Etxeko konposta

konpostadora

BA AL ZENEKIEN…
ETXEAN BERTAN KONPOSTATU DITZAKEZULA HONDAKIN ORGANIKOAK?

BALDINTZA BAKARRA,
KONPOSTA-KAXA JARTZEKO LORATEGI EDO BARATZA IZATEA DA.

HORREGATIK,
KONPOSTA ETXEAN EGITERA ANIMATUZ GERO:

• Udalak konposta-kaxa doan utziko dizu.
• Etxean konposta egiten ikasteko doako ikastaroa jasoko duzu.
• Gutxiago ordainduko duzu: zabor tasan %20ko hobaria izango baituzu.
• Zalantzak argitzeko teknikari talde baten laguntza eta aholkularitza izango duzu 7 hilabetetan.
• Izena emateko epea urtarrilaren 29a

ZER DA KONPOSTA?
Hondakin organikoen fermentazio naturalaren emaitza da. Fermentazio hori basoan egiten denaren berdina da. Fermentazioak basoko lur hezearen usaina du, eta zakutan erosten dugun landare-lurra bezalakoa da.

LEKU ASKO BEHAR DU?
Konpostagailua lorategiaren edozein txokotan jar daiteke. Baldintza bakarra zuzenean lurrarekin kontaktuan egotea da.

LAN ASKO EMATEN DU?
Ez. Sukaldeko hondakin organikoak konpostagailuan bota behar dira organikoaren kuboan utzi beharrean, besterik ez. Aldian-aldian, sendotzeko gehigarria bota eta irauli egingo dugu.

ELTXOAK EDO USAIN TXARRAK SORTZEN DITU?
Ez, behar bezala erabiliz gero eta ikastaroan erakutsiko dizugun eran erabiliz gero. Edonola ere, beti izango duzu teknikariaren laguntza.

ZER GERTATZEN DA KONPOSTAGAILUA BETETZEN DENEAN?
Oso zaila da betetzen, hondakin organikoek bolumenaren %80a galtzen dutelako. Gainera, konposta ateratzen joango gara, beharren arabera, landare-lur edo ongarri gisa erabiltzeko.

ZENBAT DENBORA BEHAR DA KONPOSTA EGITEKO?
Konposta giro-tenperaturaren arabera egiten da. Udan hiru hilabete inguru behar ditu eta neguan bost.