Zer non

a | b | d | e | f | g | h | i | k | l | m | n | o | p | r | s | t | u | x | y | z

A

  • Aldizkariak: paper eta kartoira.
  • Altzariak: garbigunera.
  • Animalia hilak: albaitariarengana edo animalien hilerrira.
  • Animalien gorotzak eta katuentzako lurra: erreusera.
  • Argazki karreteak: garbigunera.
  • Argazkiak: erreusera.
  • Argizaria: erreusera.
  • Arrautza ontziak: materia organikora edo papera eta kartoira.
  • Arrautzkaskara: materia organikoa.
  • Arropa eta zapatak: garbigunera edo arropakontenedorera.
  • Azkazalak: erreusera
  • Azkazaletako lima: erreusera.

B

  • Bainera: garbigunera
  • Bajilla, tenedore, goilara…: garbigunera metalezkoak direnak. Zeramikazkoak erreusera eta plastikozkoak ontzi arinetara.
  • Bandeja txuriak (janarienak): ontzi arinetara.
  • Beira: iglu berdera.
  • Belarrietako kotoitxotxak: erreusera
  • Biberoiak:erreusera. Baita tetina, eta orokorrean edoskitzearekin lotutako produktuak.
  • Billeteak(autobus, tren,…): paper eta kartoira.
  • Bizarra mozteko aitzurrak: erreusera.
  • Boligrafoak: erreusera
  • Bonbilak: kontsumo baxukoak garbigunera, izan ere, hondakin toxiko eta arriskutsuak baitituzte, horien artean merkurioa. Betiko bonbilak erreusera. Fluoreszenteak garbigunera.
  • Botikak: farmaziara edo garbigunera.
  • Burdina: garbigunera.

D

  • DC, DVD: garbigunera.
  • Depilatzeko bandak: erreusera
  • Desodorantea (rollon): ontzi arinetara plastikozkoa baldin bada.
  • Disolbenteak eta hidrokarburoak eduki dituzten ontziak: garbigunera.

E

  • Egurra bolumen handikoak (altzariak,…): garbigunera.
  • Egurra (domestikoa, espatulak, goilarak,…): gutxi denean erreusera. Kantitate handietan garbigunera.
  • Eltxoen aurkako entxufetako ordezkoa: erreusera.
  • Embutido edo hestebeteak: erreusa
  • Enbutido eta gazta biltzeko papera: garbia dagoenean eta papera gehiengoa denean, plastifikatua egonda ere, paperera, bestela ontzietara.
  • Erratza: erreusa
  • Errautsak: erreusera.
  • Eskonbroa: garbigunera.
  • Espraiak eta aerosolak: hutsak daudenean eta ecoembesen ikurra baldin badute ontzi arinetara.
  • Estropajo edo espartzua: erreusera.

F

  • Film transparentea: ontzi arinetara.
  • Fluoreszenteak: garbigunera.

G

  • Goxokiak: erreusera. Goxokia biltzen duena zikina baldin badago erreusera. Garbia dagoen kasuetan osagaien arabera paper edo ontzietara.
  • Grapak: erreusera.
  • Gutunazalak: paper eta kartoira. Barrutik bereziak diren gutunazalak, material hausgarrientzako erabiltzen direnak, ahal bada bereizi papera, eta bestela erreusera.

H

  • Helatuen makila: erreusera.
  • Hezurrak: materia organikora.
  • Hortzetako haria: erreusera.
  • Hortzetako zepilloa: erreusera.

I

  • Ikatza: erreusera. Uraren iragazkietako ikatz aktiboa ere erreusera.
  • Ileak: erreusera.
  • Ileko goma: erreusera.
  • inausketa (poda): materia organikoa. Kantitate handitan garbigunera.
  • Informatika aparatuak (diskete, ordenadore,…): garbigunera.
  • Infusioak (boltsak): materia organikora.
  • Intsektizidak: ontzia betea dagoenean garbigunera. Hutsik dagoenean ontzi arinetara.
  • J

  • Jostailuak: garbigunera.

