Bakoitzari berea

Merkatari eta ostalariekin beren beharrak definitzen saiatu gara. Gehienek oraindik ez dakite ziur zein kantitate ateratzen duten hondakin frakzio bakoitzetik. Informazio bulegoko teknikariak banakako bisitetan dabiltza, eta poliki-poliki beharrak identifikatzen nahiz  ekarpenak jasotzen ari dira.

Etxez etxeko zerbitzua oinarri hartuta, merkatari eta ostalariek zerbitzu gehigarriak izateko aukera izango dute. Egun ez bezala, ordaindutako tasa jasotako zerbitzuaren araberakoa izatea lortu nahi dugu.

Kostuak ahalik eta gehien murriztuz, zerbitzurik osoena jasotzea da helburua. Horretarako, zerbitzu gehigarrien eta lokalean hondakinak izateko dugun lekuaren arteko orekan dago gakoa. Dendan, tabernan edo jatetxean hondakinak izateko lekua badugu, ez dugu zerbitzu gehigarririk beharko eta, beraz, ez dugu kostu gehigarririk ere izango.

Irizpide hau kontuan hartuta, hainbat aukera landu genituen bileran. Alde batetik, zerbitzu gehiagarriak ahalik eta merkatari eta ostalari gehienen artean eskatzeaz hitz egin genuen, kostu gehigarriak ahalik eta gehienen artean partekatzeaz, alegia. Bestalde, garbiguneak leku arazoak konpon ditzakeela ere komentatu zen. Izan ere, proposatu daiteke garbigune fijoan merkatari eta ostalarien hondakinak jasotzeko gune bat finkatzea.

Jordi Colomer San Marko Mankomunitateko teknikaria bileretan izan da eta gerturatu direnek bere Kataluniako esperientziez… galdetzeko aukera izan dute.

Iruzkina gehitu

Atzo jatetxe, taberna (goizean) eta komertzioekin (arratsaldean) bilerak izan ziren udaletxeko pleno aretoan.

091120 jatetxeekin bilera

Egungo egoerak ekarri eta ekarriko dizkigun osasun, ingurumen, ekonomia nahiz lege arazoei irtenbidea emateko sistemarik onena atez atekoa dela azalduta, udalak beren beharretara egokitzen den zerbitzua eman nahi diela adierazi zien ostalari eta merkatariei; gaur egun gertatzen ez den bezala. 

Arrazoi horregatik, ezinbestekoa da Oiartzungo Udalak komertzio, jatetxe nahiz taberna bakoitzaren beharrak zein diren ezagutzea eta datorren urtea trantsizio epe bat izatea proposatu zen. 2010a etorkizunean hartuko diren erabakiak oinarritzeko eta berauek zuzenak izateko denbora tarte moduan planteatzen da, hain zuzen ere.

 

Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu