Atzo ilunabarreko 19:30ean eztabaida eta erabakitze prozesuko 3. eta azken batzarra izan zen udaletxeko pleno aretoan.Udal ordezkariek eta informazio bulegoko teknikariek azaldu bezala, “atez atekoak Oiartzunen izango duen funtzionamenduaren oinarriak finkatuta daude eta hemendik aurrerako helburua lekuan lekuko xehetasunak definitzen joatea da”. 

100114 3osoko batzarra Orain arte hartutako erabakiak udalaren azterketa teknikoen eta auzoz auzo, landa eremuko bizilagunekin eta merkatari nahiz ostalariekin egin diren bileretan jasotako ekarpenen fruitua dira. Enrike Lekuona hirigintza zinegotziak, egindako bilerak herritar askorengana heltzeko bidea izan direla eta, beraz, jasotako ekarpenak atez ateko bilketa oiartzuarren beharretara ahalik eta ongien egokitzeko baliagarriak direla azpimarratu zuen. 

Oiartzungo kaleetako hondakinak gauez bilduko dira. Bizilagunek 20:00etatik 22:00ak arteko tartea izango dute egunean eguneko hondakinak ateratzeko. Astean hirutan materia organikoa, bitan ontziak eta behin papera nahiz errefusa (birziklagarriak ez diren hondarrak) jasoko dituzte biltzaileek. Pixoihalak eta konpresak errefusa diren arren, egunero atera ahal izango dira egunean eguneko hondakin frakzioarekin batera. Bileretan jasotako proposamenak aztertuta, papera eta kartoia plastikozko poltsetan ateratzeko aukera ere izango da. 

Zintzilikailuen kokapena 

Gune urbanoan bizi diren oiartzuarrek begi onez ikusi dute bilketarako zintzilikailuak erabiltzea. Hemendik aurrera, pertxa hauek atari bakoitzean izango duten kokapena da definitu beharrekoa. Aholkularitza lanetan dabilen Jon Kortajarena teknikariak azterketa lanetan dabiltzala azaldu zuen. “Udalak bere proiektua egingo du atari bakoitzerako eta bizilagunek aurrez jakinarazitako 15 eguneko epea izango dute proposamena ikusi eta kontrastatzeko”.

Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu

HalifaxWaterfrontHala da. Kanadan, birziklatzea gaindituta, preziklatu egiten dute. Hau da, ahalik eta hondakin gutxien sortzen saiatzen dira.

300.000 biztanleko hiriburu bat da Halifax eta pasatu dira urte batzuk hondakinak atez ate biltzen hasi zirenetik. Pauso bat haratago joanez, beren webgunean preziklatzeko hainbat aholku ematen dituzte.

Iruzkina gehitu

OIARTZUN - tarjetonBihar arratsaldeko 7:30etan izango da eztabaida eta erabakitze prozesuko 3. eta azken osoko batzarra udaletxeko pleno aretoan.

Orain artekoa baloratu eta hartutako erabakiak aurkeztuta, hemendik aurrerako pausoen berri emango dute udal ordezkariek. Erabakitzen jarraituko dugu. Atez atekoaren zutabe nagusiak finkatuta, lekuan lekuko xehetasunak definitzeko garaia da orain.

Iruzkina gehitu

100112 burgosko bisitaAtzo goizean Burgos-ko enpresa bat izan zen Haurtzaro ikastolako konposta makinaren funtzionamendua ezagutzen. Kolvik-eko gerente den Abdon Beitiarekin egin zuten bisita.

Haurtzaroko makina Kolvik etxekoa da eta Beitiak esan zuenez, konposta makinak egungo eta etorkizunerako aukera asko eskaintzen dituzten azpiegiturak dira. Horren adierazle dugu Ikastolako makina jasotzen ari den bisita kopurua!

Iruzkina gehitu

Igandean, urtarrilak 10, urteroko bertso saioa izan zen Elorsoro kiroldegian eta atez atekoaz ere aritu ziren bertsolariak. Unai Elizasu gai jartzaileak Jon Martin eta Aitor Sarriegi jarri zituen birziklatze lanetan.

Oholtzakide zituzten gainontzekoen hainbat objektu nola birziklatu behar ote diren esan zuten bertsotan. Martinen arabera, Mendiluzeren botak organikoarekin aterako ditugu, gazta usaina omen dute eta!

YouTube Preview Image Iruzkina gehitu

Azken urteetako ohiturari jarraiki eta jasotako erantzuna zein izaten den ikusita, datorren urtarrilaren 10an (igandea) izango da Oiartzunen ospatzen den urteroko bertso saioa.

Egun hauetan errausketaren aurkako plataformak Zubietako errauste plantaren ingurumen azterketari alegazioak aurkeztuko dizkio. Ahalik eta atxikimendu gehien lortzeko helburuarekin, Oiartzungo bertso saioan ere izango dira sinadurak biltzen. Kiroldegian izango da saioa eta bertako sarreran egongo dira 16:00etatik 18:00etara.

Iruzkina gehitu

Hernani eta Oiartzungo jubilatuak Usurbilen izan dira atez atekoa bertatik bertara ikusten. Gaur, astelehena, organikoa tokatzen zen eta zintzilikarioak kubo marroiez jantzita topatu dituzte. Kaleak garbi eta txukun, eta usainik ez.

100104 erretiratuak bisita1

Goizeko 9:30etan Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak egin die agurra. Atez atekoarekin lortu dituzten emaitzen berri eman ostean, usurbildarrek ere zalantza asko zituzten fasea pasa dutela, eta Hernaniko eta Oiartzungo bizilagunak ere atez atekora erraz asko moldatuko direla esan du.

Ondoren kalez kale ibili dira erretiratuak kuboak eta zintzilikarioak ikusten. Larrialdi gunea eta garbigunea ere bisitatu dituzte. Goiza ederra izan arren hotza ere atzean geratzen ez zenez, 11ak alderako bulegoan sartu dira, babes bila. Han hamaiketako txiki bat zuten zain. 

  Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu

Haurtzaro Ikastola eta Elizalde Herri Eskolaz gain, Abaraxka udal ludotekak ere landuko du birziklapenaren gaia herriko txikienekin. Urtarrila osoan zehar izango da horretarako aukera arratsaldeko 16:30etatik aurrera. 

Iruzkina gehitu