K

  • Kafekapsulak: ontzi arinetara.
  • Kanpingasetako kartutxo hutsak: erreusera.
  • Kartutxoak (tonerra, inpresorako tinta,…): garbigunera.
  • Kasete eta bideo zintak: erreusera (tratamendurik ez baitago).
  • Katuentzako lurra: erreusera.
  • Klipak, grapak,…: erreusera. Kantitate handietan garbigunera.
  • Kobrea: garbigunera.
  • Kolonia ontzia: beirazkoa bada iglu berdera, plastikozkoa izatekotan ontzi arinetara.
  • Konpresak: erreusera (egunero jasotzeko aukera dago).
  • Kortxoa: materia organikora. Plastikozkoak ontzietara.
  • Kreditu txartelak: erreusera.
  • Kristalak, ispiluak,… garbigunera.
  • Kromoak: paperezkoak direnean paperera, plastikozkoak direnean ontzi arinetara.

L

  • Landareak: materia organikora. Sintetikoak erreusera.
  • Lapitzen puntak: erreusera.
  • Lejia ontzia: hutsik dagoenean ontzi arinetara.

M

  • Makilak (eskoba, fregona,…): erreusera. Egurrezkoak garbigunera eraman daitezke.
  • Makillajea kentzeko kotoiak: erreusera.

O

  • Oliba hezurrak: materia organikora.
  • Olioa (sukaldekoa nahiz kotxetakoa): garbigunera.
  • Ontzien tapak: ontzi arinetara.
  • Ordenadore pantailak, teklatua: garbigunera.

P

  • Patatasareak: erreusera.
  • Pilak: ontzi berezietara.
  • Pilulak eta pastillak: garbigunera edo farmaziara.
  • Pintura potoak, pintzelak,…: garbigunera.
  • Pixoihalak: erreusera (egunero jasotzeko aukera dago).
  • Plastiko biltzailea (propaganda biltzen dutenak,…): ontzi arinetara.
  • Plastikozko patatapoltsak: ontzi arinetara.
  • Plastikozko poltsak: ontzi arinetara.
  • Pneumatikoak: garbigunera.
  • Porexpana: ontzi arinetara.
  • Poxpoloak: materia organikoa
  • Preserbatiboak: erreusera.
  • PVC: erreusera.

R

  • Radiografiak: garbigunera.
  • Salvaslip: erreusera.
  • Silikona: garbigunera. Ontziak ere bai, zikinak geratzen baitira.

S

  • Soka edo lokarria: erreusera.
  • Sua egiteko egurra: garbigunera.
  • Sukaldeko ontziak: garbigunera aluminiozkoak direnean. Lurrezkoak direnean erreusera.
  • Sukaldeko papera, paperezko serbilletak: zikinak erreusera, garbiak organikora.

T

  • Tanpoiak: erreusera, aplikadorea ere bai.
  • Tea: materia organikora.
  • Termometroak: garbigunera.
  • Tiketak, erreziboak: paper eta kartoira.
  • Tinta: garbigunera
  • Tipex: ecoembesen ikur berdea duenean ontzi arinetara.
  • Tiritak, esparadrapoak, gasak,…: erreusera.
  • Toallitak (haurren higienerako erabiltzen direnak): erreusera.
  • Trapo zikinak: puskatutakoa eta aprobetxa ezin daitezkeena erreusera. Oso zikinak daudenak, tailerretako olioz adibidez, garbigunera.
  • Txikleak: erreusera.
  • Txirbila: materia organikora. Kantitate handitan garbigunera.
  • Txotxak: materia organikoa
  • Txupeteak: erreusera.

U

  • Uraren iragazkiak: erreusera.

X

  • Xiringak: farmaziara.
  • Xurgagailupoltsak: erreusera.

Y

  • Yogurta eta esnekiak: ontzi arinetara. Tapa ere bai.

Z

  • Zigarro mutxikinak: erreusera. Erre gabeko zigarroak ere bai. Zigarrokaxa osagaien arabera paper edo ontzi arinetara.