Peio Lozano EHUko lurralde antolamenduko irakasleak “Eta erraustegia zer?” hitzaldia emango du gaur arratsaldeko 20:00etan Hernaniko Biteri kultur etxean. Aperitibo moduan, hemen duzue gaur Hernaniko Kronikan egin dioten elkarrizketa.

Iruzkina gehitu

250_lozano2_mondraberriPeio Lozano EHUko lurralde antolamenduko irakasleak “Eta erraustegia zer?” hitzaldia eskainiko du bihar (urtarrilak 26) ilunabarreko 20:00etan Hernaniko Biteri kultur etxean.

Hernanin Zero Zabor taldeak gonbidatuta, Lozanok, besteak beste, erraustegia ekidin ahal izateko hondakinak egoki sailkatuta jasotzearen garrantziaz hitz egingo du.

Oharra: argazki hau www.mondraberri.com webgunean argitaratu da. 

Iruzkina gehitu

 zabalgarbi argia 100122Azken hilabete eta aste hauetan guztiok entzun, esan edo pentsatu dugu Zubietan egin nahi duten errauste plantaren gainean. Gaurko Berrian Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko kudeatzailea den Ainhoa Gonzalezen eta Imanol Azpiroz San Marko Mankomunitateko lehendakariaren ikuspegiak azaldu nahi izan dituzte.

Kontu honen harira, Urko Apaolazak ere agertu nahi izan du bere iritzia Argia aldizkarian.

Oharra: Argazkian, Zabalgarbiko errauste planta. Argian argitaratuko argazkia.

Iruzkina gehitu

konpostaHerritarren aldetik jasotako erantzun ona ikusita, Oiartzungo Udalak etxean konpostatzen hasteko izena emateko epea urtarrilaren 29ra arte luzatzea erabaki du. Hala nahi duenak, orain arte bezala, Done Eztebe plazako atez ateko informazio bulegoan, telefonoz (900 49 11 11), emailez (atezate@oiartzun.org) edo webgunean (www.oiartzunatezate.org) eman dezake izena. 

Orain arte 350 familia animatu dira etxeko konpostari ekitera, eta atez atekoaren gaineko aholkularitza lanetan dabilen Jon Kortajarena teknikariak datu honen garrantzia azpimarratu nahi izan du. “Ez gara aspertuko etxeko konposta atez ateko bilketa sistemaren zutabe garrantzitsuenetako bat dela esaten. Izan ere, autokonpostarekin familiako urtean 500 kilo hondakin gutxiago sortzea lortzen da eta, beraz, sistema osoaren antolaketa errazagoa izango da”. 

Kortajarenak azaldu bezala, denok aterako gara irabazten. Udalak bilketa erraztu eta azkartzeaz gain, etxean konposta egiteko aukera duten herritarrek beren gisara kudeatuko dituzte sortzen dituzten hondakin organikoak, ez dituzte egun jakinetan zintzilikailuan utzi beharko. Gainera, konposta-kaxatik lorategi eta baratzarako ongarria lortuko dute. 

“Herritarrak apustuari ekiteko prest daude” 

Udala autokonposta bultzatzeko eskura dituen baliabide guztiak martxan jartzen ari da. Izena emateko epea bukatuta, hondakin organikoak beren kabuz konpostatzen hasten diren herritarrek doako ikastaroak, konposta-kaxak, 7 hilabeteko udal teknikari talde baten jarraipen eta aholkularitza teknikoa, eta urteroko zaborren tasan %20ko hobaria izango dituzte. Alkatearen hitzetan, “argi ikusi dugu, bitartekoak eskura jarriz gero, herritarrak apustuari ekiteko prest daudela”. Orain arteko emaitzak ikusita eta aurreikuspenak kontuan izanda, oiartzuarrek autokonpostarekin lor ditzaketen emaitzak oso onak izateko bidean dira.

Iruzkina gehitu

xabiermikel-errekondo320Kirolaz, politikaz eta, beste hainbat gaien artean, Usurbilgo atez atekoaren gainean ere hitz egiten du

Irakurri hemen elkarrizketa osoa. 

Oharra: argazki hau Argia aldizkarian argitaratu da.

Iruzkina gehitu

 fotonoticia_20100108100226Cristina Enea Fundazioak antolatuta, bihar arratsaldeko 19:00etatik aurrera Juantxo Lopez de Uralde ekologistak hitzaldia emango du Donostiako Udaletxean.

Lopez de Uralde Greenpeacek Espainian duen ordezkaritzaren zuzendaria da eta pasa den abenduan klima aldaketaren aurkako nazioarteko Kopenhageko goi-bileraren nondik norakoak azalduko ditu.

Oharra: argazki hau www.europapress.es webgunean azaldu da. 

Iruzkina gehitu

“Lego”ren azken bertsioa

YouTube Preview Image Beirazko eta plastikozko botilek hamaika erabilera izan ditzakete! Ikusi, ikusi honako bideo hau.

Iruzkina gehitu

100_1504 capannoriCapannori Italia iparraldean dagoen 45.700 biztanleko hirigunea da. Toskanako eskualdean dagoen herri honek 2007an hartu zuen “Zero Zabor” (Zero Waste) ekimenari heltzeko konpromiso ofiziala eta orduz geroztik bide honi ekin eta jarraitzeko hainbat pauso eman dituzte. Horietako bat da hondakinen atez ateko bilketa. Hemen duzue Rossano Ercolini irakasleak esperientzia azalduz landutako aurkezpena: “Picture of Zero Waste Italian Activities”.

Etorkizuneko erronkei helduta, hurrengo urtarrilaren 23an ikerketa zentru bat martxan jartzekotan dira. Birziklagarriak ez diren materialen erabilera murrizteko iniziatibak garatzeko helburua du eta ezaugarri hauek dituen bakarra izango da Italia osoan.

Iruzkina gehitu