100518 tailer praktikoaHeltzear da hondakinak atez ate biltzen hasteko eguna eta aste honetan tailer praktikoak antolatu dituzte herriko hainbat eragilek herritarrentzat, ostalari nahiz merkatarientzat eta elkarteetako bazkideentzat. Usurbildarrak izan dira bertan beren esperientzia kontatu eta partekatzen.

Atzo izan zen lehen saioa eta bihar, osteguna, izango da bigarrena. Bihar ilunabarreko 19:00an izango tailerra Manuel Lekuona bibliotekan eta Usurbildik herritarrak, merkatariak eta elkarteetako bazkideak etorriko dira.

100519 irakasle bilera haurtzaron

Honez gain, gaur arratsaldean atez ateko informazio bulegoko teknikariak Haurtzaro Ikastolako irakasleekin izan dira. Bertan izan da Usurbilgo Udarregi Ikastolako irakasle bat ere bere urtebeteko lana azaltzen. Erraza dela eta lasai egoteko esan die Haurtzaroko irakasleei Jonek, Udarregitik etorrita.

Iruzkina gehitu

100513 irudiaAtez ateko bilketa kontu berria da Oiartzunen, eta denoi sortzen zaizkigu zalantzak. Nola antolatu behar dut sukaldea? Nora bota behar dut hondakin hau eta nora hango hura?…

Kontu horiek guztiak argitzeko asmoz, atez atekoari buruzko tailer praktikoak antolatu dituzte Oiartzun ke?, Eguzki eta Oiartzungo Agenda21 taldeek. Datorren maiatzaren 18 eta 20an izango dira tailerrak arratsaldeko 19:00tik aurrera, Manuel Lekuona liburutegian.

Usurbildik etorriko dira beren esperientziak kontatu eta urtebetean ikasitakoa partekatzera. Herritarrentzat, merkatari nahiz ostalarientzat eta elkarteetako bazkideentzat pentsatu eta antolatu dituzte tailer praktiko horiek. “Guztiok ikasi behar dugu, eta tailer hauek guztiontzat interesgarriak izango direlakoan gaude”, adierazi dute antolatzaileek. Horregatik, oiartzuar guztiei egin diete tailer horietan parte hartzeko deia. 

2 iruzkin