Alava_Por_Tierras_de_Ayala_ArziniegaUsurbilgo alkateak eskatu berri du atez atekoarentzat, usurbildarrentzat eta gipuzkoar ororentzat aukera bat. Araba aldean ere, ordea, ez dabiltza hanka motz: Aiarako eskualdean atez atekoa aztertzen ari dira. Bertako Koadrilako lehendakari den Javier Bitorikaren hitzetan “badirudi atez atekoa dela etorkizuneko bidea” eta eskualdeko instituzioak horregatik hasi dira hondakinak atez ate biltzea posible izateko azterketa lanetan.

Iruzkina gehitu

Gaur Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkateak prentsaurrekoz jakinarazi duenez, Hernaniko Udala datorren maiatzaren 9an hasiko da hondakinak atez ate jasotzen.

100212 hernani data

Lehengo uztailan erabaki zuten atez atekoa martxan jartzea eta orduz geroztik atez ateko sistema ezagutarazten eta herritarrekin batera Hernaniko errealitatera doitzen aritu dira. Gaurtik maiatzaren 9ra ere horretan jarraituko dute eta “egun horretarako dena prest izango dugu”.

Hernaniko alkateak azaldu duenez, “atez ateko bilketak ondo funtzionatzen duelako hasiko gara Hernanin hondakinak modu horretan biltzen. Demostratatuta dago, datuak hor daude. Hazkundearen mugak, berotegi efektua eta gure osasuna kontutan hartuta ari gara lanean, ez baitugu beste alde batera begira aritu”.

Bide batez, atzo Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak Gipuzkoako Diputazioari eskatutako moratoriari babesa eman dio. “Bat egiten dugu moratoria eskakizun horrekin. Gipuzkoak aukera hori merezi du eta atez atekoak ere bai”.

Iruzkina gehitu

100211 moratoria XMXabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak errausketa programa 6 urtez atzeratzea eskatu dio Diputazioari udaletxean eman duen prentsaurrekoan. Gipuzkoako ahaldun nagusi den Markel Olanori “usurbildarrak egiten ari diren lana kontuan hartzeko eta atez ateko bilketari nahiz Gipuzkoa osoari aukera bat emateko” eskatu dio. Errekondoren hitzetan, “onartezina da erraustegia bezalako makro-poiektuetan 400.000 euro, lehengo 67.000 milioi pezeta inguru, gastatzea. Are onartezinagoa, egitasmo horrek herritarren osasunari eta ingurumenari kalte egingo badio”. 

Atez ateko hondakinen bilketak ematen dituen emaitzak frogatu dituzte Usurbilen bertan eta munduko hainbat txokotan. Horregatik, “moratoria atez atekoa Gipuzkoa osora zabaldu ahal izateko eskatzen dut. Orain arteko emaitzek eta esperientziak posible dela erakusten dute eta egun dugun arazoa konpontzeko irtenbidearen aurrean gaude”. Usurbilgo alkatearen iritziz, herritarrak dira arrakastaren giltza eta ez tratamendu finalistak. “Herritarrak dira dugun punta-puntako teknologia, eta ez erraustegia”.

Moratoriaz gain, Errekondok Batzar Nagusietan gaia jorratzeko eskaera egingo duela eta Markel Olano ahaldun nagusiarengana zuzenean joko duela adierazi du.

Iruzkina gehitu

100210 akordioa usurbilUsurbilgo Ezker Abertzaleak, Aralarrek eta EAJk hiri hondakinen gaineko agiria sinatu dute aste honetan. Testuan adierazten denez, hiru alderdiek herritarren osasuna eta ingurumena ahalik eta gehien zaintzearen aldeko apustua egiten dute. Usurbildarrek egindako lanaz harro daudela eta eta hiri hondakinen kudeaketan ohitura aldaketa sinple batek zer nolako eragina izan dezakeen aipatzen dute. Honetaz guztiaz gain, herri galdeketa egunetan bozka ematera deitu nahi izan dituzte usurbildarrak.

Talde bakoitzeko bozeramaileek sinatu dute agiria: Xabier Mikel Errekondok Ezker Abertzalearen izenean, Lontxo Zubiriak Aralarrenean eta Iñaki Illarramendik EAJren izenean. Irakurri agiri osoa www.noaua.com webgunean.

Oharra: argazki hau www.noaua.com webgunean argitaratu da.

Iruzkina gehitu

ORIO_hGaurko Urola Kostako Hitza egunkarian azaldu denez, Orio atez ateko hondakinen bilketa sistema aztertzen ari da.

Azaroko udalbatzarrean udalerriko hondakinak ez erretzeko eskaria egin zuten eta mozioaren alde bozkatu zuten EAJ eta PSOE ez beste alderdi guztietako ordezkariek. Orduz geroztik, beste egitasmo batzuen artean,  Usurbilgo esperientzia ezagutzen izan dira hainbat udal ordezkari.

 Leire Zinkunegi ingurumen teknikariak (ANV) azaldu duenez, “gure asmoa atez ateko sistemaren aldeko gehiengoa lortzea da, Orion, eta Gipuzkoa osoan orokorrean, errauste plantarik martxan jar ez dezaten”.

2 iruzkin

100206 aralar usurbilPasa den otsailaren 6an Aralar-ko zinegotzi  eta ordezkariak izan ziren Usurbilen. 25-30 bat lagun bertaratu ziren. Horien artean ziren Eibar, Aretxabaleta, Antzuola, Zarautz eta Orioko zinegotziak, baita Batzar Nagusietako ordezkari den Rebeka Ubera ere.

Oharra: argazki hau www.noaua.com webgunean argitaratua dago.

Iruzkina gehitu

sidneySidney, Jakarta, Taipei, San Francisco (Kalifornia – AEB), Seattle (AEB), Halifax (Kanada), Boulder (Kolorado – AEB), Ontario (Kanada), Markham (Totonto – Kanada) dira, beste hainbaten artean, mundu osoan zehar beren hondakinak kudeatzeko sistema desberdinak erabiltzen dituztenak. Baliabideak era askotakoak bezain berritzaileak dira, baina denen helburua bat eta bakarra: hondakinak gutxitzea, berrerabiltzea eta ahalik eta gehien birziklatzea.

Iruzkina gehitu

“No a la incineración” webgunean errausketak gure osasunean dituen kalteen gaineko hainbat ikerketa zientifiko ageri dira. Guri oso interesgarriak iruditu zaizkigu eta gure webguneko “ikasi: dokumentuak” atalean ere jarri ditugu, hala nahi duenak eskura izan ditzan.

Iruzkin bat