diseimagenes671a kalapie“Kalapie” hiri-txirrindularien Oarsoaldeko elkarteak Oiartzungo Udalak laster abian jarriko duen atez ateko bilketa sistema txalotu du. Proiektuak gure osasunari eta ingurugiroari mesede egiten diola azpimarratu dute.

Iniziatiba hau babestearekin batera, konteneedoreek kaleetan utziko duten tokia bizikleta eta oinezkoentzat egokitzeko eskatu dio Oiartzungo Udalari.

Iruzkina gehitu

100218 errealeko jokalariak usurbilErrealeko kapitaina den Mikel Aranburu, Mikel Labaka eta Imanol Agirretxe aurrelari usurbildarra atez atekoa ezagutzen izan dira gaur goizean. Xabier Mikel Errekondo alkatea izan dute bidaide.

Kuboen sistema, kamioiek burututako bilketa, atez atekoaren datuak… ezagutu dituzte. Zituzten hainbat zalantza argitzeko aukera izan dute. Bilketa sistemarekiko interesa agertzeaz gain, Zubietako euren entrenamendu gunetik gertu eraikiko duten erraustegiarekiko kezka azaldu dute.

Oharra: argazki hau www.noaua.com webgunean argitaratu dute.

Iruzkina gehitu

Erraustegiaren aurkako plataformek bere babesa eskaini diote Usurbilgo alkateak publikoki Gipuzkoako Foru Aldundiari egindako moratoria eskaerari. Hernaniko alkateak egin bezala, erraustegiaren aurkako plataformek ere Zubietako errauste plantaren egitasmoa 6 urtez atzeratzeko eskatu dute.incineradora no 

6 urteko epe horretan atez ateko bilketaren aldeko apustua egitearen alde azaldu dira. “Usurbilgo esperientziak emaitza onak” izan dituela nabarmendu dute eta atez atekoa herri gehiagotan martxan jarri ahal izateko “denbora” ezinbestekoa dela gogorarazi nahi izan dute. Moratoria eskaerak, hain justu, horretarako aukera emango du beren iritziz. 

Horren guztiaren harira, hemen duzue munduan zehar HONDAKINEN ERRAUSKETA DEBEKATZEN duten hainbat herrialderen, probintziaren, herriren, hiriren… zerrenda. Jaso berri dugun notizia da Aragoiko komunitate autonomoak errausketa alde batera utzi duela eta atez ateko proba pilotuak martxan jartzea aurreikusten duela; hala azaltzen da bere hondakinen kudeaketarako plan integralean (GIRA 2009-2015).

Iruzkina gehitu

100214 eragileak usurbilDatorren otsailaren 20an, larunbata, hala nahi duen oro Usurbilgo atez atekoa ezagutzera gonbidatuta dago. Goizeko 11:00an jarri dute zita Frontoian. Izena atezatedudipe@gmail.com helbidean eman behar da, eta horretarako epea bihar eguerdiko ordubietan bukatzen da. 

Iruzkina gehitu

100217 zintzilikailuen epeaDatorren ostirala da (otsailak 19) ekarpenak egiteko azken eguna. Lehengo otsailaren 8an ireki zen zintzilikailuen gaineko udal proposamenak ezagutu eta herritarrek horri buruzko beren ekarpenak egiteko epea.

Azken aste eta erdi honetan jende ugari pasatu da informazio bulegotik, eta bertako hiru teknikariak buru-belarri dabiltza guztien iritziak jaso eta, ahal den kasuetan, udal proposamenak horretara egokitzen. Herritarren proposamenak lagungarriak izaten ari direnez, bulegoko teknikariek “oraindik hona gerturatu ez diren auzotarrak bertaratzera animatu nahi ditugu”.

Iruzkina gehitu

Europar Batasuneko 27 estatuetako ordezkariak Bartzelonan elkartu dira bertan ospatzen ari diren bio-hondakinen birziklapenaren gaineko jardunaldien harira.

4506rubbish_bag

Europako Parlamentuko diputatu den Jose Manuel Fernandes-ek atzo adierazi zuenez, Europan gure hondakin organikoen %25a soilik birziklatzen dugu. Arazoa larria da hondar organikoak ez errekuperatzeak berotegi efektuan duen eragin zuzena kontuan izanez gero: materia organikoa ez errekuperatzea berotegi efektua sortzen duten 4 kausa garrantzitsuenetako bat da.

Ahalik eta materia organiko gehien konpostatzeak onura bat baino gehiago ekarriko dizkigu. Alde batetik, berotegi efektuaren sortzaile diren gas gutxiago isuriko dugu atmosferara eta, bestalde, sortuko den konpostarekin degradatuta dauden lurrak errekuperatu ahalko dira horretarako diru-inbertsiorik egin beharrik gabe.

Hondakinak atez ate biltzen hasita, oiartzuarrok ere gure hondar aletxoa jarriko dugu horren guztiaren alde.

Iruzkina gehitu

“Birikak”

pello_zubiria_txikiBirikak. Hori gabe nekez helduko gara inora. Burusoil, miope zein, zital xamarra izanda, hanka edo besorik gabe bizi gaitezke; baina birikarik gabe alferrikakoak ditugu gainontzeko guztiak.

Pello Zubiria kazetariak bere aita zenaren eta osaba Eustakioren esperientziak kontatu zituen atzoko Euskadi Irratiko “Albiste Faktoria”-ako iritzi tartean eta Argia aldizkariko bere blogean. Orain, silikosi eta amiantoaren erreleboa errauste-plantak hartu nahi duen honetan, birikak behar ditugu horren aurka gure ahotsa sendo eta ozen entzun dadin; behin gaixotuta alferrik izango baititugu.

Oharra: argazki hau www.argia.com webgunean argitaratua dago.

Iruzkina gehitu

Alava_Por_Tierras_de_Ayala_ArziniegaUsurbilgo alkateak eskatu berri du atez atekoarentzat, usurbildarrentzat eta gipuzkoar ororentzat aukera bat. Araba aldean ere, ordea, ez dabiltza hanka motz: Aiarako eskualdean atez atekoa aztertzen ari dira. Bertako Koadrilako lehendakari den Javier Bitorikaren hitzetan “badirudi atez atekoa dela etorkizuneko bidea” eta eskualdeko instituzioak horregatik hasi dira hondakinak atez ate biltzea posible izateko azterketa lanetan.

Iruzkina gehitu