Oraingoan Gipuzkoako talde ekologistak izan dira atez atekoaren alde azaldu direnak. Ekologistak Martxan, Eguzki, Berdeak eta Haritzalde taldeek “atez atekoa Zero Zabor mugimenduaren bidean aurrerapauso egokia” dela adierazi dute. Gauzak horrela, txalotu egin dute Usurbilek jada hartu duen bidea, nahiz Hernani zein Oiartzunen laster abian jarriko dituzten proiektuak.

Honez gain, gure osasunerako eta ingurugiroarentzako kaltegarria izanik “inposatu nahi diguten errauste-plantaren aurrean, aukera bakarra atez atekoa” dela azaldu dute.

Iruzkina gehitu

Atez ateko bilketa, herritarren lana eta kontzientziazioa, errauste-planta, moratoria, herri-kontsulta,… Dena dago lotuta. Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkatea hari horiekin guztiekin sarea josten saiatu zen pasa den ostiralean Info7 irratian egin zioten elkarrizketan.

Iruzkina gehitu

diseimagenes671a kalapie“Kalapie” hiri-txirrindularien Oarsoaldeko elkarteak Oiartzungo Udalak laster abian jarriko duen atez ateko bilketa sistema txalotu du. Proiektuak gure osasunari eta ingurugiroari mesede egiten diola azpimarratu dute.

Iniziatiba hau babestearekin batera, konteneedoreek kaleetan utziko duten tokia bizikleta eta oinezkoentzat egokitzeko eskatu dio Oiartzungo Udalari.

Iruzkina gehitu

Osasuna zaindu, konpai

Hemen daukazue Oiartzungo atez atekoaren kanta, Osasuna zaindu, konpai. Ondo etorriko zaigu egunotako hotzak epeltzeko.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Hementxe kanta deskargatzeko Osasuna zaindu, konpai (Eskuin botoiarekin klikatu eta gorde lotura…)

Iruzkina gehitu

100218 errealeko jokalariak usurbilErrealeko kapitaina den Mikel Aranburu, Mikel Labaka eta Imanol Agirretxe aurrelari usurbildarra atez atekoa ezagutzen izan dira gaur goizean. Xabier Mikel Errekondo alkatea izan dute bidaide.

Kuboen sistema, kamioiek burututako bilketa, atez atekoaren datuak… ezagutu dituzte. Zituzten hainbat zalantza argitzeko aukera izan dute. Bilketa sistemarekiko interesa agertzeaz gain, Zubietako euren entrenamendu gunetik gertu eraikiko duten erraustegiarekiko kezka azaldu dute.

Oharra: argazki hau www.noaua.com webgunean argitaratu dute.

Iruzkina gehitu

Erraustegiaren aurkako plataformek bere babesa eskaini diote Usurbilgo alkateak publikoki Gipuzkoako Foru Aldundiari egindako moratoria eskaerari. Hernaniko alkateak egin bezala, erraustegiaren aurkako plataformek ere Zubietako errauste plantaren egitasmoa 6 urtez atzeratzeko eskatu dute.incineradora no 

6 urteko epe horretan atez ateko bilketaren aldeko apustua egitearen alde azaldu dira. “Usurbilgo esperientziak emaitza onak” izan dituela nabarmendu dute eta atez atekoa herri gehiagotan martxan jarri ahal izateko “denbora” ezinbestekoa dela gogorarazi nahi izan dute. Moratoria eskaerak, hain justu, horretarako aukera emango du beren iritziz. 

Horren guztiaren harira, hemen duzue munduan zehar HONDAKINEN ERRAUSKETA DEBEKATZEN duten hainbat herrialderen, probintziaren, herriren, hiriren… zerrenda. Jaso berri dugun notizia da Aragoiko komunitate autonomoak errausketa alde batera utzi duela eta atez ateko proba pilotuak martxan jartzea aurreikusten duela; hala azaltzen da bere hondakinen kudeaketarako plan integralean (GIRA 2009-2015).

Iruzkina gehitu

100217 zintzilikailuen epeaDatorren ostirala da (otsailak 19) ekarpenak egiteko azken eguna. Lehengo otsailaren 8an ireki zen zintzilikailuen gaineko udal proposamenak ezagutu eta herritarrek horri buruzko beren ekarpenak egiteko epea.

Azken aste eta erdi honetan jende ugari pasatu da informazio bulegotik, eta bertako hiru teknikariak buru-belarri dabiltza guztien iritziak jaso eta, ahal den kasuetan, udal proposamenak horretara egokitzen. Herritarren proposamenak lagungarriak izaten ari direnez, bulegoko teknikariek “oraindik hona gerturatu ez diren auzotarrak bertaratzera animatu nahi ditugu”.

Iruzkina gehitu

Europar Batasuneko 27 estatuetako ordezkariak Bartzelonan elkartu dira bertan ospatzen ari diren bio-hondakinen birziklapenaren gaineko jardunaldien harira.

4506rubbish_bag

Europako Parlamentuko diputatu den Jose Manuel Fernandes-ek atzo adierazi zuenez, Europan gure hondakin organikoen %25a soilik birziklatzen dugu. Arazoa larria da hondar organikoak ez errekuperatzeak berotegi efektuan duen eragin zuzena kontuan izanez gero: materia organikoa ez errekuperatzea berotegi efektua sortzen duten 4 kausa garrantzitsuenetako bat da.

Ahalik eta materia organiko gehien konpostatzeak onura bat baino gehiago ekarriko dizkigu. Alde batetik, berotegi efektuaren sortzaile diren gas gutxiago isuriko dugu atmosferara eta, bestalde, sortuko den konpostarekin degradatuta dauden lurrak errekuperatu ahalko dira horretarako diru-inbertsiorik egin beharrik gabe.

Hondakinak atez ate biltzen hasita, oiartzuarrok ere gure hondar aletxoa jarriko dugu horren guztiaren alde.

Iruzkina gehitu