Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko datuen arabera, kontenedore horia da bertan egon behar ez lukeen hondakin gehien izaten duen edukiontzia: bertan botatzen denaren %10a ez da egokia. Paperaren nahiz beiraren kasuan, inpropioak ez dira %5era iristen. 

Hondakinak dagozkien edukiontzietan ez botatzeak hondakin horiek ez birziklatzea dakar. Kontenedore horiari dagokionez, inpropioen %10ari birziklatze plantan birziklatzeko gaitasunik ez duten hondakinen %10a gehitu behar zaio. Honen arabera, edukiontzi horira botatzen denaren %20a ez da birziklatzen.

Estatu espainiarreko datuekin konparatuz gero gipuzkoarrok gauzak nahiko ondo egiten ditugun arren, asko dago hobetzeko. Horretara dator atez ateko bilketa: azpiegiturak hobetzera, inpropioen maila %1,5era jaistera, eta materia organikoa ere gaika bildu eta birziklatzera.

Irakurri albiste osoa DVn.

Iruzkina gehitu

Ibon Zapiain Hernanin Zero Zabor taldeko kideak hondakinak atez ate biltzen dituzten hainbat hiri aipatzen ditu “Hernaniko Kronika” egunkarian. Monza, Gavà… eta beste hainbaten kasuak azaltzen ditu. Posible da hondakinak atez ate biltzea eta gu ez gara lehenak izango gaikako bilketarako sistema hau martxan jartzen.

Irakurri testu osoa kronika.net webgunean.

Iruzkina gehitu

Zorionak eta urte berri on!

19272_218226950741_155083970741_2926375_4384588_n

Iruzkina gehitu

Olentzero maitea…

2010 egutegiaOlentzerok badaki nonbait datorren urtean Oiartzunen atez atekoa martxan jarriko dela eta kubo marroiez kargatuta azaldu zaigu udaletxeko balkoian eta herritarrei alkateak bidali dien agurrean. Etxeetara heldu den 2010eko egutegia ere arrosez jantzita eta “Oiartzun, osasuna atez ate” lelopean iritsi da.

Iruzkina gehitu

Gai asko landu ditugu Arraguako elizan eta Altzibarko eskoletan, baina bada bat indarrez eta bi bileretan azaldu dena: Non jarriko dira zintzilikailuak?

091223 altzibarko bilera

Bizilagunek proposamen zehatzak eta ideia jakinak eskatu dituzte gai honen inguruan. Gauzak horrela, udal ordezkariek honen gaineko bere asmoen berri eman dute. Urtarrilan, etxeetako administrari eta presidenteei eskutitza bidaliko zaie bizilagunen artean pertxen kokalekua adostu dezaten eta beren proposamenak informazio bulegora ekar ditzaten. Arragua Behean esan bezala, bizilagun asko bizi den etxebizitzetan, edukiontziek zintzilikailuak ordezka ditzakete eta ekarpen horiek guztiak ere jaso eta aztertu nahi ditu udalak.

Urtarrilaren 14an aurkeztuko den proiektuaren zutabeak auzoz auzo, landa-eremuko bizilagun, merkatari eta ostalariekin egindako bileretan definitu ostean, ordutik aurrerako lekuan lekuko xehetasunak ere herritarrekin adostea da udalaren helburua.

Iruzkina gehitu

“Berdeak” taldeak errauskailuaren bideragarritasun ekonomikoa zalantzan jartzen duten hainbat alegazio aurkeztu ditu. Beren iritziz, errauskailua kaltegarria den eta osasun arazoak sortuko dituen diru publikoz eraikiko den proiektua da. Iñigo Agirre Mutrikuko zinegotziak atzo azaldu zuenez, errauskailuak ez du inolako errentagarritasun sozialik izango.

Iruzkina gehitu

Herritarrek esan bezala, webgune honetako galderen atalak arazo batzuk izan ditu. Konponduta daude eta berriro ere herritarren galdera, iritzi eta ekarpenak jasotzeko prest dago. Barkatu eragozpenak.

Iruzkina gehitu

001222 gazte izanakGaur goizean “Gazte Izanak” elkartean izan gara herriko erretiratuei atez atekoaren nondik norako orokorrak azaltzen. Hala ere, egokiena esperientzia bertatik bertara ezagutzea da eta, horretarako, Usurbil aldera irtenaldia antolatu da urtarrilaren 4rako. Nahi duenak aukera du “Gazte Izanak”en bertan izena emateko. Goizean aterako dira Oiartzundik eta eguerdian bueltatuko dira Usurbilgo atez atekoaren funtzionamendua ezagututa.

Iruzkina gehitu