Europar Batasuneko 27 estatuetako ordezkariak Bartzelonan elkartu dira bertan ospatzen ari diren bio-hondakinen birziklapenaren gaineko jardunaldien harira.

4506rubbish_bag

Europako Parlamentuko diputatu den Jose Manuel Fernandes-ek atzo adierazi zuenez, Europan gure hondakin organikoen %25a soilik birziklatzen dugu. Arazoa larria da hondar organikoak ez errekuperatzeak berotegi efektuan duen eragin zuzena kontuan izanez gero: materia organikoa ez errekuperatzea berotegi efektua sortzen duten 4 kausa garrantzitsuenetako bat da.

Ahalik eta materia organiko gehien konpostatzeak onura bat baino gehiago ekarriko dizkigu. Alde batetik, berotegi efektuaren sortzaile diren gas gutxiago isuriko dugu atmosferara eta, bestalde, sortuko den konpostarekin degradatuta dauden lurrak errekuperatu ahalko dira horretarako diru-inbertsiorik egin beharrik gabe.

Hondakinak atez ate biltzen hasita, oiartzuarrok ere gure hondar aletxoa jarriko dugu horren guztiaren alde.

Iruzkina gehitu