dira, eta lehendik autokonpostatzen dutenek, baliteke, gaur gaurkoz hondakin organiko gordinak soilik erabiltzea horretarako. Oiartzungo Udalak %20ko hobaria eskainiko die beren materia organiko guztia konpostatzen duten familiei. Izan ere, ez du hondakin organiko horien bilketa eta tratamendu gasturik izango udalak. 

Informazio bulegoko teknikariak ari dira ikastaroak antolatzen. Izena eman eta oraindik deirik edo mezurik jaso ez duena Done Eztebe plazan dagoen atez ateko informazio bulegotik pasa daiteke ikastaroa egiteko ordua hartzera. Bertaratzeko zailtasunak izanez gero, telefonoz (900 49 11 11), emailez (atezate@oiartzun.org) edo webgunean (www.oiartzunatezate.org) ere eska daiteke ikastaroa egiteko hitzordua. Izena emateko epeak ere irekita darrai, eta hala nahi duenak aipatu berri diren edozein bide erabil dezake horretarako. 

Iruzkina gehitu

foto de referenciaUrtero legez, heldu da Osasunaren Nazioarteko Eguna: apirilaren 7a. OMEren (Osasunaren Mundu Erakundea) sorrera ospatzearen aitzakian, urtez urtez hainbat aldarrikapen egiten dira munduko hainbat txokotan. 

“Mila hiri, mila bizi” lemapean, aurten, hiriguneko biztanleen osasuna hobetzeko neurriak hartzeko eskaera egin zaie mundu mailako gobernu guztiei. Honez gain, osasungarriak ez diren elikadura-moduen, jarduera fisikorik ezaren eta tabakismoaren aurkako borroka ere bultzatu nahi da. Osasuntsu egotea bizitza emankorra eta zoriontsua izateko beharrezko dela aldarrikatuz, hainbat ekintza izango dira gaurko egunez mundu osoan zehar.

Oiartzunen, aukeran, goiz xamar heldu zaigu egun hau, baina maiatzaren 5etik aurrera egunero-egunero jarriko dugu hondar aletxo bat gure eta gure ondorengoen osasunaren alde.

Iruzkina gehitu

Hainbat alderdi politikok, talde ekologistak eta gehingo sindikalak Usurbilgo Ituna sinatu zuten pasa den martxoaren 12an Donostiako Kursaalean. Sanmarko Mankomunitateko Batzarrak ere bat egin du Itunaren edukiarekin eta 6 urteko luzapena eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, Zubietan egin nahi duen errauste plantarentzat.

“Egungo hondakinen kudeaketak ekarritako arazo larriak herritarren osasuna kaltetu gabe konpontzeko irtenbide osoena hondakinen atez ateko bilketa” dela diote Sanmarko Mankomunitatetik. Horrek ez du esan nahi ordea, ekonomia, ingurumena… kontuan hartzen ez direnik. Honez gain, Itunak Gipuzkoa osoan zero zabor programa ezartzeko eta garatzeko beharra jasotzen duela gogorarazi dute.

Sanmarkoko Mankomunitateak Hernani eta Oiartzungo Udalekin lankidetza hitzarmena sinatu du hondakinen gaikako bilketa bultzatzeko.

Iruzkina gehitu

Mamma mia!

100327 italiarrak konposta makinanAsteburuan Usurbil, Hernani, Urnieta eta Oiartzunen “Atez ateko bilketatik zero zaborrerako bidean” nazioarteko jardunaldiak ospatu dira. Kataluniarrak eta italiarrak izan dira hizlariak eta beren bisita ahalik eta gehien aprobetxatu nahi izan dute. Larunbat arratsaldean Haurtzaro Ikastolako konposta makina ikusten izan ziren.

Iruzkina gehitu

100326 tost hitzaldia1Pasa den ostiralean, martxoaren 26an, Josep María Tost Borrás ekonomista kataluniarraren hitzaldia izan zen Oiartzunen. Tost Borrás Riudecanyes-ko alkatea eta Associació de Municipis per a la Recollida Porta a Porta elkarteko lehendakaria da. Asteburuan ospatu diren “Atez ateko bilketatik zero zaborrerako bidean” nazioarteko jardunaldien egitarauaren baitan izan da Oiartzunen. 

Herrian atez ateko bilketa datorren maiatzaren 5ean martxan jartzekoa den honetan, entzule ugari bildu zen pleno aretoan. Josep María Tost-ek azaldu zuenez, “atez atekoaren emaitzak nabarmenak dira eta hondakinak biltzeko sistema honek ez du kolore politikorik. Onartezina da berez ona den sistema bat politizatzea eta udalak higatzeko tresna gisa erabiltzea”. Katalunian ez da horrelakorik gertatu eta beste batzuen artean CIU, PSC, ERC eta ICV alderdietako udalek biltzen dituzte beren hondakinak atez ate. 

100326 tost hitzaldia2“Ez da guk bezainbeste zabor sortu eta hainbeste baliabide hondatzen duen zibilizaziorik” Tost-en iritziz. “Herritarrak burutsuak dira eta berehala hartzen dute hondakinekin dugun arazoaren kontzientzia”. Herritarren partehartzearekin eta borondate politikoarekin, atez ateko bilketak lortzen dituen emaitzak “oso onak eta nabarmenak” dira. Sistema malgua da eta ezaugarri ezberdinak dituzten herrietara egokitzeko aukera ematen du. 

Katalunian ia 100 herrik biltzen dituzte beren hondakinak atez ate 

Riudecanyes-en orain hamar urte hasi ziren beren hondakinak atez ate biltzen eta lehen hamabost egunetan hondakinen %7a birziklatzetik %75a egitera heldu ziren. Emaitza hauek ikusita, “herritarrek burutsu eta arduratsu izatearen harrotasuna berreskuratu dute”. 

Associació de Municipis Catalans per a la Recollida Porta a Porta elkartean egindako lanari esker, egun Kataluniako ia 100 herri txiki nahiz handitako 300.000 biztanlek egiten dute atez atekoa. Hainbat herritan, beren hondakinen %88a bereizita biltzera ere heldu dira eta “interes ekonomikoak besterik ez dituzten errauskailuak ekiditea posible da”, Josep María Tost Borrás-en hitzetan.

Larunbatean, martxoak 27, Hernanin ospatutako mahai inguruan ere izan zen Tost eta hemen ikus daiteke bere hitzaldiaren bideoa.

Iruzkina gehitu

Josep María Tost Borrás Riudecanyes-ko alkatea da (CIU) eta baita “Associació de Municipis Catalans per a la Recollida Porta a Porta” elkarteko presidentea ere.

Jarraitu zuzenean hitzaldia 18:30etik aurrera

Iruzkina gehitu

Gurasoak, ikasle (2. zatia)

100324 haurtzaro1Orain pare bat aste Elizalde Herri Eskolako gurasoekin egin bezala, asteazken arratsaldean Haurtzaro Ikastolako gurasoei ere atez atekoaren berri eman zien Jon eta Ainara teknikariek.

Azalpen orokorraz gain, atez atekoak Oiartzunen izango duen funtzionamenduaz ere hitz egin zuten; maitzaren 5a jada begi bistan baitago!

Bilera bukatutakoan, ikastolan bertan dagoen konposta makina bisitatzeko ere hartu zuten tarte bat.

Iruzkina gehitu

bertso konposta jaialdiaOiartzunen materia organikoa konpostatzen dugu eta Lasarte-Orian, itxura denez, bertsoak.

Datorren ostiralerako, martxoak 26, atez atekoaren aldeko eta errauste-plantaren aurkako bertso jaialdia antolatu dute Lasarte-Oriako kultur etxean. “Bertso konposta: herriz herri, atez ate, bertsoz bertso, errausketarik ez!” jaialdia gaueko 22:00an hasiko da.

Iruzkina gehitu